ikastea

11
Ira
2010
02:12

Banaizbagara: euskara ikasteko bide berrien bila

Gipuzkoako Buruntzaldean sortu da euskara ikasi eta praktikatzeko bide desberdinak topatu nahi dituen talde hau: irakaslerik gabeko klaseak, mintza-jardunak. Gaur8n kontatu digute zehatzago.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2010
23:55

ULMAn euskara ikasten animatzeko bideoa

ULMA taldean bertako langileak euskara ikasten animatzeko bideo hau egin dute.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Abu
2010
14:14

Aditza eta espiritua

Aditza ikasiz gero, hizkuntzaren espiritua harrapatu duzu

— Mikel Morris (hiztegigilea)

Gaur8n Mikel Morris hiztegigile eta poliglota estatu batuarraren soslaia eta hitzak ekarri dizkigute. Hizkuntzak ikasteko haren "sekretuak"  besteak beste.

IN FRAGANTI: Mikel Morris (Gaur8)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Uzt
2010
20:23

Arrari diru-laguntza kendu

Hori bai, gu mutilok ez dugu ezer egin behar. Euskaldunak bagara ere, guk ez dugu ezer aktibatzen, guk ez dugu ezertarako ere balio. Joder, nik diru-laguntzak kenduko nizkieke atoan euskara ikasten ari diren ar guztiei. Eta denak bideratu euskara ikasten ari diren emeei, horiek dira eta garrantzitsuenak.

— Txerra (Garaigoikoa)

Txerrak iruzkina egin du Lurdes Auzmendiren hitz hauen harira, Tirakako beste mezu honi segida emanez.

Magia ala maitasuna? (Garaigoikoa)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Eka
2010
13:21

Euskaldun berrientzat omenaldirik onena?

Galdera hori bota dute Euskarabilin, eta erantzunak badira han, hau adibidez:

Laburbilduz, behar duguna ez da zerbait materiala baizik eta egunero daukaguna, hau da irakasleen gogo eta sostengua.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Eka
2010
13:21

Ebaluazioaren emaitza: es ke... ez da erraza

Euskararen ulermen mailan izugarrizko gorakada egin du, eta hitz egiten ere oso esaldi sinpleetan badoa aurrera poliki-poliki. Ez da erraza bera bezalako pertsona batentzat. Baina euskara ikasteko helburua garbi dauka, eta ez du amore emango.

— Lourdes Auzmendi

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Eka
2010
17:39

Idaztea...

Escribir tiene una componente de estructurar, de jerarquizar conceptos, de expresar la complejidad que no hay que perder. No hace falta escribir parrafadas, apuesto por la brevedad. Pero insisto, hace falta pensar, aprender y escribirlo para compartir el resultado.

— Xabier Marcet

Aprender escribiendo (Xabier Marcet)

via Jolaus

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Mar
2010
20:48

Txataren abantailak hizkuntzak ikasteko

Esperientziaren gaineko hausnarketa interesgarria EcLEcTIC blogean. Txatak abantaila asko, eta, dirudienez, ahozko praktikaren oztopo batzuk ez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mar
2010
12:45

Zazpietan tontoa

Hizkuntza asko jakiteak ez gaitu, berez, ez zuzenagoak ez bizkorragoak egiten. Koldo Mitxelenaren hura datorkit gogora: miraz mintzatu zitzaizkiolarik sei/zazpi hizkuntza omen zekizkien pertsona batez, Mitxelenak erantzun zuen zorroztasun piper hain berearekin: “Bai, baina zazpi hizkuntzetan da tontoa”

— Anjel Lertxundi

Dantzara dei (Berria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Mar
2010
10:11

Ikastea eta erabiltzea

'Euskaraz Bai' leloak gogoratu nahi du edozein hizkuntzak, existitzeko, ikastea eta erabiltzea eskatzen duela. Are gehiago euskarak. Kontseiluaren datozen urteetako lana horren arabera antolatuko da, hori baita erronka nagusia.

— Xabier Mendiguren Bereziartu

Elkarrizketa egin diote Deian Kontseiluko idazkari nagusi ohiari: "Errazegi saldu zaio euskal gizarteari euskara ondo doala, eta hori ez da egia"

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Mar
2010
16:51

Euskara ikastea...

Es muy duro, pero muy gratificante

— Carmelo Barrio (PP)

Alderdi Popularrak irudi "baskistagoa" eraiki nahi ei du. Dagoeneko hainbat kide euskara ikasten ari direla, Carmelo Barrio legebiltzarkideak astero zortzi ordu klase eginda goiko hitz horiekin laburtu du bere esperientzia.

Via: El País

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Mar
2010
18:40

Onoma: aditzen "konjugatzailea"

Gaztelaniazko aditzak ezagutu eta haiekin jolasteko tresna hau zabaldu da. Aditz forma bat aztertu, hari buruzko informazioa eman, konjugazioa erakutsi, eta norberak asmatutako aditzen konjugazioa ere eskaintzen du. Gure hizkuntzan ere munduan dabiltzan aditzomanoek eskertuko lukete halako bat, ezta?

Via: Público

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Mar
2010
13:55

Elebitasun pasiboaz

Niri neuri oso estrategia egokia iruditzen zait. Areago, estrategia bakarra da. Baina esan beharra daukat horretarako ezinbesteko baldintza euskaldun aktiboak egotea dela, alegia, beste horien euskalduntasun pasiboa aktibatuko duten euskaldunak egotea. Eta horri ez zaio erreparatzen.

— Martin Rezola (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Mar
2010
21:49

zerbait eraiki

Hizkuntza bat ikasten denean, nahiz eta erraztasun osoa ez izan hitz egiteko, zerbait eraikitzen ari da nor beraren barruan

— Bernardo Atxaga

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2010
21:38

Ezjakintasuna

...gizarteak ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi errespetatzen diren...; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin, jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin beharra baino ez du ikusten eta, sentimendu horiekin, txotxongilo bat da alderdi politiko batzuen eskuetan

— Iñaki Martinez de Luna

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia