klaserako

30
Api
2009
12:07

Euskara eta natura, blog interesgarria

Euskara Irakasleak sarean gomendatu digute bloga, eta naturarekin lotura duten gaietan artikulu asko eta interesgarriak ditugu bertan.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Api
2009
18:25

Ipuin (grabatuen) lehiaketa

Euskara ikasle eta mintzakideentzako ipuin lehiaketa berezia antolatu du Altsasuko Kima elkarteak. Mailen arabera bi kategoria daude sariketan, baina horiekin batera hirugarren bat, ipuin grabatuena, hau da, ahoz kontatutako ipuinen grabazioak aurkeztu daitezke kategoria horretan.

Ideia originala eta interesgarria duda barik.

Topagunearen bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Mar
2009
13:10

Korrika16: atazak eta materialak

AEK-koek Korrika 16rako prestatu dituzten materialak Korrika.org webgunean jarri dituzte eskuragai.

Ongi Etorri kantua eta Bidaia intimoak filmaren trailerra blip.tv-n dituzue ikusgai eta deskargagai (1 eta 2). Enpin, norberaren parrokian ez dute inor beatifikatzen, ezta haren predikua entzun ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mar
2009
11:42

Eztabaida torneoa

Galiziatik dator ideia hau. Eztabaidazaleak ei gara euskaldunok, apustu eta lehiazaleak ere bai. Zelan ez zaio inori horrelakorik okurritu oraindik? Klaserako beste ideia bat edozelan ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Ots
2009
13:32

Hitz-jasa klaserako

Formacion Eletik jarraitzen dute klaserako ideia sinple baina baliagarriak eskaintzen. Hemen bat hiztegia lantzeko, Krisiarekin lotua, baina intereseko edozein gairekin erabiltzekoa.

Hemen gurean inork ez du inoiz eduki horrelako ideia sinpleren bat besteokin konpartitzeko?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Abe
2008
20:17

Egunkaria klasean erabiltzeko ideien eta materialen bilduma

Cuaderno Intercultural blogaren beste bilduma bat. Oraingo honetan egunkariaren erabilera didaktikoa hartu dute gai.

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Aza
2008
18:10

Vladi's podcast: entzungaien bilduma

Dingilizka21en bidez podcast hau aurkitu dugu. Euskara ikasteko entzungaien bilduma dirudi. irudiekin apainduta.

Hemen daukazue bat:


5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Aza
2008
21:30

Lanerako idazkiak: bertsio digitala

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak jarraitzen du material baliagarriak plazartzen, oraingoan atondu du idaztereduen bilduma hau merkatarien artean banatzeko. Erabilgarria izan daiteke gure eskola eta jardunetan ere.

Edukiak ezkerreko menuari jarraituta kontsultatu daitezke, bestela, pdf batean ere jaitsi daiteke (1.5 mb).

Dingilizka 21en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Aza
2008
18:29

Erdaratu.eu: euskaratik gaztelaniarako itzultzaile automatikoa

Sinplea eta dena ez digu txukun itzuliko, baina proiektu libre honek beste aukera bat ematen dio euskara ikasten duenari, adibidez.

Euren hitzetan:

Testu baten esanahi orokorrari buruzko ideia bat egiteko balio dezake (baldin eta sistemak hitz ezezagun gehiegi aurkitzen ez badu testuan). Horregatik, erabilgarria izan daiteke:

  • Euskara ikasten ari diren pertsonentzat, testuari zertaz ari den antzemateko, zehazki aztertu baino lehen.
  • Euskaraz ez dakitenentzat, nahi izanez gero euskarazko komunikabideen albisteak ulertu ahal izateko.

Zabaldun ikusia.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2008
14:27

Azpidazki berrituta

EHUk aspaldian dauka atari hau antolatuta euskara landu eta ikasteko baliabideekin. Berrikuntza egin dute Emun, Goisolutions eta Di-daren laguntzarekin eta baliabide eta zerbitzu berriak ditu orain.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Aza
2008
00:37

Aipamenak

Aipamenak han eta hemen bilatze honek ez dizue klaserako ideiaren bat ematen?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2008
15:54

Gaurko hitza: Eusklajakintzaren ekimen berria

Euskaljakintzak adar berria ipini du martxan, Gaurko hitza. Blog batean egunero hitz berria agertuko da.

Asmoa ohiko hiztegitik hara dauden hitzak ezagutaraztea da. Hamabostean behin ariketa batzuk plazaratuko dira gainera. Euskaljakintzaren blogean duzue azalpena.

Maite isilik, baina ekinean dabilkigu beti. Smile

Gaztelaniaz ere badago halakoren bat.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urr
2008
15:50

Mintzamena lantzen dadoekin

Formacion ELEn plazaratutako beste ideia bat. Dado batekin mintzamena lantzekoa orain.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Ira
2008
21:50

Euskal kantutegi onomatopeikoa

Bilbo Hiria Irratiko saio honetan euskarazko onomatopeiak kantuetan zelan agertu diren jorratu dute. Badakizue, "nola egiten du oilarrak euskaraz?".

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ira
2008
23:47

Itzulpena eta "erretrobertsioa"

Formacion ELEn teknika interesgarria proposatzen dute itzulpenetik hasita. Testua behin itzuli eta itzulitakoa atzera itzuli.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia