euskara21

04
Mar
2009
19:37

Limurtu eta jakitun egin

Hizkuntza-politika berriak inposatu baino askatasunean oinarrituta egon behar du,hots, herritarrak euskara erabiltzera limurtu eta erakarri behar ditugu, ados; baina era berean hizkuntza bat ala bestea erabiltzeak dituen ondorioak behar bezala azaldu behar dira, euskara bizirik irautea denon esku baitago.

— garruze

Euskara21 azken txostenaren iruzkina egin digu Tirakakide honek: Euskara21: sentipen gaziak

 

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ots
2009
13:36

Hizkuntza-berdintasuna saltzea

Gurea, hizkuntza-berdintasunaren aldeko lana azken batean, aletxo bat besterik ez da, eta herritar gehienei edo bost axola zaie edo matraka hutsa iruditzen zaie. Konstatazio horretatik hasi beharko genuke etxe hau eraikitzen.

— Martin Rezola

Euskara21 Batzordearen azken txostenaren (pdf) harira egin du balorazioa Rezolak: Euskara 21 batzordearen azken txostena

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ots
2009
18:26

...eta zelan egiten da? (bis)

Horrelako ideietan oinarritzen da Eusko Jaurlaritzak proposatzen digun politika linguistikoa, 21 Euskara, XX. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak delako txostenaren arabera. Gainerako erakundeetatik ere, antzeko mezuak heltzen zaizkigu: euskarazko kultur produktu erakargarriak ekoiztea omen da euskarak irauteko eta suspertzeko estrategiaren zutabe nagusietako bat, printzipala ez bada. Produktu bat erakargarri zerk egiten duen inork argitzen ez badigu ere.

— Roberto Manjon

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Ots
2009
15:58

Euskara21, hamalau ildo adostuta

Euskara21 eztabaida prozesuaren lehenengo emaitza zabaldu da. Lehentasunezko 14 ildo adostu dira (azpimarrak nireak):

  1. Euskararen ezagupena eta erabilera belaunaldi berrietan bermatzea.
  2. Euskara ohiko hizkuntza izango duten arnasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belauneko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azken batean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea.
  3. Familia-transmisioa bermatzea, oso bereziki 25 urte barru izango diren 30 urtez azpiko gazte elebidunek euskara ere izan dezaten etxeko hizkuntza. Hauxe dugu etorkizunaren gako nagusia.
  4. Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararen erabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz.
  5. Hiri handietan euskara erabiltzeko aukerak areagotzea, familia euskaldunei, gazteei eta haurrei lehentasuna emanez.
  6. Elebitasun pasiboa helduen munduan -eta gutxieneko helburutzat- areagotzea eta prestigiatzea.
  7. Euskarazko kultura kontsumoa indartzea, euskal kultura industria, ekoizle eta sortzaileekiko ikuspegi emantzipatzaile batetik.
  8. Euskara eta haren munduak etorkinengana hurbiltzea, hauen integrazio zabala eta aberatsa ahalbidetzeko eta euskara erabilera-eremu demografikoki dinamikoetara hurbiltzeko xedez.
  9. Euskaraz komunikatzeko estandarrak malgutzea eta aberastea, hiztun berrien adierazkortasunaren mesedetan. Zuzentasunaren irizpide bakarretik komunikagarritasunarenera eta adierazkortasunarenera igarotzea.
  10. Hizkuntza eskubideak eremu publikoan aitortu ez ezik errespetatzeko bidean, euskara erabiltzeko aukerak bermatzea.
  11. Euskararen erakargarritasuna lantzea eta era egokian proiektatzea: euskarak mundu ugari ditu bere barnean, eta euskarara datozenen munduentzako tokirik ere badu bere barnean. Proiektatzen dugun baino anizkoitzagoa da euskararen unibertsoa, eta are anizkoitzagoa egin beharra dugu, gizartearen pare anizkoitza izatera iritsiko bada.
  12. Euskararen irudiari prestigioa ematea, kultura eta komunikazioaren alorreko lorpenak garbi proiektatuz, batetik, eta, bestetik, euskal gizartearen kohesiorako osagai ezinbestekoa dela praktikan eta diskurtso publikoan adieraziz.
  13. Hizkuntzaren teknologiak (informazio eta komunikazioaren teknologiak euskararen garapenerako baliatzea), sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Izan ere, euskara informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatzen den hizkuntza izatea ezinbesteko baldintza baita hizkuntza garatua izango bada.
  14. Hizkuntza politikaren inguruko akordiorik zabalena etengabe elikatu eta sendotzea, euskararen biziberritzea eta kohesio soziala estu lotuko dituen itun berritu baten bila.

Hemen Patxi Baztarrika Euskadi Irratian hamalaukoaz berbetan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Urt
2009
01:08

Gurea eta saldu beharrekoa

Euskara ez al da, bada, saldu beharreko eta erakargarria den gure produktua (barkatu, gure hizkuntza)?

— Ana Urkiza

Euskara XXI. mendean: ikusten den hizkuntza, entzuten dakiena (erabili.com). Euskara 21 oinarrizko txostenari egindako ekarpena.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Aza
2008
00:56

Normaltasunaz

Euskara normalizatzeko, euskara bizitzako arlo guztietan "normaltasun" osoz erabiltzen den hizkuntza dela antzeman behar du herritarrak. Sarritan, euskararen inguruan gizartean zabaldutako kontzeptuak ezkorrak izaten dira: ikasteko zaila da, hizkuntza zaharra da, ez du gazteentzako hizkerarik, politikari lotutako gaia, ez du ezertarako balio... Kontzeptu hauek deuseztatu behar dira, berriak zabaldu eta horiekin identifikatu: euskara ikastea erreza da, milaka lagunek lortu dute, mundu berri bat zabaltzen zaizu, euskarak gauza askotarako balio du, egin beharreko esfortzua ez da alferrikakoa, irabazteko asko dago... Horretarako komunikazio-kanpaina eraginkorrek asko lagun dezakete.

— Mertxe Mugika

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia