euskara

Bizkaieraren ataria

Bizkaiera erabiltzen laguntzeko sortu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Labayruren logoak erakusten dituen atari hau. Hiztegi eta hizkuntza-tresna batzuk eskaintzen ditu, eta horrez gain bizkaierari buruzko informazio geografikoa eta linguistikoabideo-grabazioak eta kulturaren inguruko artikuluak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen zailtasunaz

Bere erraztasun eta zailtasunak ditu euskarak, hizkuntza guztiek bezala. Haratago joanda, badira zailtasunak hizkuntzan bertan baino gehiago, ikaslearen psikologian (hiztun komunitatearekiko distantzia, hizkuntzaren erabilgarritasuna, etab.) egon daitezkela dioten ikerketak. Honek osoki azalduko luke neska edo mutilagun atzerritarra duen hark zeinen bizkor ikasten duen maitalearen hizkuntza!

— Erramun Turutarena

Sustatun agertu da gaur euskararen ustezko zailtasunari tamaina hartu nahi dion artikulua: Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?

Aditza zailtasunaren arrazoi nagusia delakoan, adizkien maiztasunaren analisi txiki bat eginda aditz forma gutxi erabiliz ondo molda gaitezkeela ondorioztatu du Turutarenak.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzaira normala

Beste hizkuntza batzuetatik berba mailegatuak izateak, azken buruan, gure berbeta ere, zentzurik hoberenean, mintzaira “normala” dela esan nahi du, hots, mundu honetakoa, oraindik puristaren batek bestela pentsatu arren.

— Xabier Kintana

Atzo ekarri genuen artikuluaren bigarren partea plazaratu du Kintanak gaur: Ustea ez da jakitea (II)  (Euskaltzaindia)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ustea ez da jakitea

Horrexegatik, nik uste, oinarrizko kontzeptu batzuk behar den bezalako logikaz eta gaurko zientzien arabera azaldu beharko genituzke euskaldunok ere, garai bateko ipuin zaharrak, jada gaindituak, premiarik gabe beti errepikatzen ez ibiltzeko.

— Xabier Kintana

Euskaltzaindiaren webgunean aurkitu dugu Xabier Kintanaren Ustea ez da jakitea (I) artikulu hau. Euskararen inguruko mitoez eta topiko sasizientifikoez dihardu Kintanak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nire ikaslea izan zen

Urologoaren hitzak entzutean, aspaldian ospitalean klaseak eman nituen garai hartan nire ikaslea izan zela gogoratu nuen eta une horretantxe ere burura etorri zitzaidan mehatxu hura. Begiak gogor itxi, Jainkoaren izena esan eta, ez dut gehiago gogoratzen, konortea galdu nuen.

— Euskerabili

Ikasleekin zelan portatzen garen-eta epe batean sorpresak izan ditzakegu. Irakurri gehiago Euskerabilin: EUSKARA IRAKASLEA IZATEAREN ARRISKU TXIKIAK

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bilingual pun H1/H2

Markos Gimeno palindromozaleak beste hitz-jolas bat proposatu digu bere blogean. Ingelesez bilingual pun deitzen dena euskara-gaztelania bikotera ekarri. Adibide bat:

  • Bostezaba tu colega mi aereo dolor de ánimo ¡Ja!
  • Bost ezabatuko. Legamia ere odol. Ordea, ni, moja.

Euskaraz edo gaztelaniaz irakur daitezkeen esaldiak alegia. Gaztelania H1etik euskara H2ra bidean dabiltzanentzat bidaia horretarako jolasa izan daiteke, hizkuntza ikastearen alderdi ludikoa baztertu nahi ez badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Labayruren hiztegi kontestuduna

Labayru Ikastegiak aspaldian zuen sarean jarrita bere hiztegia, euskara / gaztelania eta gaztelania / euskara hiztegia, euskara beti ere bizkaieraren arauari jarraituta. Eta gaur iragarri digute hiztegi hori osatu egin dutela sarrerei kontestua emanez: adibideak eta laginak batez ere, ahozko tradizioan eta erabileran oinarrituta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gazteek badakite euskaraz?

Gazte gehienek euskaraz dakitela diote: % 71k ongi edo nahiko ongi ulertzen dutela baieztatzen dute; % 69k euskaraz idatzitako testuak ongi edo nahiko ongi irakurtzeko gai direla esaten dute; % 63k euskaraz ondo edo nahiko ondo idatz dezaketela; eta, azkenik, % 59ren hitzetan, euskaraz ongi edo nahiko ongi mintzatzen dira. Edonola ere, gazteen % 62k hizkuntza-gaitasun handiagoa dute (erraztasun handiagoz hitz egiten dute) gaztelaniaz euskaraz baino.
Gainera, gazteen % 38k diote euskara ikasi dutela eskolaren esparrutik kanpo...

— Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak Euskal Jaurlaritzaren Euskara: erabilera, jarrerak, politikak azterlanerako datuetatik 15 eta 29 urte bitarteko EAEko gazteei dagozkienak jaso ditu eta emaitzen artean goiko hori dugu besteak beste.

Helduen euskalduntzearen geroaz hausnartzeko datua izan liteke beharbada.

Erabili.com-en ikusia:EAEko gazteen %70en ama hizkuntza gaztelania da

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

imajinazio mica bat

...ez pentsa! elkarrizketaren ildoa jarraitzea erraza da denok badakigulako zertaz ari garen, eta, gainera, zenbait hitz harrapatzen ditugu ere. Eta zerbait ihes egiten zaigunean, imajinazio “mica” bat bat ipini eta asmatzen da gehienetan

— Arantza San Sebastianen lagun kalaluniarrak

Katalunian bizi izanda duen esperientzia eleanitza kontatu digu Arantza San Sebastianek Zuzeun. Kataluniarrek euskaraz tutik ere ez dutelakoan ulertuko, hara haien erantzuna.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eskaintza eta erabilera

Eta nire zalantzak ditut. Erabilera landu da? Bai? Ala landu dena izan da eskaintza? Termino biak ez dira dikotomikoak: eskaintza barik, ez dago erabilerarik, baina eskaintzarekin bakarrik ez da erabilera bermatzen.

— Txerra Rodriguez

Euskararen erabilera benetan noraino landu den galdetu du Txerrak Garaigoikoan.

Eskaintza eta erabilera

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez