eztabaida

03
Urt
2010
20:06

Hizkuntzen zailtasunaz (berriro)

Perhaps the largest problem with this entire genre is that factors that might lead to difficulty are enumerated but no empirical evidence as to which languages are actually difficult to learn is ever adduced. There is very little research on this question, so one can't criticize authors for failing to cite it, but in the absence of such research discussion of the factors that lead to difficulty is mostly mere speculation.

Hizkuntzen zailtasuna mintzagai bihurtu da sarri azkenotan zenbait hedabidetan. Euskara hizkuntza zaila dela eta ez dela ere ibili gara duela gutxi. The Economist-en agertutako artikulu baten harira gogoeta eta kritika egin ditu Poser-ek Language Log-en (Difficult languages), eta handik atera ditugu hitzok.

Ingelesa hizkuntza erraza ei da, baina itzulpentxoa egiten saiatuko naiz:

Beharbada eztabaida honetan (hizkuntzen ikasteko zailtasuna) dugun arazorik handiena hau da: zailtasun-iturria izan daitezkeen faktoreak zerrendatuta ditugu, bai, baina horrekin batera ez dator ikasteko hizkuntza zailak zeintzuk diren enpirikoki frogatu eta argitzen duen ezer. Oso gutxi ikertuta dago hori guztia hain zuzen ere, kritikak egin dakizkieke autoreei aipamenik ez egiteagatik beraz, baina azken batean ikerketa nahikorik ez dagoen bitartean eztabaida hauek guztiak espekulazio hutsa baino ez dira.

Iruzkin modura berba batzuk datozkit: anglozentrismoa (hispanozentrismo bihurtu daitekeena erraz asko, etnozentrismoa ote?). Edo bestela esanda, norberak egiten duena munduko errazena da norberak egiten duelako, besteek egiten dutena berriz, gauzak konplikatzea baino ez da. 

Ricardo Gómezek Facebook-en egin duen iruzkin baten bidez ezagutua (mersi Ricardo).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mar
2009
11:42

Eztabaida torneoa

Galiziatik dator ideia hau. Eztabaidazaleak ei gara euskaldunok, apustu eta lehiazaleak ere bai. Zelan ez zaio inori horrelakorik okurritu oraindik? Klaserako beste ideia bat edozelan ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia