transmisioa

Eten da, dugu, gara...

Iñaki Muruaren artikulua Argian. Kultura transmisioa gai.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Transmisioa lehen

Pertsona oro transmisioaren baitako katebegia zen, burutzen zen transmisioa inplikatzailea eta parte hartzailea zen, hartu eta eman etengabean kokatua eta eskuratzen zuenarenganik aktibo izatea suposatzen zuen. Ez zen bat, punta batean, emaile eta bestea, hartzaile hutsa, hartu eta gogoan atxikitzen zuena beste puntan. Hartzen zuenak praktikan emateko hartzen zuen, eskuratu duen jakintza-edo, gertakariak biziz eta bizitzeko. Eta noizbait berak ere transmititzeko, noski. Guziak eragile ziren, guziek interesa zuten transmisioan eta guziek burutzen zuten.

— Bea Sallaberry

Transmisioari buruzko bigarren artikulua egin du Beak Han eta Hemen blogean: Transmisioa - 2: atzo

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Transmisioaz

Gaurkoan antolatuak eta eskolatuak gara eta horren guziaren kontzientzia badugu, hala ere, zerbaitetan huts egiten dugulako inpresioa dut. Gaurkoan galtzen ari garen partida bat delarik, orduan lortzen zen hori. Nola demontre gauzatzen zen orduan? Nola egin orduko emankortasunera hurbiltzeko?

— Bea Sallaberry

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azken hitanolaria

Asier Sarasuak semearekin Eibarko hitanoa erabiltzea erabaki du, horren harira hitanoaren egoeraz eta transmisioaz gogoeta egin du.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kartel bat eta hizkuntzaren transmisioa

A ningún (pai, nai, irmán e máis eu) nos ensinaron os nosos proxenitores, pero todos falamos sen problemas en galego.

— Violeta Janeiro

Violeta Janeiro duela 26 urte Galiziako Xuntak galizieraren ahozko transmisioa sustatzeko kanpaina bateko kartel batean agertu zen, artean ume txikia zela. Gaur, Shangain bizi da eta galiziera bere hizkuntza egin du hasiera batean familiako hizkuntza izan ez zuen arren.

‘Medrei a carón dese cartel’ (A nosa terra)

Via Chuza!

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzak ez du antzik jaboiarekin

Buruntzaldeko Udalek aspaldian jarri zuten martxan transmisioari begirako plan zabala. Horren fritua dirudi, besteak beste, Euskaltuben Txerrak aurkitu digun bideo hau. Buruntzaldeko Udalek HABE eta Soziolinguistika klusterrarekin batera egina.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Datuak

Lehen hizkuntza gaztelania izan dutenak soilik hartuta, horien artean egun euskara ongi dakitenak %20 dira eta euskara zertxobait hitz egiteko gai direnak %28.

— HizBeGia´07: Gipuzkoarren Hizkuntza Pertzepzioen Inkesta Kuantitatiboa 2007

Siadecok burutu zuen inkesta hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta. Txosten honetan (PDF, 1,2 MB) daukazue osorik.

Via: Gipuzkoaeuskara.net

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arnasgune euskaltegia

Zenbat eta euskarazko arnasguneak ugariago eta aktiboago izan, orduan eta errazago izango da euskaraz erdipurdika moldatzen diren hiztunek ere beren hizkuntza-gaitasuna (ahozkoa oraingoz, idatzizkoa gero ere lor liteke) indartu eta zabaltzea. Igeri eginez ikasten da igeri egiten, gainean jarri eta pedalei emanaz ikasten da bizikletan ibiltzen, … ingurukoekin honetaz eta hartaz hitz eginaz ikasten da erraz eta lasai hitz egiten. Ez da oraindik horrelako euskaltegirik asmatu, eta ez
asmatuko ere.

— Mikel Zalbide

Udaltop jardunaldietako materialak jarri dituzte sarean, eta haien artean Mikel Zalbidek jardunaldietan aurkeztu ziuen Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan txostena (pdf). Bertan irakurri dugu (49. orr.) goiko pasarte hori.

Garaigoikoaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nire (bigarren) hizkuntza

Así que dejé los libros y abrí mi mente. De tal forma que acabé hablando como ellos y es por eso que la gente, que no me conoce de antes, cree que soy de aquí desde siempre.

— Uxue

El baúl de los sueños blogean Euskal Herrira aspaldiaen etorri zen Uxuek euskararekin eta euskaldunekin familian izan dituen bizipenez eta ikasteko egin duen bideaz kontakizun ederra eta gogoeta politak utzi dizkigu.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Transmisinoa eta erabilerea: jardunaldia Bilbon

Mendebalde Alkarteak Bilbon antolatu ditu jardunaldiok aste honetarako, barikuan eta zapatuan hain zuzen ere.

Txerra ohartu den moduan, egun beretan gai beraren gainean jardunaldi bi herri txiki honetan.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez