ideiak

04
Urt
2012
12:30

Joan den urtea klasera

Egutegia urte berrian sartu da, gure klase gehienak oraindik ez seguruenik. Datorren astean joan den urteari begira jarri nahi badugu Koreako ingeles irakasle batzuek ataza bat proposatu digute 2011ren balantze pertsonala egiteko eta bideoetan ikusten direnak elkarri kontatzeko. Garatzeko ideia modura baliagarria izan daiteke, eta horko bideoak ere bai.

via @ann_f (Ann Foreman)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Mar
2011
22:56

Liburuak ordenatzeko proposamena

Liburuak ordenatzeko metodoa proposatu digute Txistu y Tamboliñ blogean. Liburuen tituluak esaldietan binan-binan kateatuta. Liburutegia ordenatzeko ez ezik, hizkuntza ikasten duenarentzat jolas polita ere izan daiteke.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Aza
2010
12:59

Kasinoa: zuzentasuna lantzeko jolasa

Formación ELE blogean ideia hau eman digute zuzentasuna lantzeko. Esaldi bat zuzena den ala ez apostuak egitea da kontua. "Ondo/gaizki" ariketak baino dibertigarriagoa izan daiteke behintzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Aza
2010
20:53

Zer da ongi hitz egitea ikasleen arabera?

Antiguako AEK-ko ikasleei galdetu diete ongi hitz egitea zer den, eta erantzunak bideoan jaso.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Eka
2010
17:48

Mundiala klasean

Munduko Futbol Kopa daukagu egunotan Hegoafrikan (ez duzue jakin, ezta?). J. Ramónek E/LE (gaztelania) klaserako ideia batzuk bildu eta aurkezpen honetan jarri dizkigu. Udako ikastaroren baterako ideiaren bat emango digute geuri ere akaso.

Lotura: 15 ideas para vivir el Mundial en la clase de E/LE

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Aza
2009
19:34

Sarean irakurtzen trebatzeko aktibitateak

Felipe Zayasek sareko testuekin ohitu eta haiek irakurtzen trebatzeko aktibiate zerrenda bat egin du. Geurera ekartzeko ideia politak izan daitezkeela begitandu zait.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Mai
2009
16:42

Spama hizkuntzaren irakaskuntzan

Formacion Elekoek hizkuntza klaserako ideia deigarria bota dute: Ikasleek spam-a bidaltzea. Lasai, spam hori ez da hain kaparra izango.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia