erabilera

20
Aza
2010
12:21

Euskara sarean josten

Azkue Fundazioren aurkezpena.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Aza
2010
01:21

Lana edo ikuskera

Eta nago lanak baino bizitzeko modu batek, herri hau ikusteko modu batek, eramaten gaituela holako jarreretara, hau da, euskararen aldeko jarrera ekologistetara.

— Nagore Amondarain

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Urr
2010
21:22

Animatu eta mintzatu

(Zer esango zenieke euskara ikasi nahi dutenei?)
Ikastera animatzeko, eta oso garrantzitsua dela mintzapraktikako talde bat lortzea

— Sorkun

Sorkun kantaria euskaldun berria da, eta HABE aldizkarian "...euskara-ikasle" atalean elkarrizketatu dute. Ikasbilen jarri dute elkarrizketa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Urr
2010
17:56

Euskara ikasteko aitzaki desberdinak

Hiru ikasleren ibilbideak eta arduradunek egindako irakurketak ipuin batean sartu ditu AEK-ko Oskar Elizburuk Info7n.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urr
2010
12:30

Normalizazioa arlo informaletan

Hay diversas cuestiones, pero seguramente la más complicada es cómo hacer que la normalización que se ha conseguido en los ámbitos formales llegue a los informales. Sabiendo que eso es imposible porque la sociedad es muy heterogénea lingüísticamente -el castellano es la lengua habitual del 40% de la población de Catalunya- deberíamos conseguir que la lengua de encuentro sea el catalán. Esto sería lo más complicado y difícil actualmente porque supondría que todo el mundo aprendiera catalán, que la añadiera a la lengua o lenguas que ya conoce.

— Bernat Joan i Mari

Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldi batean egon da Kataluniako Generalitateko hizkuntz-politikako zuzendariak, eta Deian irakurri dugu elkarrizketa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Urr
2010
23:44

Gure esku baitago

Sustapen lan horretan erdaldunek euskara ikasteaz gain, berebiziko garrantzia du euskaradunon utzikeria eta konplexu guziak gainetik astintzea eta egoeraren larritasunaz jabetzea, lege guztien gainetik eta oztopo guztien azpitik, gure esku baitago euskara premiazkoa izatea Euskal Herrian bizitzeko.

— Edurne Alegria Aierdi

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urr
2010
12:03

Gure koadrilan euskaraz

Euskara taldean praktikatzeko ekimena zabaldu du Donostiako Kriseilu-Bagera elkartetik. Familia edo lagun taldeetan euskara erabiltzea sustatzeari begira asteburuko egonaldiak dira, bisita eta tailerren programa batez hornituta.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Ira
2010
18:42

Euskararen erabilera sustatzeko "Kontalariak"

Eusko Jaurlaritza euskararen erabilera sustatzeko Kontalaria programa aurkeztu du. Ipuin kolektibo bat sortzea ei da asmoa, kamioia hartu eta 20 herritatik pasatuta.

Webgunea prestatu dela esan da, baina une honetan ez dago ezer hor.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ira
2010
11:36

Ikasgelan hizkuntza erabiltzen

Ikasgelako hizkuntz erabilerak, ikasketa benetakoa denean, gogoeta eragiten du: izan ere, kontzientzia linguistikoak pisu handia hartzen du komunikazio-prozesuan. Ikasgelako elkarreragin-egoerak beharrezkoa du komunikazioa arretaz zaintzea eta, aldi berean, gauzatzen ari den diskurtsoaren alde formalei ere erreparatzea.

— Ernesto Martín Peris

Ostiral honetan, irailak 10, HABEk ikasturte akademikoaren hasiera ekitaldia egingo du Gasteizen. Aurtengo gonbidatua Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Ernesto Martín Peris dugu, eta hitzok HABEkoek banatu duten laburpenetik atera ditugu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2010
12:51

Pertsuasioa

Kognizioa edo pentsamendua garatuz hartzen diren konpromisoak kontsistenteagoak dira euskararen erabileran, bestelako pertsuasio bideetatik ere konpromisoen betetze-maila altuak lor daitezkeen arren

— Joxpi Irastorza

Joxpi Irastorzak uztailean aurkeztu zuen motibazioaren inguruko tesia HUHEZIn. Soziolinguistika Klusterrekoek laburpen hau (doc) ekarri digute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Abu
2010
10:08

Nabarmen geratzea zer den

III. Zakurrei eta 8 urtez beherako haurrei euskaraz zuzentzea zilegi liteke. Alabaina adin horretatik gorako gaztetxoei euskaraz zuzentzea nabarmen geratzea da. Ikastolako / euskaltegiko irakasleek baino ez dute egiten hori, eta ez guztiek ere.

— burunda (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Mai
2010
09:47

Gazteak ez dira libertitzen euskararekin sarean

12 eta 18 urte bitarteko ikasleei egindako inkesta baten berri dakarkigu Imanol Epeldek Zuzeun. Oso emaitza kezkagarriak dira Imanolek eta Maite Goñik egindako inkestak emandakoak. Hona, ondorioetako bat:

"Euskaldun gazteek interneten euskara eskolako lanak egiteko soilik baliatzen dute. Ondo pasatzeko beste hizkuntzetara jotzen dute. Eta larriena, euskaraz interneten dagoen eskaintza ikaragarria ez bada ere, euskaraz zer dagoen jakin ere ez dakite." 

(Imanol Epelde. Zuzeu) 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Api
2010
13:04

Motiboak

Euskaraz ez dakitenek euskara ikastea garrantzitsua da, baina are garrantzitsuago da dakitenek hitz egitea. Dakitenek hitz egiten ez badute, ez dakitenek ez dute euskara ikasteko motiborik.

— Hiromi Yoshida

Hiromi Yoshida hizkuntzalari japoniarra da, euskalduna eta euskaltzalea, baita euskara irakaslea ere. Aspaldian egin zioten elkarrizketa Argian, eta maiatzaren 4an hitzaldia emango du Iruñeko Baluarten Nafarroa Oinezeko antolatzaileen eskutik.

Via Argia

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Api
2010
18:39

Irakurri, gozatu eta oparitu

Topaguneak berriro jarri du martxan euskarazko literaturaren irakurketa sustatzeko kanpaina hau.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Mar
2010
23:36

Beldur eszenikoa

“Ikasleek beldur eszenikoa dute: ‘Erakusten badut euskaraz zerbait ulertu dudala usteko dute dena ulertzen dudala eta ez da horrela...’. Lotsa sentitzen dute. Guk argi eta garbi esaten diegu ardura beraiena dela, harro adierazi behar dute euskara ikasten ari direla eta laguntza behar dutela. Besteek gaztelaniaz egiten badiete beraien ardura da esatea: ‘Euskaraz egin nahi dut, egidazu euskaraz’”

— Oskar Elizburu

Aste honetako Argia aldizkarian Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut erreportaia dugu. Elebitasun pasiboa ardatz hartuta hizkuntzaren erabileraren kontestuak eta pertsonen jarrerak aztertu dituzte. Bertan AEK-ko Oskar Elizbururen hitzok.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia