itzulpenak

2010 otsailak 08 18:07

Nola esaten da "¿Y tú de qué vas?"

Hegoaldean klasean seguru behin baino gehiagotan galdetu dizuete horrelako zerbait, ezta? Itzul posta zerrendan ere galdetu dute, eta aukeratzeko erantzun-sorta eman digute itzultzaileok.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 23 20:29

Elebitasuna?

Argazki hau ekarri digu Iñaki Muruak Botxotik ziberespaziora.

Ez dut jakin salda erdaraz "verdejo" esaten denik. Ez dut jakin nik, ezta hiztegiek ere. Diskriminazio positiboa hori da?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2010 urtarrilak 13 10:49

Kaiku izatea zer den

Irudi hau ekarri digute Euzkal Errian Euzkaras taldera.

No comment, hobeto esanda, "comment" gehiegi atera daitezke hemendik.

Informazio gehiago: www.nikaikunaiz.com

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 abenduak 04 16:59

HABE, itzulpen saila. Entzumena bigarren hizkuntzan: teoria eta praktika

HABEkoek gabonetarako zer irakurria ekarri nahi digutela dirudi, Hizpiderekin batera Itzulpen saileko 50.a ere aurkeztu dute. John Flowerdew eta Lindsay Miller dira Second language listening: theory and practice jatorrizkoaren egileak.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 14 22:24

Norarteraino?

Patxi Petrirenak artikulua idatzi du 2tzul blogean "arte" eta "-raino" noiz erabili eta bien arteko aldeaz.

Horrelako hizkuntza kontuen zale asko dabiltza gure artean eta gustatuko zaie, baita ikasle preguntategi batzuei ere, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 10 15:15

Euskaldun berri/zahar nola itzuli

Bi termino horiek gaztelaniaz zelan itzuli/bereiztu aritu dira Itzul posta-zerrendan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 21 18:05

Aingeruen errorea

Zer esana eta zer komentatua eman du Espainiako Hezkuntza Ministeritzaren webguneko euskarazko bertsioak, Angel Gabilondo = Gabilondo Aingerua eta enparuak.

Eta pentsatu dut. Errorea eta da ba hizkuntzaren ikaskuntzaren osagai garrantzitsua, eta ikastearen seinale era berean? 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 apirilak 15 00:45

Zuzentzailea patruilatzen

Txinan ingelesezko errotulu eta mezuetan akats gramatikal eta lexiko gehiegi zeudela lanean ipini zuten Chinglish maisua. Hor dabil gora eta behera erroreen atzetik Beijing patruilatzen. Hemen ere horrelako bat ez litzateke aspertuko, ezta?

Bide batez, Eitb.com-en bideoak enbotatzeko aukera kendu dutela dirudi eta haren ordez funtzionatzen ez duten izartxoak ipini. Dena dela lehendik enbotatuta daukazuen bideoren baten kodea hartu eta id zenbakia aldatu baino ez da egin behar (bideoaren orriaren helbidean dagoen zenbaki hori).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 martxoak 10 10:01

Adiestramiento edo euskaratik gaztelaniara itzultzearen ajeak

El euskaltegiko Elenak "Curso de adistramiento para el uso del euskera en las tareas diarias" irakurri du Osakidetzaren euskarazko webgunearen gaztelaniazko atalean. Bistan da trebakuntza hitzari bilatu diotela itzulpena, eta gaztelaniazko adiestramiento hori apur bat bitxia suertatzen zaiela hiztun arruntaren belarriei.

Mezu berean Osakidetzako langileen ohar batekin klasean egin zutena erakutsi digu.

Bide batez, web orri horretan 3 zenbakiaren gainean klikatzen baduzue (ez dago permalink-ik, zelan gustatzen zaie java batzuei!) oposaketetako atariko proben plantilak dituzue.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 09 13:54

Siglen deklinabidea

Irene Arraratsek siglak eta deklinabidea ezkontzeko aholku, gida eta arau batzuk eman dizkigu 2itzul blogean.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 14 13:43

Euskaltegien desde el mundo

Apertiumekin egin dugu proba.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 14 12:15

2itzul, itzultzaileen irizpen biltegia

Itzul posta zerrendako eztabaida eta ekarpenak ordenatu eta batu nahi dituzte EIZIEkoek blog honetan.

Erabili.com-en azalpena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 13 18:29

Erdaratu.eu: euskaratik gaztelaniarako itzultzaile automatikoa

Sinplea eta dena ez digu txukun itzuliko, baina proiektu libre honek beste aukera bat ematen dio euskara ikasten duenari, adibidez.

Euren hitzetan:

Testu baten esanahi orokorrari buruzko ideia bat egiteko balio dezake (baldin eta sistemak hitz ezezagun gehiegi aurkitzen ez badu testuan). Horregatik, erabilgarria izan daiteke:

  • Euskara ikasten ari diren pertsonentzat, testuari zertaz ari den antzemateko, zehazki aztertu baino lehen.
  • Euskaraz ez dakitenentzat, nahi izanez gero euskarazko komunikabideen albisteak ulertu ahal izateko.

Zabaldun ikusia.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 ekainak 10 15:05

Menuak euskaratzeko bihurgailua

Donostiako Euskararen Udal Patronatoaren merkatari.net webgunean zerbitzu berri hau daukagu. Plateren izenak gaztelaniaz sartu eta euskarazko itzulpena ematen digu bueltan.

Sustatun informazio gehiago: Menu eta kartak euskaraz jartzeko bihurgailua

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez