euskara

Euskaraz edo euskararen alde

Euskararen aldeko gauzak egin beharrean, gauzak euskaraz egin behar ditugu. Hori askoz eraginkorragoa da.

— Dabid Anaut

Euskalgintzaz ari da Anaut Euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldiaren harira Berrian egin dioten elkarrizketan.

Hitz horiek hizkuntz-klasearen testuingurura ekarrita akaso metodologia "modernoak" zer diren azalduko genuke, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sortuz ta sortuz

Alderdi politiko berriaren izenak sortu hitzarekiko interesa piztu  eta Kataluniaraino heldu da. Enric Serra saiatu da katalanei hitzaren berri ematen. Interesgarria izan liteke politikak euskara ikasteko (hiztegia gehien bat) zenbat lagundu duen aztertzea.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etxeko lanak, zeintzuk?

Anduk ohartarazi digu "etxeko lanak" euskaraz zertzuk izan daitezkeen. Hemendik aurrera ondo zehaztu beharko da badaezpada.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eta Euskaltzaindiak zer dio?

Euskaltzaindia saiatzen da goitik beherako aldaketa handirik ez egiten, kontuan hartuta, hain zuzen, gure ikasle maite-maiteak eta jendea oso diziplinatua izaten dela Euskaltzaindiarekiko. Baina jendeak ulertu behar du Euskaltzaindiak sarritan ikusten duela bere burua zuzendu beharrean, konturatzen baita garai batean esandakoak ez duela balio, garai horretan euskarazko arlo hori ez zegoelako eta gaur egun bai.

— Andres Urrutia

Elkarrizketa egin diote euskaltzainburuari Aizu!-koek: “Korrika da euskaldunok bizirik gauden seinale”.

"Euskaltzaindiaren lana da arauak ematea, baina euskara ikasleek gorroto dituzte... Zer esango zenieke?" galderaren erantzunaren parte dira goiko berba horiek.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara eta ingelesa parean

Para mí, lo que impide el pleno desarrollo del euskara es lo mismo que impide el aprendizaje del inglés. ¿Por qué tienen que pagar los padres horas extras para clases privadas de inglés y enviar a los hijos al extranjero, gastando miles de euros en cursos?

— Richard Weyndling

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arkimedesen palanka

Aro sinpleago batetik gatoz, aldagai gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar guztia puntu batean jarrita Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai gehiago hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da. Zailtzen ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari dagokion pisua emanda, gainera.

— Mikel Irizar

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Inkestak eta euskara

En definitiva, de esas encuestas por vía telefónica no se concluye cuántos conocen y usan el vascuence, sino cuántos dicen conocerlo y usarlo. No informan de cuántos quieren aprenderlo, sino de cuántos manifiestan querer aprenderlo. (Y tampoco informan, claro está, de qué proporción de encuestados desearían más otros aprendizajes o antepondrían otras necesidades tenidas por más acuciantes o debidas, sencillamente porque eso no se pregunta). Digamos que esas encuestas valen tanto como valdrían las notas académicas de los alumnos si dejáramos que se calificaran a sí mismos.

— Aurelio Arteta

Euskararen ezagutzari buruzko inkestetako emaitzen fidagarritasuna kolokan jarri du Artetak El Correon: Falsas encuestas, falsas conciencias.

Artikuluak tonu erasotzaile darabil euskararekin, euskararen iruzurraren ideia saltzen dator. Pentsatzeko moduko kontu batzuk egon daitezke hor hala ere.

1
Batez bestekoa: 1 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zergatik ez da euskaraz egiten? II

Lehengoan Arrasaten egin den ikerketaren berri eman genuen, atzo El Correon galdera bera egin zieten euskalgintzan ezagunak diren pertsona batzuei: "zergatik ez da euskaraz egiten?"

Lurdes Auzmendik, Pello Salaburuk, Maria Luisa Gurrutxagak, Patxi Baztarrikak eta Anjel Lertxundik erantzun diote galderari.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegien errua?

Me gustaría decir que si esos alumnos han estado en algún centro, han sido mal asesorados, porque el profesor sabe, salvo en muy contados casos, quiénes están preparados para presentarse al examen y quiénes no. En el caso que nos ocupa, alguien ha pecado de ser muy poco selectivo.

— Rufino Iraola Garmendia

Euskara proben (administrazioko langileena batez ere) gainditze tasak direla eta. Rufino Iraolak artikulua idatzi du Diario Vascon: Euskaltegis con más de 73% de aprobados

Eguneraketa. Bere blogean ere jarri du artikulua Rufinok.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zergatik ez da euskaraz egiten?

Faktoreetako bat aipatzearren, Arrasaten egun euskarak duen arazo bat da euskaldun askok ez duela menperatzen eta ondorioz, beste aldagai batzuk ere tartean daudela, ez duela erabiltzen.

— AED

Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak herrian euskararen erabileraz kezkatuta ikerketa enkargatu dio Siadecori. Ondorioen artean goiko hori da aipatu duten lehenengoa, euskara ondo ez menperatzea, erabiltzen ez jakitea alegia.

Erreferentziak:

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez