erabilera

21
Ira
2008
17:04

Pixka bat es ...

...ba beno, nire alabak ere ikasi dute abestia, deskargatu dute,… baina lagunekin erderaz hitzegiten jarraitzen dute.

— Josu Orbe

Saski-Naski blogean Baztarrikaren irribarrea mezuan irakurrita.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ira
2008
01:04

Erabiltzeko ikasi

Zalantza izpirik gabe, aditu horrek eginiko erabateko bi baieztapenekin bat gatoz: programa batek porrot egingo du ez badu lortzen hizkuntza bat ikasten dutenek hizkuntza hori erabiltzeko gogoa izatea; hizkuntza-ikastaro baten benetako xedea ez da ikasleek hizkuntza jakitea, hura erabiltzeko gogoa izatea baizik.

— Isidor Mari

Gipuzkoaeuskara.net-eko artikulua: Hizkuntza bat ikastea… eta hura erabili nahi izatea

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ira
2008
01:03

Zergatik erabili hizkuntza?

Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna?

— Malores Etxeberria

Gipuzkoaeuskara.net-en argitaratutako artikuluan: Erabiltzeko maitatu.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Abu
2008
18:10

Erabilerarako espazio sozialak

Las políticas lingüísticas han descuidado de manera escandalosa un pilar fundamental de cualquier proceso de normalización como es, fundamentalmente, la euskaldunización de espacios sociales, así como del ámbito sociolaboral. Las personas y los espacios son indisolubles, no hay comunicación interpersonal sin espacios sociales. La única manera de no perder lo ganado es crear circuitos de utilización para integrar a los nuevos euskaldunes, facilitarles vivir en euskara, y eso nunca es fruto exclusivamente de la voluntariedad, sino de la política.

— Arantxa Etxabarri García

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Uzt
2008
17:52

Norbanakoa eta eskubideak

Litekeen biderik labankorrena aukeratuko genuke, ordea, mintzajardunaren giza arteko moldaerarik existitzen ez dela eta guztia norbanako hiztun isolatuen hautapen hutsezko mintzamoldea dela aditzera emango bagenu. Seinale txarra genuke hori: mende-laurdeneko ibilia alferrik egin dugun seinale, ororen buru.

— Mikel Zalbide

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Uzt
2008
00:03

Helduen euskalduntzea eta erabilera

Aurrekoak gogoan, euskerearen indarbarritzea hiru faktorek baldintzatuko dabe, hein handi batean: bat, etorkinen integrazinoa ahalbidetzeko politikek euskerea ezagutzea be kontuan hartu eta bideratuko daben; bi, zahartzarora ailegatzen ari diran biztanleen ongizateari eusteko ez eze, ekonomia-katea mantentzeko be
(hau da, sistema produktiboan belaunaldiak ordezteko asmoz),
jaiotze-tasa era esanguratsuan hazteko politikak areagotuko diran; hiru, persona helduen euskalduntzea areagotuko dan, hartarako erabileran eraginez.

— Erramun Osa

Euskerearen indarbarritzea moteltzen ari da? (Izioqui dugu... guec ajutu ez dugu)

Txerrak eman zigun honen berri Karrajuan. Mersi!

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Uzt
2008
12:05

Terminologia kontuak

Baina arazoa da hemen askok ez dutela euskaraz egiten, euskara "erabili" egiten dute.

— Lagun baten esana

Erabilerarena arazo terminologikoa ote da?

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Eka
2008
18:59

Pixka bat es mucho: kantua

Ukan datorkigu bueltan udarako. "Pixka bat es mucho" leloarekin kantua egin dute. Eta Ikasbilen sekuentzia bat ere aurkitu dugu: Pixka bat es mucho... eta asko mogollon

Bitxoaren aurpegia (edo) amesgaiztoetatik kentzen hasita nengoela... 

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2008
12:02

Ahozkotasuna eta gazteak

Ahozkotasuna: Oso gai garrantzitsua da erabilerari dagokionez, baina ikastetxeen lan eremuan sartzen da batez ere. Euskararen irakaskuntzan ahozkotasunari eta euskaraz komunikatzeari lehentasuna ematea lortuko balitz, gramatikaren eta zuzentasunaren aurrean, gazteen artean erabilera sustatzerako aurrelan oinarrizko bat egina legoke.

— Soziolinguistika klusterra

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2008
11:36

Utzi korritzeari

Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin bat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek euskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde fisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez direla. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri, idatzi edota produktuak erosi eta dastatu. Hori bakoitzak egin behar du, bere bakardadean, bere etxean, bere baitako indar batez. Euskararen alde korrika ateratzen zareten bakoitzean zeuon barruan dagoen arduragabekeriari eta gezurrari ihes egiten diozue. Eman aurpegia; izan ausartak.

— Pako Aristi

2.5
Batez bestekoa: 2.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Mai
2008
18:01

Basque only?

Hizkuntz akademia batean ingelesa erabiltzera animatzeko metodo bitxiak. Erdaraz egiteagatik tortila ekarri behar duenarena gogoratu dut.
Zer deritzozue? Xede-hizkuntza klasean-euskaltegian erabili? Noraino? Zer araurekin?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Mai
2008
13:01

Okerrago jakinik

Euskararen erabilera baloratu daiteke Azpeitian edo Lekeition, biztanle gehienek biak dakizkiten eremuetan zein darabilten ikusteko. Ehuneko 10 edo 15ek baino ez dakitenean, ordea, horietako askok borondatetsu ikasita baina ama-hizkuntza duten gaztelera baino okerrago jakinik, harritzekoa ote erabilera ehuneko 1en bueltan ibiltzea?

— Urtzi Urrutikoetxea

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Api
2008
11:37

Opariak eta etxeak: liburuxka eta hiztegia

Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak herrian hainbat proiektu ditu martxan, eta haien berri eman digute gaur erabil.com-en.

Proiektu horietarako gauza interesgarriak egin dituzte, guztientzako baliagarriak. Bi opari hauek egin dizkigute hain zuzen:

Hemen ikusi ahal duzue lehenengoa Calameo zerbitzu berriari esker:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Api
2008
18:11

Etsipenaz

Para mim a gente que se queixa do pouco uso da língua e transmite esse derrotismo alá onde vai pode chegar a ser mais destrutiva que a gente contrária ao desenvolvemento social da nossa língua que combate contra ela. Porque o derrotismo desmobiliza, desmotiva e destrue.

— Senchu Sende

O pesimismo, contra a língua (Made in Galiza)

Txerrak jasota. 

3.3125
Batez bestekoa: 3.3 (16 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia