hiztegia

15
Mar
2010
10:20

Hitzapasa online

Maite Goñiren azken ideia martxan:Pasapalabra jolasa gustatu eta euskarazko bertsio hau atondu digu hainbat laguntzailerekin batera.

Euskaljakintzan eta Sustatun informazio gehiago.

5
Batez bestekoa: 5 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Ots
2010
22:15

LdeLengua 30

30. saioa ekarri digute hizkuntzaren didaktikaren inguruko podcast honetara. Aurreko saioan bezala lexikoaren inguruan jardungo dute oraingoan ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2010
13:48

Komunikazio arazoak

Los mayores problemas de comunicación se deben a la falta de vocabulario, más que a problemas gramaticales

— Maribel Gonzálezek hartutako oharra

Lde Lengua podcast-eko 29. saioan Jose Luis Álvarez Cabanillasi entzun ondoren ohar eta gogoeta batzuk egin ditu Maribelek. Ikuspegi lexikoaren berri izan ondoren jaso dituenetako bat da goiko hori.

El enfoque léxico (Maribelele)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2010
13:27

EGA: lexikoa lantzeko ariketa sorta berria Euskaljakintzan

Euskaljakintza productions-en ale berria. Sinonimoak lantzeko aukera anitzeko galdera sorta literatura testuetatik hartutako pasarteetan kokakuta.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2010
13:24

Kopuruak eta kantitateak

2itzul blogean "kopuru" eta "kantitate" terminoen inguruko mezua, itzulpenerako eta erabilerarako gomendioak. Alfontso Mujika eta Patxi Petrirenaren eskutik.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ots
2010
22:34

Keriko dance

Euskaltegietan udako dantza-kantua izango da, dudarik ez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2010
19:13

Literatura terminoen Hiztegia sarean

Literaturaren ikerketan, historian eta abarretan garatutako euskarazko terminologia batu du Euskaltzaindiak eta sarean dugu kontsultagai. Gaur aurkeztu du Andoni Sagaranak.

Ez al zaigu inor erretxinduko! XD

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Urt
2010
11:15

LdeLengua 29: hiztegiaren irakaskuntzaz

Ohi dugun legez, podcast honen aipamena egin behar dugu berriro. Saio honetan hiztegiaren lanketa gaztelaniaren iraskuntzan dute mintzagai.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urt
2010
00:28

"Elurtuta" ?

Asier Sarasuak oharra egin digu "elurtu" aditzaz. Berak dioenez, bere inguruan ez da "elurtuta" edo "elurtua" erabiltzen eta hiztegi lokaletan ere ez du aurkitu. "Zuritu" edo "elurrak estalita" erabiltzen da inguruan.

Galdera egin du amaieran: "Eta? Zer diozue zuek? Eta zuen aittitta-amamek? Mendiak "elurtuta" edo "zurituta" ikusten dituzte?"

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Aza
2009
11:14

Irainak sortzeko makinak (eta ikasteko)

Sustatun Maite Goñiren mezu baten harira euskaraz irainak ezagutu, topatu eta sortzeko baliabideen zerrendatxoa egiten ari da.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2009
22:59

BertsolariXa: errima hiztegia online

IXA Taldearen webgunean online kontsulta daitekeen hiztegi errimatu hau aurkitu dugu. Aspaldian Amurizak egin zuen Hiztegi Errimatuaren erako hiztegia.

3.857145
Batez bestekoa: 3.9 (14 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Aza
2009
01:04

Hitzokeiren biltegia

Aspaldian aipatu genuen hemen #hitzokei ekimena, Twitter-en hiztegi eroa sortzen joateko proposamena. Arrakasta izan du Twitter-en, baina han sarrerak topatzea eta biltzea ez da erraza izaten.

Duela aste batzuk Mikel Iturbek wiki batean biltzen eta ordenatzen hasi zen. Wikira lantzean behin bildu eta "eskuz" ekarri behar da hala ere, eta lan hori automatikoki egiteko modua aurkitzea komeni zen. Julen Ruiz Aizpuruk egin du eta hortxe daukagu orain hitzokei-ren biltegi automatikoa.

Euskara ikasleei gustatuko zaiela esango nuke, askok inoiz halako jolasak egin dituztela ere bai. Jolasa hizkuntza ikasteko bide ona izaten da, ezta?

Via: Sustatu.

PD: Sustatu, A-Sustatu... hitzokeirako definizioren bat okurrituko zait/zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Aza
2009
10:24

Gaurko hitzak urtebete

Maite Goñik kudeatzen duen hiztegi-blogak 395 sarrera ditu dagoeneko "opor" hitza aipatu gabe. Eta hemendik aurrera bideoa ere aurkituko dugu han.

Han gaurko hitza "ahutzeko" izan da, baina sarean gehien ibiliko dena "zorionak" seguruenik. Aupa tu!
Wink

Gaurko Hitzak urte bat bete du gaur! (IKTeroak)

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urr
2009
23:53

Hitz gurutzatuen txapelketa

Luma aldizkaria egiten duen Xedera elkarteak Euskal Herriko hitz gurutzatuen III. txapelketa antolatu du.

Seguru gurean gurutzegramen artista bat baino gehiago dabilela, irakasle eta ikasle. Ezta?

Via Garaigoikoa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Urr
2009
22:24

Norarteraino?

Patxi Petrirenak artikulua idatzi du 2tzul blogean "arte" eta "-raino" noiz erabili eta bien arteko aldeaz.

Horrelako hizkuntza kontuen zale asko dabiltza gure artean eta gustatuko zaie, baita ikasle preguntategi batzuei ere, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia