euskara

Athletic gorrita nuria

Arreta lortu du Bilboko Ulibarri euskaltegiaren matrikulazio kanpainak duda barik. "Sin euskera te pierdes muchas cosas" leloari tira kantu ezagunen bertsio "originalak" aurkeztu dizkigute bideoan eta karteletan.

Hemen dituzue kanpainako materialak

3.57143
Batez bestekoa: 3.6 (14 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lagunekin hitzordua

Estoy contenta, porque llega un momento que ya no quedas para hablar euskera, quedas con los amigos

— Maria Jose (Santurtziko Berbalaguna)

Santurtziko berbalagun batzuekin batu eta erreportajea egin dute El Correokoek: Hablando se entiende la gente... en euskera

3.26923
Batez bestekoa: 3.3 (26 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ondorioztatzen, domina Brasilera

Urte olinpikoan, kirol eta parakilrol ez ezik, fisika olinpiadak ere badira. Estonian egin dira hain zuzen ere 2012 honetakoak.

Probetako bat hizkuntza ezezagun batean (euskara hain zuzen ere) ondo eta gaizki fomulatutakoak antzematea da, logika jokoak azken baten, eta horretan Sao Pauloko Ivan Tadeu Ferreira Antunes Filho izan da nagusi. Bejondeiola bada.

Hizkuntza bat logikak gobernatzen duen egitura ere bada azken finean, irakaskuntzan hori gutxietsi nahiz handiesteko joerak egon badira ere.

3.02857
Batez bestekoa: 3 (35 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara Reading #1

Sarean topatzen diren bitxikeria horietako bat. Poliglota finlandiarra euskararen irakurketaren erakusteka egiten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ariketaren prezioa

Gogoan daukat lehenengo ariketak egin eta sarean jarritakoan ikasle batek esan zuena: “Eta orain zeinek ordainduko digu?”. Eta nik esan nien: “Ez, ez, ez, zuen heziketaren parte bat gizarteak ordaintzen du. Zorretan zaudete eta bueltatu egin behar duzue”.

— Maite Goñi

Maite Goñi aka Euskaljakintza-ri elkarrizketa egin dio Onintza Iruretak Argian: "Gazteek albokoarekin nola hitz egiten dute? Bada, Tuentin berdin" (Argia).

Bere euskara klaseen planteamendua azaldu du Maitek besteak beste, eta ariketen tarifak ere bai ;)

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Batua naturaltasunez nork?

Ez zait buruan sartzen berrogei urte euskara batuari eskaini dizkionak bere burua tresna bikain hori naturaltasunez erabiltzeko gai ez ikustea. Are gehiago donostiarra izanik, batua hango euskaratik askoz hurbilago baitago Barkoxe edo Urdulizkotik baino. Zer mezu zabaldu du, batua naturaltasunez erabiltzea oso zaila dela? Esatari profesionalok besterik ez genukeela horretaz arduratu behar?

— Xabier Euzkitze

Kezkatuta Euzkitze Ibon Sarasolaren adierazpen batzuen eduki eta formagatik. Euskara batuaren funtzioa eta lekua zein den zalantzan.

Euskara batuaren makurrak (Noticias de Gipuzkoa)

 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure barneko horiek

Kondenatuak gaude. Halabeharrez eta ezinbestez. Gure barneko filologo, soziolinguista, euskara irakasle eta euskara teknikari horiekin bizitzen ikasi behar dugu, haiek gabe ezin baikara bizi.

— Allartean

Euskaldun guztiok filologoak garela aspaldian gaude entzunda, Allartean blogean horretaz hausnartu dute eta filologiak ez ezik, besteak beste euskara irakasleak ere izan beharra dugula ondorioztatu dute. "Herria irakasle" aspaldiko aldarriaz akordatu naiz.

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Gu geu" egitasmoa, mintzalagun hirueleduna

Txingudin, Irun, Hendaia, Hondarribi inguru horretan euskara, gaztelania eta frantesaren ikaskuntza eta ezagutza sustatzeko "Gu geu" egitasmoa jarri dute martxan hango elkarte batzuek. Mintzalagun edo mintza-praktika jarduera baten antza du, baina inguruko hiru hizkuntzei begirakoa.

Eleanizasuna, gaitasun interkulturala eta horrelakoak etorri zaizkit gogora.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irribarrea vs. imintzio iluna

Izan ere, nago euskarari askoz gehiago lagunduko diola irribarre alaiak, asmo oneko imintzio ilunak baino. ARGI-itzalen tirabira horretan, ARGIak gehiago lagunduko digu aurrerapausoak ematen, itzalen iluntasunak baino.

— Iñaki Martinez de Luna

Agian gaurkoa ez da egunik aproposena izango halakoak ekartzeko (noiz da bestela?), baina bego hor Iñakik baikortasunaz egin duen gogoeta.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaitasuna ala emozioak?

Batzuetan esaten da gaitasun kontuak arrazoitzen duela aldaketak, alegia, hainbat gauza esateko mugak ditugula euskaraz eta, ondorioz, erdarara jotzen dugula. Ez nau horrek askorik konbentzitzen. Uste dut indar handiagoa dutela faktore psikologiko-emozionalek, ohiturazkoek…, azken batean eredu faltarekin lotura dutenek. Hemen batek baino gehiagok esan duen bezala, gazteei ezin baitzaie eskatu helduek erakusten ez dugun jarrera bat.

— Martin (Sustatuko iruzkinetako ezizena)

"Euskaraz Bizi" manifestazioa Donostian artikuluaren harira eztabaida bizia sortu da Sustatun. Manifestazio hartan zenbat erdara entzuten zen kezkatuta abiatu zen eztabaida, eta badirudi berba egitean euskara eta erdara nahasteko ohitura izan dela inpresio horren iturrietako bat.

Horretaz egin du gogoeta iruzkinetan Martin izenekoak hain zuzen ere. Halakoetan euskaraz egiten dugula pentsaten dugun, norainokoa den eta zergatik gertatzen den.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez