klaserako

"Eta begiak itxi zituen" (Literatura ikasgelan)

Santzurtziko Udal Euskaltegikoen Literatura ikasgelan proiektuaren bigarren atala dugu sarean. Oraingoan Xabier Etxaniz idazle eta euskara irakaslearen Eta begiak itxi zituen ipuina irakurtzeko eta lantzeko proposamena dator.

Hemen duzue aktibitatearen lanketarako proposamena.

 

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

B1erako mintzagaiak: Zer erabaki duzu?

Pilar Montoyak jarraitzen du B1erako aktibitateen propsoamenak egiten bere blogetik. Oraingoan erabaki baten berri eman eta harekin adostasuna adierazteko gaitasuna praktikan jartzeko proposamena.

Bide batez, honen aurretik beste hau plazaratu digu azken egunotan: 3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahozko hutsuneak bete

Ahozko grabazio batekin Soundcloud zerbitzuan hutsuneak betetzeko ariketa nola egiten daitekeen erakutsi digute Me manifesto izeneko aktibitatean, ingelesaren irakaskuntzarako ideiak ematen dituen 4c blogean.

Funtsean grabazioan tarte isil batzuk uzten dira eta ikaselari Soundcloud-en komentario-sistema bereziaren bidez hutsune horietan egokien uste duten hitza edo hitz-sorta sartzea eskatzen zaio.

Ahozko cloze-test-a edo deitu daiteke, ezta?

 

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bertsolaritzaren inguruko unitate didaktikoa

Bihar da berandu blogean Gorka Azkaratek Jon Eizmendi irakasleak DBHrako prestatu duen unitate didaktikoaren berri eman eta eskura jarri digu. Inguru erdaldunetako gazteak euskal kulturara hurbiltzea du asmo nagusietako bat, eta DBHko ikasleentzat eginda dagoen neurrian, euskara ikasten duten helduentzat ere baliagarriak izan daitezke planteamenduak eta ideiak.

Bertsolaritza Unitate Didaktikoa

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Liburuak ordenatzeko proposamena

Liburuak ordenatzeko metodoa proposatu digute Txistu y Tamboliñ blogean. Liburuen tituluak esaldietan binan-binan kateatuta. Liburutegia ordenatzeko ez ezik, hizkuntza ikasten duenarentzat jolas polita ere izan daiteke.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bilingual pun H1/H2

Markos Gimeno palindromozaleak beste hitz-jolas bat proposatu digu bere blogean. Ingelesez bilingual pun deitzen dena euskara-gaztelania bikotera ekarri. Adibide bat:

  • Bostezaba tu colega mi aereo dolor de ánimo ¡Ja!
  • Bost ezabatuko. Legamia ere odol. Ordea, ni, moja.

Euskaraz edo gaztelaniaz irakur daitezkeen esaldiak alegia. Gaztelania H1etik euskara H2ra bidean dabiltzanentzat bidaia horretarako jolasa izan daiteke, hizkuntza ikastearen alderdi ludikoa baztertu nahi ez badugu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kantuak klasean

Gaztelania klasean kantuak erabiltzeko gomendioak eta ideiak batzen dituen aurkezpen hau aurkitu dugu. Gaztelania eta beste edozein hizkuntza ikasteko klasean erabil daitekeela esango nuke.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskal interjekzioak

Barakaldoko Hizkuntza Eskolaren bueltan hainbat blog dabiltza aspaldian euskara ikasleei begira jarrita. Dizngilizka B2 da haietako bat, eta eurentzat ez ezik, guztientzat baliagarriak izaten diren ideiak eta materialak jartzen dituzte eskura, interjekzioen zerrenda hau bezala.

EUSKAL INTERJEKZIOAK

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrikaren unitate didaktikoa

Ikastolen Konfederazioak unitate didaktikoak prestatu ditu eskola eta ikastoletan Korrika 17ren bueltan jarduteko. Unitateen materiala sarean dago eskuragai, Megaupload zerbitzuan hain zuzen ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

La clase de ELE: hizkuntza klaserako ideiak

ELE irakasle batek egin du bloga, klaserako ideia eta baliabide interesgarriak proposatzen ditu, goi-mailarko gehien bat, euskarara ekartzeko ez dira zailak gainera.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez