Aipamenak

2008 azaroak 09 00:37

Aipamenak han eta hemen bilatze honek ez dizue klaserako ideiaren bat ematen?

4
Batez bestekoa: 4 (bozka 1)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Bilatu baino aurkitu egiten dugu (rss-a badakizu) eta kontu hau ez da hutsala, nire ikasteko era aldatu egin baitu eta etengabeko prestakuntza bideratu. Hori ere esan egin behar zaie ikasle zein irakasleei, norberaren adibidea jarrita. Baina ideia zehatzagoak nahi badira hona boteprontoan sortutako batzuk (zertzeladaka eta ordena barik emango ditut, barkatuko didazue):

Aipamenak erabilita sor litezkeen ariketak:

 

  • Zirriborro-orria lantzen: ideia jasa.
  • Guk ere badakigu ariketak sortzen: idazmeneko eginkizun orria prestatzen (ikasleek berek egiteko ariketa).
  • Tesiaren formulazioa.
  • Mintza-akuiluak: iritzi collageak.
  • Autoritate argudiaketaren lanketa.
  • Kontra-argudiaketaren lanketa.
  • Diktoglosia.
  • Nola parafraseatu esaldi hau.
  • Berridazketak /itzulpenak.
  • Ulermena: hitz ezezagunaren esanahia inferitu testuingurua erabiliz.
  • Ulermen zehatzaren lanketa.
  • Egurrezko kutxa: aukera dezagun aste honetako aipamena.
  • Internet/autoikaskuntza/ikasten ikasi: bilatzen ikasi.
  • Internet/autoikaskuntza/ikasten ikasi: agregatzaileak.
  • Internet/autoikaskuntza/ikasten ikasi: nortzuk sartuko genituzke taldeko agregatzailean?

Gehiago ere bururatzen zaizkit baina nahikoa gaurkoz. Ez zaituztet kantzatu nahi eta. Dena den, aipamenen kontu hau neurriz erabili behar da klasean, den dena ez da aipamena eta.

Egia esanda, guk egiten duguna ikaslearentzako aktibitatea ere izan daitekeela pentsatu dut. Hau da, gure intereseko testuak irakurtzen ditugu eta orain gainera pasarteak bilatu eta aukeratzen ditugu aipamenak hona ekartzeko.

Ikasleari begira ere iruditzen zait irakurmen "ataza" interesgarria. Testuak irakurri, aipamemak bilatu/aurkitu, jaso eta baloratu/komentatu. Irakurtzeko motiboa ematen dugu, irakurketa estrategia bat sustatzen da, eta irakurritako horrekin zerbait egiten da.

Ez dakit inork horrelako zerbait inoiz egin duen (baietz esango nuke),  baina ideia interesgarria izan daitekeela uste dut.

Hori zuk atera dituzunak gehituta, gauza interesgarriak egin daitezke. Sartuko dut hemen (tartetxo bat badaukat).

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez