hiztegia

28
Urt
2009
17:35

Teknologia berrien ajeak?

Estan muy mal acostumbrados a automaticamente mirar en su ordenador el significado de las palabras y traducir una por una.

— Paula

Comunidad Todoelen irakurrita (ikusteko erregistratuta egon behar da). Irakasle hau kezkatuta dago ikasle gaztetxoek ez dutelako esaldi koherenterik sortzen, eta itzulpen literalak egitera mugatzen dira.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Urt
2009
19:29

Umeekin hitz egiteko hiztegia

Sendi proiektuaren blogean umeekin euskaraz hitz egin eta ikasi nahi duten gurasoentzako baliabideen berri ematen digute. Ku-ku (pdf) hiztegi hau bezala, aspaldikoa da, baina ondo dago gogoratzea, HEAn hainbeste estimatzen dugun kolektibo hori tartean dabilenean gehien bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Urt
2009
01:00

Irakaslearen izenak

Iñakik irakaskuntzarekin lotutako rolen definizioak aztertu ditu. Prodepeutarena gustatu zait, Laughing

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Abe
2008
15:51

VerbaLearn: hiztegia lantzeko beste gune bat

Izenagatik latina edo bizkaiera ikasteko dela pentsatu daitekeen arren, ingelesezko hiztegia ikasi eta lantzeko beste zerbitzu bat da VerbaLearn hau.

Wwwhat's New-n ikusita.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Abe
2008
14:18

Hitz gurutzatuak

Maite Goñik Lumak Berria egunkarirako prestatutako hitz jokoak online egiteko prestatzen ari da. Baten bat egiteko moduan daukagu dagoeneko.

Aupa Maite!

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Abe
2008
12:02

Elebila: orain irudi bilatzailea ere bai

Elebilak orain testua ez ezik, irudiak ere bilatzeko aukera ematen du. Irudi bilatzaile hauek hiztegi grafikoak izan daitezke hizkuntzak ikasten dutenentzat. Badakizue, irudi batek mila hitz eta definizio baino gehiago.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
29
Aza
2008
00:45

Studylangs: hiztegia eta esamoldeak jolasen bidez

Studylangs webgunean hizkuntza batzuetako hiztegia eta esamoldeak ikasi eta landu ahal ditugu esanahia asmatzeko jolasekin, Google Imagesen bidez pistak ere ematen dizkigu.

Genbetan ikusia.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Aza
2008
12:15

2itzul, itzultzaileen irizpen biltegia

Itzul posta zerrendako eztabaida eta ekarpenak ordenatu eta batu nahi dituzte EIZIEkoek blog honetan.

Erabili.com-en azalpena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2008
15:54

Gaurko hitza: Eusklajakintzaren ekimen berria

Euskaljakintzak adar berria ipini du martxan, Gaurko hitza. Blog batean egunero hitz berria agertuko da.

Asmoa ohiko hiztegitik hara dauden hitzak ezagutaraztea da. Hamabostean behin ariketa batzuk plazaratuko dira gainera. Euskaljakintzaren blogean duzue azalpena.

Maite isilik, baina ekinean dabilkigu beti. Smile

Gaztelaniaz ere badago halakoren bat.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urr
2008
18:47

Gaztelania ikasteko eskuliburu bitxia

Japonian gaztelania ikasten laguntzeko eskuliburu bitxia aurkitu du Miguel Angel García Guerrak. Ikasmaterialetan ohikoak ez diren hitzak eta esakuneak, zatarral edo gordinak nonbait.

Interesgarria era berean iruzkinetako eztabaida.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urr
2008
11:45

Wordia: hiztegia bideoekin egiten

Web2.0 zerbitzu honetan erabiltzaileek hiztegia osatzen dute hitzen definizioak bideoetan azalduz edo iradokiz. Proposamen erakargarria eta hizkuntzaren ikaskuntzari begira erabilgarria.

Ele2.0ren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ira
2008
12:19

Basic Basque

Quia zerbitzuak aktibitate didaktikoak sortzeko aukerak ematen ditu. Berauek baliatuz norbaitek ingelesetik euskara ikasteko hiztegi-jolas sinple batzuk sortu ditu.

Euskalkultura.com-en bidez. Edo Google-en "aprender euskera" bilatuta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Eka
2008
15:05

Menuak euskaratzeko bihurgailua

Donostiako Euskararen Udal Patronatoaren merkatari.net webgunean zerbitzu berri hau daukagu. Plateren izenak gaztelaniaz sartu eta euskarazko itzulpena ematen digu bueltan.

Sustatun informazio gehiago: Menu eta kartak euskaraz jartzeko bihurgailua

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
31
Mai
2008
11:23

Segapotoan segapotorik ez

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Mai
2008
15:48

Digital dialects: hizkuntzak ikasteko ariketak online. Euskara ere bai

Hizkuntza ezberdinetako hiztegia ikasi eta lantzeko ariketan eskaintzen ditu zerbitzu honek. Hizkuntza horien artean euskara ere bai.

Santurtziko Udal Euskaltegiaren bidez ezagutu dugu. 

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia