hiztunak

2009 azaroak 21 16:13

Erdaldun berri

Eta bitxia da: euskaldunok euskaldun berri espresioa asmatu genuen euskarara zetozenentzat, baina ez genituen euskaratik zihoazenak izendatu, ez genuen erdaldun berri espresioaren beharrik sentitu. Hiztegietan ez dator adibide bakar bat ere. Logikoa, erdaldun berriena iruditzen zitzaigulako, seguru asko.

— Anjel Lertxundi

Erdaldun berri (Hitz beste)

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 urriak 28 10:28

Sakontasunak

Nork bere mundu-irudia du, baina horrek ez du deus legitimatzen: euskal hiztunok ere badugu geurea, baina nire lana ez da nire talaiatik ikus nezakeen beste balizko Euskadi sakon bat deskribatzen hastea, hango lurraldeak izendatzea, gaitzestea, zanga zangago egitea. Hitzen eta espresioen erabilera zuzen batetik abiatuta eraikitzen da lurraldeen eta hizkuntzen arteko harmonia. Eta oker ez banago, horixe du lehendakari batek egiteko nagusi.

— Anjel Lertxundi

Euskadi sakontzen (El País)

Patxi Lopezek Kirmen Uribereri buruz idatzitakoen harira.

Via: Tiraka.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 irailak 15 18:16

Iparraldeko Hiztegi Ttipia: proposamena

zergatik ez osatu “Iparraldeko Hiztegi Ttipi” bat, glosario labur bat ohiko hiztegietan aurkitzen ez diren Iparraldeko hitz horiekin, eta albistari honetan edo Interneteko beste edozein plazatan zabaldu? Ez du zertan paperezko edizioa izan, ezta gauza dotore eta ponpoxoa ere. Nik behinik-behin eskertuko nuke. Nor animatzen da?

— Martin Rezola

Zuzeu-n bota du proposamena: Alaina

3.25
Batez bestekoa: 3.3 (8 bozka)
Zure balorazioa: None
2009 ekainak 25 12:50

Euskararen mapa berri bat

Euskalkien mapa klasikoetatik harago, Euskara Kultur Elkargoak euskarazko matrikulazioetan oinarritutako mapa berria egin du. Gaurko euskaldunen argazki hau errealagoa dela ematen du. Interesgarria duda barik.

Mapa pdf fitxategi batean jaitsi daiteke hemendik.

Argiaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 urtarrilak 29 15:52

Hiztun beteranoak

La escuela, a veces, olvida que ante todo, los alumnos son hablantes con años de experiencia.

— Patxo Landa

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 12 14:25

Komunikazioa eta metafisika

Hizkuntza normalkuntza ez da bideragarria izango alderdi sinbolikoen inguruan egindako balizko hitzarmen metafisikoei esker, baizik komunikazio elkar eragintza prozesu bati esker.

— Toni Mollá

Valentzieraz hitz bi (Euskara Gipuzkoan-en aspaldi publikatua)

Iñaki Arrutik Argian publikatu duen Valentzieraren laranja-zukuak artikulutik nabigatzen hasi eta Toni Molláren webgunean bere artikuluen zerrendan aurkitu dut.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 urriak 29 19:37

Normalizazioa normala?

Euskalgintzan aspaldian darabilgun terminologiak ez digu errealitatea garbi ikusten uzten. Hizkuntza normalizazioaz hitz egiten dugu eta aje, erru eta eraso guztiak, hizkuntza bakarrean kokatzen ditugu etengabe, gugandik kanpo kokatzen dugun euskara izeneko abstrakzio batean: hizkuntza normalizazioa, euskararen normalizazioa, euskarari eraso, hizkuntza inposatuta, demokratikoa, eta gisako esapideak dira horren adibide garbiak.

— Imano Miner Aristizabal

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 27 00:35

Lurrin faltsuaren sunda

Eta edukazioan dago, ene ustez, gakoa. Gure bertso eskolako lagun batek dioen legez, edukazioa euskaltegietan ikasten da, eta gure herriak «heziketa irakasle» espezializatuak baditu izan. Era horretan soilik izan dezake gure ipuin honek amaiera zoriontsua, era horretan soilik berreskuratuko dugu aurreko urteotako gau luzean galdutako altxorra, benetako lurrina. Zuek ez dakit, baina neu behintzat aspertuta nago lurrin faltsuaren sunda jasateaz.

— Josu Gotzon Landeta

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 24 09:42

Zeu ere kabitzen zara

Euskaldunon portzentaia txikia izan arren, zeu ere kabitzen zara

— Unai Elorriaga

Zelai Nikolas, Jonjo Agirre, Izaskun Goirigolzarri eta Martin Rezolaren Proposamen negargarriagorik? (eta 2) artikulutik ateratako aipamena (erabili.com):

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 23 09:36

Modernitatea

Gauza nabaria da (eta aitzinetik errana) euskarak Lapurdi-kostan eta Lapurdi-barnealdean eusten duela, eta beheiti ari dela Baxe Nafarroan eta Xiberoan. Bizimodu eta balore tradizionalei atxikiak ziren euskaldunak ez dira gauza izan frantsestasunari aurre egiteko; berriz, modernitateari eta Hego Euskal Herriko eragin hurbilari lotu direnak, bai.

— Emilio Lopez Adan

Euskaldunen mugak Ipar Euskal Herrian (Larrun).

Aste honetako Argiarekin batera euskararen azken 25 urteotako bilakaera aztertzen duen Larrun gehigarria dator:Euskararen bilakaera 25 urtean. Kalitatea, erabileraren gako nagusia 

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 urriak 09 11:20

Ostikoak

Hiztunak eta ikasiko duen jendea behar ditu euskarak, hiztegiari ostikoak emanez edo ez

— Mertxe Mugika.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 07 17:47

Jarrerak eta desjarrerak

Hizkuntza aldetik jarrera aktiboagoa izan behar dugu eta horretarako prestatu. Prestatu, argudio eta diskurtso egokiak erabiltzeko, ahalik eta modurik erosoenean jarduteko, lehenengo saiakeran ez erretzeko, eta, ahal bada, aurrean duguna konbentzitzeko. Nago, jarrera aktibo hauei karga negatiboa egotzi zaiela maiz, jarrera intolerantetzat hartuak izan direla, eta gehienetan egonezina eragin dutela inguruan.

— Malores Etxeberria

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
2008 apirilak 05 01:33

Apalogia

...mendizaleak esperientzia eta ibilbide samurragoak behar eta estimatzen dituen bezala, akaso hiztunak ere lorgarritzat joko dituen erregistroak eta hizketa-moldeak ere baloratuak eta onargarriak direla sentitu behar du. Hitz-gakoa, akaso, “naturaltasuna” da. Alegia, hiztun bikainaren eta jasoaren labela izan gabe ere, natural, eroso –eta duin?– agertzen den hiztun arruntaren eredua.

— Dabid Anaut

Argiako Apalogia artikulutik aterata.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez