euskara

04
Ots
2008
23:35

Kike Amonarriz: "Euskara eskuragarria eta erakargarria egin behar dugu"

Irratia.com-eko Jabik eta Patxik elkarrizketa egin diote Kike Amonarrizi lehengo asteko saioan. Gai asko, Mihiluze, gazteak, internet, telebista, Andoaineko dekalogoa... Gaion artean goiko aipamena (edo). Euskarak edukiak behar ditu, eskuragarriak eta erakargarriak.

Euskalduntze-alfabetatzetik zer egin ahal dugu euskara erakargarri eta eskuragarri ipintzeko (dagoeneko egiten ez badugu)? Horra galdera.


powered by ODEO

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Ots
2008
01:08

Haize onik ez nora joan ez dakienarentzat

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Ots
2008
00:45

Zer kristo egin behar dugu?

Joxerra Garziari Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa.

Txerraren bidez.


powered by ODEO

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Urt
2008
18:42

Euskarak bizitza luzatzen du

404gela blogean ikus litekeen bideo honetan, AEBn argitaratu duten hasiberrientzako euskara gida baten berri ematen digute. Oso deigarria egin zait argitaletxearen zuzendariak dioena: "frogatuta dago hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dutenak, bakarra dakitenak baino luzaroago bizi izaten direla". Bejondeiola!

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urt
2008
00:41

Euskara ez da produktu hutsa, baina guztiok dugu iritzi edo pertzepzio jakin bat euskararen gainean. Alde horretatik, euskara marka bat da, eta, beste edozein markak bezala, komunikazio estrategia eraginkorrak behar ditu, balizko kontsumitzaileentzat erakargarri, desiragarri eta gustagarri izango bada.

— Iñigo Fernandez Ostolaza

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2008
18:54

Urte berri, euskara berri

Aizu! aldizkarian, euskalgintzan 2008rako zer albiste nahi genukeen galdetu dute..

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2008
20:39

Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?


Martin Ugalde foroan egin zen mahai ingurua.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2008
17:07

Euskararen aldeko kanpainak egiten dira, baina erakunde edo talde bakoitzak lau trago edan eta gero bururaturiko lau txorakeriatik abiatuta. Batek esaten dizu aire-aire euskarari, gero asmatzen dugu birus bat, gero euskarak behar zaitu… Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabideak… Euskara saldu beharreko produktu bat da, komatxoen artean, eta horretarako koordinazioa behar da. Baina irizpide argiak behar ditugu eta ez ditugula ematen du. Ekintza txikienak egiteko, aztertuta eta adostuta izan beharko dugu euskararentzako etorkizunerako ildo estrategiko nagusia, beste gauzak egiteko.

— Joxerra Garzia

Berria.info

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2008
16:37

Gaitzagu

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2008
22:21

1. Euskarazko kultur produktuak kontsumitzeko, euskaraz jakitea komeni da, baina ez da nahikoa

  • Euskarazko KULTUR produktuak kontsumitzera iristeko:
    • Aurrena euskaraz jakin behar da. Salbuespena, guraso erdaldun eta atzerritar euskaltzaleak.
    • Gainera, euskaldun horiek euskal mundura hurbildu behar dira.
    • Orduan has daitezke euskarazko kultur produktuak kontsumitzen.
    • Izan ere, euskarazko kultur kontsumoaren bilakaera, hizkuntz normalizazio prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da, eta alderantziz.

— Kike Amonarriz
Hemendik jasota

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2008
01:13

Errealitatea

Euskara erreala eta naturala sentitzen ote dugun galdetu du Joxemanuel Odriozolak. Eta irakaskuntzan ere erreal eta natural agertzen ote den pentsatzen hasi naiz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia