normalizazioa

11
Eka
2008
18:07

Nola esaten da "socorro" euskaraz?

Mingoteri bidali badaezpada.

Anduk berba aproposa aurkitu du hau dena laburtzeko: gorotza.

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Eka
2008
18:59

Pixka bat es mucho: kantua

Ukan datorkigu bueltan udarako. "Pixka bat es mucho" leloarekin kantua egin dute. Eta Ikasbilen sekuentzia bat ere aurkitu dugu: Pixka bat es mucho... eta asko mogollon

Bitxoaren aurpegia (edo) amesgaiztoetatik kentzen hasita nengoela... 

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Eka
2008
15:23

Euskaltegi librean libre

Baina balegoke euskal subjektu nuklear hori indartzen hasteko modu interesgarririk. Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe. Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza. Zereginak banatzeko asanbladak.

Subentzio beharrik gabeko euskaltegi librea, idealismoaren habia, Nor-Nori-Nork sistema zigortzailerik gabeko eskola liberatzailea, euskaraz bizi leloaren praktika sozio-linguistiko plastikoa, kibutz euskaldun ez estatala, naturaren kodigoaren erresuma, euskal herria litzatekeen euskaltegia litzateke horrelako bat. Zergatik ez martxan jarri?

— Jon Urruxulegi

Euskal estatua (Berria)

1.25
Batez bestekoa: 1.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Eka
2008
12:56

Bestearen lekuan

Jakina, elkar ulertze hau bi aldeetatik elikatu beharra dago. Hau da, zail jarriko da euskaltzale bat euskaraz hitz egiten ez dakien baten azalean beronengandik mesprezu eta erasoak besterik jasotzen ez baditu, euskararekiko erakutsi duen utzikeriaz harro azaltzen bada…; era berean, eta bestetara, oso zail izango du euskararekiko ardura edo kezkekin sentiberetzea euskaltzaleen kezka bakarra, kosta ahala kosta, mundu guztiari euskara exigitzea baldin bada.

— Aitor Etxebarria

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2008
12:02

Ahozkotasuna eta gazteak

Ahozkotasuna: Oso gai garrantzitsua da erabilerari dagokionez, baina ikastetxeen lan eremuan sartzen da batez ere. Euskararen irakaskuntzan ahozkotasunari eta euskaraz komunikatzeari lehentasuna ematea lortuko balitz, gramatikaren eta zuzentasunaren aurrean, gazteen artean erabilera sustatzerako aurrelan oinarrizko bat egina legoke.

— Soziolinguistika klusterra

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2008
11:36

Utzi korritzeari

Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin bat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek euskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde fisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez direla. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri, idatzi edota produktuak erosi eta dastatu. Hori bakoitzak egin behar du, bere bakardadean, bere etxean, bere baitako indar batez. Euskararen alde korrika ateratzen zareten bakoitzean zeuon barruan dagoen arduragabekeriari eta gezurrari ihes egiten diozue. Eman aurpegia; izan ausartak.

— Pako Aristi

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Mai
2008
11:33

Normalizazioa norbanakoaren esku

Non se pode deixar o proceso de normalización da lingua galega no campo exclusivo das accións individuais como motor do proceso de transformación social.

— Séchu Sende

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Mai
2008
10:01

Retranca

Retranca aldizkari galiziarraren posterra. Pestinho eta Jacobo Fernandezena.

Séchu Senderen Made in galizan ikusita. 

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Mai
2008
16:15

Hizkuntza ikastea, eginkizun soziala

Hizkuntza bat ikasteak ez du pertsona heldu berrien ahalegina izan behar, gizarte osoaren laguntza eta parte-hartzea behar dituen eginkizuna baizik.

— Dolors Solá

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Mai
2008
17:00

Euskaraz lan egiteko nahitaezko 5 tresnak

Emunek bost tresna telematiko proposatzen dizkigu euskaraz lan egiteko. Denak erabiltzen dituzu? Baten bat gehiago?
Badakizue Xuxen bulegotika aplikazioetarako ez ezik Firefox eta Thunderbird-erako ere erabili ahal dela?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Mai
2008
17:45

Substantiboa eta adjektiboa

Hizkuntza-Politikan, politika da substantiboa eta hizkuntza, berriz, adjektiboa

— Amatiño (

Eskerrik asko, Txerra.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Mai
2008
15:33

Erronka abagune

Testuinguru honetan arrantza egiten ikasi behar dugula uste dut, eta gure hizkuntzarentzat erronka dena abagune bihurtu.

— Andoni Sagarna

Bat aldizkariaren 66. zenbakian, Euskara XXI. mendeko informazio- eta komunikazio- teknologietan artikuluan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Mai
2008
00:01

Zergatik? Bai-lako

Galiziatik laguntzatxo bat argudioen beharrean gabiltzan honetan.

"Sintxanek hala egiten duelako!" Ezta, ala?

Made in Galiza-ren bidez.

Lugoko Leiras Pulpeiro institutuko neska-mutilek bideo gehiago egin dituzte hizkuntz kontuen inguruan. Honekin egin dut barre adibidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Mai
2008
18:10

Eskubidea eta autoestimua

Horregatik, edozein lekutan eta egoeratan euskaraz hitz egiteko eskubidea autoestimuari lotutako aldarrikapena da: gure kidetasuna eta gure hizkuntza-nortasuna duintasunez onartzea dakar, egonezinik sentitu gabe, eta automatikoki solaskidearen hizkuntzaren mende jarri gabe. Eta helburu hori lor daiteke, soilik baldin eta, ideologiaz euskararen alde egoteaz gain, baliabidez hornitzen bagara; euskaraz hitz egiteko aukera emateaz haratago, euskaraz hitz egitean ondo sentiaraziko gaituzten baliabidez.

— Ferran Suay

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Mai
2008
12:36

Diruaz

Y por último, quisiera comentar que las facilidades a la hora de aprender euskera son nulas. Como casi todo, se ha convertido en un negocio. Puedes aprenderlo si tienes suficiente dinero como para poder pagar un euskaltegui. Se pretende que todo el mundo pueda llegar a él pero se sigue poniendo uno de los impedimentos mas importantes, el dinero. Si es verdad que las nuevas generaciones tienen la oportunidad de aprenderlo desde los colegios. Aún así, en algín mometo de sus vidas, tendrán que apuntarse a una academia, pues el Título les será necesario.

— Marian Martinez

Euskara21ean jasotako beste iritzi bat: Euskera y empleo

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia