topikoak

21
Ira
2011
16:36

Euskaldun errudun

Sustatura bidali duten mezuan erakutsi digute Tandem fundazioak euskaldunoi buruz zer gomendio zabaltzen duen. Tandem-ek hizkuntz-trukeak antolatzen ditu, euskara praktikatzeko aukera ere ematen du, hori bai, euskaldunokin jardun nahi dutenei abisua ematen die: "The rule "innocent until proven guilty", as is common in Western Europe, does not always apply in the Basque Country."

Euskaldunok ez gara berez errugabeak, Tandemen ustez behintzat. Dorpea benetan (bai, beste hainbat epiteto ere okurritu zaizkit).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Urt
2011
20:28

Euskararen zailtasunaz

Hala ere, zabalduago egon da euskararen zailtasunaren inguruko topikoa. Esaten zen deabruak ere ezin izan zuela euskara ikasi Euskal Herrian egon ostean. Eta horri lotuta deabruaren morroien hizkuntza zela esatera ere ailegatu izan ziren batzuk. Esan beharra dago ez omen zela horren zaila haurrek erraz ikasten zutenean. Ez daude hizkuntza zailagoak, baizik eta norbanakoaren hurbil edo urrunekoak

— Kepa Larrea

Euskaldunon inguruko topikoak aztertuta Itzalak harturik saiakera egin du Kepak, eta Juan Zelaia saria irabazi ere bai.

"Historian zehar euskaldunez zabaldutako topiko askoren atzean interes jakin batzuk egon dira" (Noticias de Navarra)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2010
04:40

Europearrak euskaldunokin jeloskor omen

Bitxikeria, biokimika edo genetikaren inguruko blog honen erdian mezu hau: Why are most europeans jealous of us Basques? (Europear gehienak zergatik daude jeloskor gu euskaldunokin?)

Euskaldunok Europako garbienak eta betikoenak garela, euskara hizkuntza zaharrena eta halako topiko-delirioak galderari erantzuteko.

Erantzun batek eman dit arreta hala ere:

Yup, I’m jealous alright. You can NEVER have too many K’s or X’s or Z’s in a sentence can you ?(Bai, jeloskor nago. Guk ezin ditugu inoiz hainbeste K, X edo Z sartu esaldi batean)

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2010
15:11

Diplomatiko britainiarrak berriro?

ETBn atzoko albistegietan: Euskara omen da munduko hizkuntzarik zailena. Ene! Hardest language rides again, eta zer eta diplomatiko britainarrak atzera, orain derrepentean enbaxadoreak bihurtu dira, baina ez iturririk ez beste aipamenik. Susmoa argia, aspaldiko kontuarekin datoz berriro. Akaso baten bati orain errebotatu diote Facebook-en eta tak! Teleberrira zuzenean.

Ona sasoia gainera, agian bat baino gehiago ari direnean ikasturte honetan euskaltegira joan ez joan, animatzen hasteko aproposa. Ederto, bai. HABEren aurtengo publizitate tangentziala ez bada.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Aza
2009
16:40

Euskara zaila da, hona hemen froga:

Ba sentitzen dut, esan behar baitut euskara benetan zaila dela. Bestela ezin ulertuko genuke euskal irrati telebista izeneko leku batean "hungariarra, japoniarra edo errusiarra" idatzita ikustea hungariera, japoniera edo errusieraren lekuan. Are gutxiago ulertuko genuke "hizkuntza sailenen (sic) zerrenda"-z hitz egitea. Benetan zaila behar du...

— Jozulin

Sustatuko hari honetan bota du iruzkina EITBren albiste honen harira.

Bide batez, kontu honen azkenengo buelten inguruan gomendagarria oso Gorka Bereziartuaren artikulu hau: Sarde batekin albiste-gorotzak mugitzen.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Urr
2009
12:00

Barakaldokoa naiz eta...

Aitortu behar dugu: NAZKATUTA GAUDE. Euskaraz eta Barakaldoz hitz egiten denean badirudi Barakaldo dela EUSKARA TXARRAREN PARADIGMA edo barakaldarrok ez dugula inoiz euskaraz hitz egingo. Egunero eta urtero euskaltegietako irakasleok eta ikasleok egiten dugun ahalegina ez du inortxok ere kontuan hartzen eta euskaldun barakaldarra “rara avis” da fauna euskaldunean bere meritua goraipatu beharrean.

— Euskerabili

Euskerabili helduen euskalduntzean ditugun ikasgelako blogetako bat da. Aspaldian dabil lanean eta urtero-urtero etortzen da bueltan aktibitate eta baliabide gehiagorekin. Gaurkoan ikasleei proposatutako gogoeta horrekin besteoi ere eman digute zer pentsatua.

Eta pentsatzen jarrita, Barakaldo zerbaiten paradigma bada, gurean blogekin lan egiteko eredua eta ideia-iturria izan daitekeela pentsatu dut. Ezta?

Euskaldun petoak garelako (Euskarabili)

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mar
2009
12:21

5 mito deuseztuta

Bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren inguruan ohikoak diren bost topiko kolokan jarrita. Honakoak dira:

  1. Zenbat eta gazteago ikasi, emaitzak hobeak
  2. Umeei hizkuntza bitan eginez gero, nahastu egingo dituzte.
  3. Elebidunak azkarragoak dira.
  4. Ikusentzunezko euskarriak derigorrezkoak dira.
  5. Trinkotasunak emaitza hobeak dakartza.

Ados egon zein ez, hausnarketarako edo eztabaidarako gai interesgarriak ditugu hor. Gure inguruan azkenengo biak azpimarratuko nituzke.

Gonzalo Abioren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia