euskara

28
Urt
2011
00:48

Euskara erabiltzen ari haiz

Olariaga Berrian.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2011
17:36

Iñaki Arrarte nor-nori-nork-en sortzailea hil da

Iñaki Arrarte euskaltzalea zendu da. Euskara ikasle eta irakasle izan zen, eta hari zor dizkiogu Nor-Nori-Nork paradigma eta taulak. Ekarpen baliagarria izan da duda barik.

Bakean bego Iñaki, eta haren lanaren fruituak urteetan jarraitu dezala gurekin.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2011
13:46

Hizkuntzen estigmatizazioaz

Necessitem exposició a les llengües (el portuguès, l'àrab, l'èuscar i les que convingui), tenir oportunitats d'aprendre-les sense que se'ns presentin, però, sota l'ombra de cap estigma.

— Enric Serra

Futbol kontuetatik abiatu da Enric Serra horra ailegatzeko, Sevilla futbol taldekoek egin duten bideo honetaz, baina hizkuntzen estigmatizazioaz ari garela lasai asko jardun genezake beste honetaz ere, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urt
2011
19:38

Ikasiko dut, benetan

estoy ejercitándome en su estudio gramaticalmente y con las enseñanzas prácticas de mi esposa que lo conoce a la perfección (...) prometo llegar a poseerlo regularmente

— XX mende hasierako Eibarko langile bat lanposturako eskaeran

Euskara ikasteko luzamenduak, aitzakiak, promesak eta hizkuntz-eskakizunak eurak ere ez dira atzo goizeko kontuak. Hala erakutsi digu Antxon Narbaizak Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936 liburuan, Badihardugu elkarteak argitaratua.

Goiko hitz horiek El correoko albiste honetatik hartu ditugu: El euskera exigido en Eibar entre 1900 y 1936, analizado en un libro

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Urt
2011
10:59

Langile publikoen %91k ez dute euskara proba gainditu irailean

HAEE/IVAPek administrazioetarako langileentzat egin duen azken euskara-probaren deialdian horiek izan dira emaitzak.

Sistema arrazionaldu eta "erraztu" nahi zela, eta emaitzak kale. "Idazmena" izan da errudun nagusia dirudienez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urt
2011
14:20

Euskara galdu, eta maskarada ere bai

Dantzan.com atarian irakurri dugu, Zuberoako Santa Grazik egingo du aurten maskaradak, baina azkena izan liteke, arrazoi bat: euskararen galera.

1
Batez bestekoa: 1 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urt
2011
18:18

Euskara aniztasunean jardunaldiak

Topaguneak antolatuta datorren urtarrilaren 25an egingo da Durangon. Euskarak hizkuntz aniztasuneko errealitate batean zer leku duen hausnartzea du asmoa.

Interesgarria bereziki azken mahai ingurua: "Zer egin euskaratik urrun bizi diren herrritarrekin (beren aniztasun osoa aintzat hartuz) euskarara ekartzeko?".

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Urt
2011
10:19

Aprendereuskera.com

Aspaldian ezagutzen dugu euskara ikasteko sarean dabilen "Curso de euskera" (pdf) izenekoa. Gorka ikastaroaren egileak sarean jarraitzen du eta aprendereuskera.com webgunea atondu du kolaboratzaile batzuen laguntzarekin. Gune horretan ikastaroaren pdf dokumentua ez ezik, haren html bertsioa ere badugu, horrez gain gunean sartu eta Revista sobre cultura vasca en el mundo gaztelaniazko bloga erakusten digu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Urt
2011
23:05

Koherentzia eta exijentziak

Bagenekien bizitza kontraesanez betea zegoela: lagunari ez diogu inoiz exijitzen euskaraz ikas dezan; beti kontrarioari, harekin sekula hitz egiteko asmorik ez badugu ere.

Eta sekula santan berarekin hitz egiteko asmorik ez dudan horrek, nahi izanik ere, ez ditu santa sekulan zapalduko nire eskubideak. Beraz, koherentzia da nire lagunei exijitzea.

— Rufino Iraola Garmendia

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Urt
2011
20:28

Euskararen zailtasunaz

Hala ere, zabalduago egon da euskararen zailtasunaren inguruko topikoa. Esaten zen deabruak ere ezin izan zuela euskara ikasi Euskal Herrian egon ostean. Eta horri lotuta deabruaren morroien hizkuntza zela esatera ere ailegatu izan ziren batzuk. Esan beharra dago ez omen zela horren zaila haurrek erraz ikasten zutenean. Ez daude hizkuntza zailagoak, baizik eta norbanakoaren hurbil edo urrunekoak

— Kepa Larrea

Euskaldunon inguruko topikoak aztertuta Itzalak harturik saiakera egin du Kepak, eta Juan Zelaia saria irabazi ere bai.

"Historian zehar euskaldunez zabaldutako topiko askoren atzean interes jakin batzuk egon dira" (Noticias de Navarra)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urt
2011
16:17

Euskarazko sintaxiaren tratamendu automatikoa

Bertol Arrietaren tesiaren berri eman digute Ixa taldekoek Hizkuntza teknologia blogean. Testuen zuzenketa automatikoa sintaxira ere zabaltzeko ikerketan jardun du Arrietak, ikasketa automatikoa izan du langai nagusietako bat, makinari berari ikasteko gaitasuna ematea nonbait.

Kontzeptu interesgarria, hezur-haragizko makinak baino bizkorragoak izango ote dira makina mekaniko-elektronikoak?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Abe
2010
23:49

Egoera gehienetan

Egoeraren arabera, faktore askok parte hartzen dute. Baina garrantzitsuena eroso sentitzea da. Gure mezua honako hau da: egoera errazetan bakarrik egitea euskaraz, hau da, egoera gehienetan.

— Gemma Sangines (psikologoa)

Gaur Donostian hitzaldia eman behar zuela, elkarrizketa egin diote Berrian Sortir de l'armari lingüístic liburuaren egileetako bat den Sanginesi.

«Semaforoa berdean badago, euskaraz egin; gorrian edo horian badago, zeuk erabaki» (Berria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Abe
2010
23:42

100 egun to learn euskera

Nine days until my Basque adventure begins.  There are so many things I want to do and only a little over 100 days to do them all.

1. Learn Euskera (Alde Zaharra, AEK; Maizpide, Lazkao; Gabriel Arresti, Bilbo)

...

— madaritxa (Barnetegi eta bidaiatzen bloga)

Urte berrirako asmoak azaldu Idahotik Euskal Herrira etorri den ikasleak, Barnetegi eta bidaiatzen blogean hain zuzen ere: Urte Berri (Barnetegi eta bidaiatzen)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Abe
2010
17:12

Olentzeroren oparia

Tirakako Martin Rezolari Olentzero etorri zaio, eta oparia ez daki ondo zelan deskribatu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Abe
2010
00:34

40 urte barru

Zaldieroa Berrian

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia