esamoldeak

2009 otsailak 24 12:45

Gaztelaniazko esamoldeak euskaraz

Dingilizka12koek esalmoldeen gaztelania-euskara hiztegi-glosategia topatu dute UEMAren baliabideen artean. Aizu! aldizkarian agertutakoen bilduma da.

Jatorrizko egileak hemen ondoan ditudanez, eta eskubideak eta halako papaokeriekin etortzen ausartuko ez direnez Wink, hemen jarriko dut ikusgai.

esamoldeak

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: None
2009 otsailak 06 19:19

Letrak sare-kantoitik

Angel Lertxundik aspaldian argitaratu zuen Letrak kalekantoitik liburuari jarraipena eman nahi izan dio Hitz beste blogean "Letrak sare-kantoitik" izeneko artikulu sortarekin. Liburuan bezala, oraingoan ere Anduk irakurri eta entzuten dituen esamolde eta hitzei buruzko eta haien ondorengo gogoetak eta bitxikeriak eskainiko dizkigu. Oso interesgarria euskara ezagutzen eta ikasten dabiltzanentzat, besteak beste.

Sustaturen bidez.

Hemen behean, Yahoo Pipes erabilita, atal horretan plazaratu dituen azkenengo mezuen zerrenda ikusi ahal duzue:

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: None
2008 azaroak 29 00:45

Studylangs: hiztegia eta esamoldeak jolasen bidez

Studylangs webgunean hizkuntza batzuetako hiztegia eta esamoldeak ikasi eta landu ahal ditugu esanahia asmatzeko jolasekin, Google Imagesen bidez pistak ere ematen dizkigu.

Genbetan ikusia.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: None
Harpidetu RSSren bidez