Bost ohartarazpen aldaketa teknologikoaz

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.
  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Zer pentsatua eman dit Pseudópodo blogean irakurri dudan sintesia batek:
Neil Postmanek
aldaketa teknologikoaz eginiko bost ohartarazpenez ari denak hain zuzen.

Honakoxeak dira ohartarazpenok (sintesiaren sintesia eginez):

1. Teknologiak eman egiten du baina baita kendu ere.

2. Teknologia berriek mesede egiten diete batzuei eta kalte beste batzuei.

3. Medioa bera da mezua (McLuhan).

4. Medio berriak ez du zerbait gehitzen, dena aldatu baizik.

5. Teknologia mito bihurtzeko joera dugu.

Dena den, ondo ulertzeko eta mamia ateratzeko, patxadaz irakurri beharreko testua da: ingelesez / gazteleraz.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Botila erdi hutsik

Zerbait berria datorrenean zerbait galtzen da sarri, baina ekarri ere zerbait ekarriko du, ona edo txarra, ona norentzat, eta, gehien bat, zer ekarriko izaten da gakoa, asmatzen duenak bai, hark onura hartuko du.

Dena dela, 3. eta 5. puntuetan aipatzen direnak sentitu ditut azkenotan. Medioa, bitartekoa bihurtzen da mezu eta mintzagai, bestelako edukiak ahaztuta. Ikas-irakaskuntzaren mundu honetan gehiegi ari naiz sentitzen hori azkenotan.

Eta, ez dakit zergatik, Il Gatopardo filmeko hitz ezagun hauek gogoratu ditut: "Se vogliamo che tutto rimanga come è, bisogna che tutto cambi".

Botila erdi beteta

Zinemaz ari garela, behin botila erdi hutsik ala erdi beteta ikusten zuen galdetu ei zioten Woody Alleni. Botila beti erdi beteta ikusten zuela erantzun omen zien Allenek. Pozoiez erdi beteta, hain zuzen.

Egia esan behar badizut niri Postmanen zenbait hitz , hitz minduak iruditzen zaizkit, atsekabetasunez minduak, zaharmintasunez garraztuak, baina zeharkako kontu askotan ados egon ez arren, aintzat hartzekoa iruditzen zait bost ohartarazpenon funtsa.

Il Gatopardo hizpide, ez dezagun ahaztu zer erantzun zion On Fabriziok Tancrediri:
“e dopo sarà diverso, ma peggiore”.

Zorionez, nik botila beti erdi beteta ikusten dut baina! ;-)

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.