06
Ira
2012
22:51

Duolingo martxan

Duela hilabete batzuk hemen eman genuen Duolingoren berri. Interneteko edukiak itzuliz hizkuntzak ikasteko sistema berritzailea edo.

Martxan jarri da orain eta hor goian, bideoan, azaltzen da zer den.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ira
2012
22:40

Kanpainak: Donostia

Udareari koxk egitea nahi dute Donostiako euskaltegiek. Sasoiko fruta da eta ez luke zailegia izan beharko.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ira
2012
22:32

Kanpainak: HABE

Krisiak zer ekarriko eta -gehien bat- zer ez ekarriko gabiltza. Baina trankil iraileko matrikulazio kanpainak inoiz baino arma eraginkorragoak izango ditugu aurtengoan. Baietz!

HABErenarekin hasi gara. "Nik ere nahi dut".

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ira
2012
22:25

EH Bildu: doakotasuna

Helduen euskalduntze alfabetatze sektorearen finantziazio iraunkorra bermatu eta euskara ikasteko doakotasuna eta sektoreko agente guztien arteko osagarritasuna sendotu.

— EH bildu

Bai, hauteskudeak datoz laster sartaldeko lurraldeetara, eta gureari dagokionez alderdiek zer agintzen diguten hasiko gara errepasatzen.

Agerpen ordenan hastearren, euren euskararekiko programa mintzagai publikoa izan baita, EH Bilduk zer asmo duen ekarriko dugu.  Funtsean goiko horiek hemendik hartuta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ira
2012
22:12

Euskara Reading #1

Sarean topatzen diren bitxikeria horietako bat. Poliglota finlandiarra euskararen irakurketaren erakusteka egiten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ira
2012
22:08

Ultzera txikiak

Seguru nago aurrez abixatu izan ez balu, hitzaldian zehar ultzera txikiak aterako zitzaizkidala eta horrelakoak etorriko zitzaizkidan burura: “Ui, honek ez daki ondo hitz egiten, begira aditz hori, esaldi subordinatu hori, eta orain erdaraz esaldi oso-osoak… ai ama, eta gaia da hizkuntzak nola kudeatu eskolan…”. Kontrako eragina lortu du hizlariak:

— Onintza Irureta Azkune

Hitzaldi batean euskaraz ongi ez zekiela aitortu eta jardun zuen hizlariarekikoak kontatu dizkigu Onintzak. Ez geratu ultzerekin eta jarraitu irakurtzen.

“Nire entusiasmoak euskara hutsuneak beteko dituela espero dut” (Erredakzio mahaia - Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Mai
2012
15:36

Azterketa egiteko aholku erradikalak

Lehenik eta behin, jakin ezazu aztertzaileei bost axola zaiela zure iritzia. Demagun Kakatuaren ugalketa duzula idazgai eta aztertzaileek iritzia eskatu dizutela. Hori eskatu dute, bai, baina benetan ez zaie piperrik ere inporta. Soilik jakin nahi dute ea iritzi bat idatziz azaltzeko gai zaren ala ez. Iritzia zurea edo Maria Sortzez Garbiarena den, bost. Komeni da hori argi edukitzea, batik bat, gai zehatz bati buruz zer esan ez badakizu. Pentsa ezazu zer esango ote luketen zure gurasoek, bikotekideak, Basagoitik, edo Aita Santuak berak.

— Xabier Etxaniz Rojo

Erradikalak (Berria)

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Api
2012
17:54

Ariketaren prezioa

Gogoan daukat lehenengo ariketak egin eta sarean jarritakoan ikasle batek esan zuena: “Eta orain zeinek ordainduko digu?”. Eta nik esan nien: “Ez, ez, ez, zuen heziketaren parte bat gizarteak ordaintzen du. Zorretan zaudete eta bueltatu egin behar duzue”.

— Maite Goñi

Maite Goñi aka Euskaljakintza-ri elkarrizketa egin dio Onintza Iruretak Argian: "Gazteek albokoarekin nola hitz egiten dute? Bada, Tuentin berdin" (Argia).

Bere euskara klaseen planteamendua azaldu du Maitek besteak beste, eta ariketen tarifak ere bai ;)

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Api
2012
17:49

Zer da "altxariak"?

Pilar Montoyak beste aktibitate bat konpartitu du gurekin. Oraingoan esaten digutena argitzea eta azaltzea eskatzeko moduak lantzeko era sinplea.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Api
2012
20:11

Eskakizun handiagoko irakaskuntza

Ann Foreman irakaslearen twitter-en kontua ingelesaren (ELT) irakaskuntzan dabilearen berri izateko leihotxo ederra da.  Kezka interesgarriak dituzte mundu osoan zehar dabiltzan ingeles irakasleek, segurutik hizkuntzen irakaskuntzan gremio handiena eta zabalena iznada hala espero daiteke.

Neure ingelestxuarekin saiatzen naiz apur bat jarraitzen eta hala aste honetan "Demand High ELT" izeneko mogimendu-eztabaidaren berri izan dut. Adrian Underhill eta Jim Scrivener irakasleek sortu dute izen bereko blog hori, eta hor azaldu digute zein den euren kezka eta mezu desberdinetan hasi dira gogoetak eta eztabaida zabaltzen. Kezken zerrenda hau interesgarria bereziki.

Ondo ulertu badut batzuk kezkatuta daude irakasleak hartzen ari diren paperarekin. Gutxiegi eskatzen diete ikasleei, gutxiegi inplikatzen ei dira, materialetan uzten ei dute ikaskuntzaren pisua... Ikasleekin halako "buenismoa" zabaldu dela iruditzen zaie, "jatorkeria" esan genezakeena, eta horrek eskakizun txiki-gutxiko irakaskuntza ekarri omen du. Ikuspegi komunikatiboaren ezarpenarekin lotzen dute hau guztia ondo ulertu badut bestalde.

Iruditu zait irakaslearen papearen gaineko kezka eta hausnarketa interesgarria dabilela hor, akaso duela hil batzuk ezagutu genuen dogme mogimenduarekin erlazionatuta.

Tira, geuk ere planteatu ditzakegu halako galderak: "Jatorregiak, onegiak gara ikasleekin?", "Inplikatzen gara euren ikaskuntza prozesuan ala egiten eta "komunikatzen" uzten diegu besterik gabe?"... eta blog horretan planteatzen diren gogoetetatik nahi dituzuen guztiak.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Api
2012
19:20

Plan estrategikoa eta kronikak

HABEren Plan Estrategikoa ere gogoan izan dugu eta beste behin argi azaldu dugu haren xedeetako bat ikasleak euskalduntze sistemaren erdigunean jartzea eta euskaltegiei protagonismo handiagoa ematea dela. Arrazoi batzuengatik, aldaketa dezente aurreikusten ditugu euskaltegietan.

— Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

HABEren Zuzendaritza Batzordea (bai, jende hau guztia) batu da gaur. HABEk zuzendaritza batzordea duela jakin duenarentzat ere zaila izan da orain arte hura batzen zenik jakitea, gaur berriz txoritxoak esan digu.

Eta txoritxoaren ostean Lurdes Auzmendik bilera horren laburpen-kronika bota du bere blogean.

Gauza berri gutxi kronika horretan, Gobernuaren deskargua iruditu zait batzuetan. Eztabaidarik ez da aipatu laburpen horretan, baina berriro agertu da HABEren zorioneko plan estrategikoaren aipamenik.

Tira, agian egun baten Twitter-en bidez emango digute han eta hemen aipatzen ari diren  plan estrategiko horren helbidearen berri, Pdf reglamentarioa izan arren.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Api
2012
17:10

Souvenir from Baskenland

Ona Asiskorena:

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Api
2012
18:58

HABEren plan estrategikoaren lorratzen atzetik

HABEren plan estrategikoa egin zenean argi eta garbi ikusi zen euskaltegiei eskumen gehiago emateko beharra.

— Lurdes Auzmendi

Lehengo albistea erdaraz jaso genuen hedabide batean, eta orain Lurdes Auzmendik bere blogean azaldu dizkigu euskaraz aurtengo azterketen nondik norakoak.

Azalpen ona, eta bitartean, erdian berriro HABEren plan estrategikoaren aipamen bat, han eta hemen agertzen dira haren zantzuak eta lorratzak, agian egun batean manifestatuko zaigu osorik nonbait.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Api
2012
18:45

Batua naturaltasunez nork?

Ez zait buruan sartzen berrogei urte euskara batuari eskaini dizkionak bere burua tresna bikain hori naturaltasunez erabiltzeko gai ez ikustea. Are gehiago donostiarra izanik, batua hango euskaratik askoz hurbilago baitago Barkoxe edo Urdulizkotik baino. Zer mezu zabaldu du, batua naturaltasunez erabiltzea oso zaila dela? Esatari profesionalok besterik ez genukeela horretaz arduratu behar?

— Xabier Euzkitze

Kezkatuta Euzkitze Ibon Sarasolaren adierazpen batzuen eduki eta formagatik. Euskara batuaren funtzioa eta lekua zein den zalantzan.

Euskara batuaren makurrak (Noticias de Gipuzkoa)

 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Api
2012
18:37

Dekretua agertu da

Gaur, apirilak 16 agertu da apilaren 3ko dekretua BOPVn,  bai ikasketak euskaraz egiteagatik euskara agiri batzuk homologatuko dituen zorioneko dekretu hori.

Hemen duzue pdf reglamentarioa.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia Sindikatu edukia