10
Eka
2010
13:21

Ebaluazioaren emaitza: es ke... ez da erraza

Euskararen ulermen mailan izugarrizko gorakada egin du, eta hitz egiten ere oso esaldi sinpleetan badoa aurrera poliki-poliki. Ez da erraza bera bezalako pertsona batentzat. Baina euskara ikasteko helburua garbi dauka, eta ez du amore emango.

— Lourdes Auzmendi

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskoangloak

Joao (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Ekaina 10 - 17:51(e)an.

Parrafo hau egin zait deigarri:

"Gure gazteek askotan ingelesa gehiago darabilte euskara baino. Pentsatzeko kontua da, baina agian euskara izango da zenbait eremutan erabiltzeko hizkuntza, eta gaztelania eta ingelesa beste zenbaitetan. Gauzak mugitzen ari dira. Adi egon behar dugu, eta eragin, ahal dugun neurrian, euskarak aurrera egiteko. "

Ez dakit ze gazte diren horiek, nik behintzat ez dut bat bera ere ezagutzen.

Eta eremuen istoria hori ere, zer esan nahi da horrekin? leku batzutan euskaraz egitea alperrikakoa dela?

bien, bien, bien

zer deitu dio lopezi?

Marti(n) (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Ekaina 11 - 19:54(e)an.

Ba Somera kalean ibiltzen ez zarelako izango da, Joao. Somera kalean, larunbata gauetan, batez ere ingelesa entzuten da, mendiko botak, forro polarrak eta belarritakoak daramatzaten tximadun guztien komunikazio hizkuntza ingelesa da... ;)

Niri beste honek eman dit atentzioa PatxiLo-ri buruzko erantzunean: "ez da erraza bera bezalako pertsona batentzat". "Bera bezalako pertsona batentzat"? Zer esan nahi du? Ezkerraldeko batentzat? (esque... en la margen izquierda nunca-jamas de los jamases se ha hablado vascuence) Ingenieri-gai batentzat? Politikari batentzat? Gizonezko batentzat? Sozialista batentzat? ipod-zale batentzat? ....? edo beste zerbait adierazi nahi du eta ez da ausartzen argi esaten?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ebaluazioaren emaitza: es ke... ez da erraza

Sindikatu edukia