hiztegia

40 urte

Y con complejísimas fórmulas matemáticas llegan a la conclusión de que el zénit de una nueva palabra se alcanza en su 40º aniversario, coincidiendo con su reconocimiento en los diccionarios.

— Javier Martín (El Pais)

El corrector de textos mató a las palabras erreportajean hitzen bizitza eta iraupenaz egindako ikerketa baten berri eman digu Martínek.

Ikerketak ez ditu euskarazko testuak aintzat hartu, dena den interesgarria izan liteke jakitea duela 40 urte sortutako zenbat hitz dabiltzan gure artean eta zer osasun duten.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sukaldeko eleketa, edo asteko sukaldar(h)itza

Sukaldean.com atari eraberrituan atal berri bati ekin diote, Eleketa. Astero-edo sukaldaritzaren esparruko hitz bat ekarri eta haren adiera eta kokapenaren inguruko informazioa emango dute.

Dagoeneko "zerba" eta "lipua" ekarri dizkigute.

On daigula!

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hiztegiari begiratzearen lotsa

Consultar un diccionario es señal de seriedad, no de debilidad

— Ramón Alemán

Ramón Alemán kazetaria, hizkuntz-zuzentzailea eta blogaria da. Lavadora de textos blogean publikatu dituen hainbat artikulu batu ditu izen bereko liburuan eta liburuaren aurkezpenaren harira bota ditu hitzok.

Via Fundeu.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hezkuntza hiztegia online

Nafarroako EIBZk (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) hezkuntza terminoen euskara-gaztelania hiztegia egin eta sarean jarri du denon eskura. Hizkuntza batetik bestera gabiltzanean terminologia finkatzeko tresna lagungarria izan daiteke.

Sustatun informazio gehiago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ele2tor: zenbatu ezagutzen dituzun hitzak

Euskaraz eta erdaraz zenbat hitz ezagutzen ditugun kalkulatzeko tresna sortu du Erramun Turutarenak. Steve Pinkerren arau baten oinarrituta Elhuyar hiztegiaren corpusaren gainean eraiki da ezagutza kalkulatzeko edo, besterik gabe, hitzekin jolasteko tresna hau.

Informazio gehiago Turutenen: Ele2tor: Ezagutu zure hitz datu-basea

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Birao eta irainen zerrenda

Imanol Epeldek euskarazko birao, irain eta berba "gogorren" zerrenda osatu du, eta denon eskura utzi digu: Esanindarra, biraoak euskaraz (pdf)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

B1 Adierazpide linguistikoak

Dinglizka12n B1 mailarako adierazpide linguistikoen (hizkuntz-edukiak edo nahi duzuen bezala deitu) zerrenda honen berri eman digute. Nafarroako Zubiarte euskaltegitik ei dator.

Scribd-en kontu berean baliabide eta dokumentu gehiago dituzue.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Makuluen balioa

Our latest study shows that disfluencies in speech directed to young children have an interesting benefit. What children have learned, surprisingly early, is when there is an "um" or "er", the word that follows is almost always one they don't know. When you are fumbling for the correct word, you are sending a message to the child that they should pay attention. That's very useful.

— Richard Aslin

Aaaa..., eeee...., ummm... bezalako makuluak ahozko hizkeraren osagai arrunta izaten dira. "Disfluence" deitzen zaie, euskaraz "jarioaren etenak" edo esan daitekeen zerbait. Richard Aslinek ikertu ditu, eta ikaskuntzari begira (umeekin batez ere) uste dugun baino balio handiagoa izan dezakete haren ondorioen arabera:

Gure azken ikerketan ikusi dugu umeei hizketan ari garela, disfluentziek funtzio interesgarria dutela. Umeek uste baino arinago ikasi dituzte hitz batzuk, eta hitz horiek ia beti aurretik "um" edo "er" bezalako makulu baten ondoren esan zaizkie. Hitz egokiaren bila totelka hasten zarenean, arreta jartzeko mezua ari zara umeei bidaltzen. Oso erabilgarria da.

Ez dakit helduentzat ere baliagarria ote den, baina hiztegia lantzen ari garela makulu bilduma ondoan izatea komeniko da.

Via NodosEle

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Termino-mudantzak

Irakurle zorrotza aise ohartuko da termino-mudantzaren kutsu sozialaz. Ez gara petxero, zergadun baizik; ez gara langile, autonomo edo soldatapeko baizik; ez gara herritar, biztanle edo egoiliar baizik; ez gara euskaldun, euskal hiztun baizik.

— Iñigo Roque

Errentari (Idazkolako Takatekoak)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasi Korrikan

Korrika17ren bueltan antolatu den Euskalaklip lehiaketan bideo politak egin ditu jendeak. Oinarrizko hiztegia ikasten laguntzen duen hau azpimarratuko dugu, Tita Produksions sinatu dute egileek.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez