unibertsitatea

Euskara irakurle/irakasle plazak Txilen eta Argentinan

Etxepare Institutuak Argentina eta Txileko unibertsitate bitan euskara irakurle plaza bana ditu betetzeko. Euskara irakurle horien lanen artean euskara klaseak ematea dago.

Hemen duzue deialdia EHAAn (pdf).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

D eredua eta euskara maila

Emaitzek alarma piztu zuten, D eredukoek ere, behar besteko euskara maila ematen ez zutelako. Orain inolako azterketarik egin gabe, D ereduan aritzea berme dela, titulua emango zaie? Zaila da ulertzen Kultura Sailaren ekimena

— Onintza Irureta

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi euskara Erasmus bidez

Etxepare Institutuak eta Birminghameko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute eta hango ikasleek euskara ikasteko aukera izango dute. Han hiru urtez ikasi, eta laugarrenean Erasmus programaren bidez amaitu beharko dute. Irakasleen artean Xabi Paya dugu.

Eitb.com-en ingelesez dago albistea. Hemen beste lotura bat gaztelaniaz:

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Filologiabako baten erantzuna

Zeu ibili izan bazina, ostera, a zelango euskaradun aberatsak eta egokiak aterako ziren! Zeure esku leun eta samurren ferekak jasoko zituzten nire «atzaparrenak» barik. Gainera, zuk, «lan-merkatuan galduta» ibili beharrean, nire soldata eskastxo honen ordez (2.000 euro likido hilean, 14 paga, bi hilabeteko oporraldia udan, irail osoan ia ia antzera -fitxatu arren-, Gabonetako eta Aste Santuko hamabostaldiak, urtean zehar izaten diren jai-zubiak ....) halako bi edo hiru edo lau , gutxienez, kobratuko zenuke (zeure jakinduriaren tamainakoa, mesedez), eta hainbat liberazio eta baimen lortuko zenituzke ikastaro bereziak eta graduondokoak egiteko, zeure euskara-maila goren hori are landuagoa izan dadin eta bost urte horietan ikasitakoa ahaztu ez dagizun.

— Luis Astorkia

Luis Astorkia, Sestaoko Udal Euskaltegiko irakasleak gogor erantzun dio Berrian Josu Gotzon Landetari. Hark lehengoan Euskal Filologia mespretxuaren putzuan artikuluan hain zuzen, gogor kritikatu zuen bere ustez euskal filologia tituluari ematen zaion balioa.

Josu Gotzon Landetari erantzunez (Berria)

Polemika hau apur bat bizantinoa iruditzen zaion bakarra naiz?

2.666665
Batez bestekoa: 2.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pioneer

EHUren uda ikastaoen hasiera-ekitaldian: Urgell señala que los euskaltegis son pioneros en usar métodos pedagógicos (El Mundo)
Bideoa EITBn:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

1000 lagunetik gora unibertsitatean euskara ikasten munduan

Gure hizkuntza ikasteko munduan interes apur bat badagoela dirudi, hemengo batzuengan baino gehiago bai.

NUPen mahai ingurua egingo da gaur ikasle horiekin gainera.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kredituak mintza-berba-lagun-kide unibertsitarientzat

Mintzalagun modura euskara ikasten laguntzen duten unibertsitariek kredituak eskuratzeko aukera izango dute EHU eta AEK-k sinatu duten akordioari esker.

Ez da plan txarra. Klasera joan beharren berriketan jardun eta gainera kreditua. Animoa neska-mutilak!

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Didaktikatik euskaltegira

Ikasleek euskaraz ondo ez dakitenez, euskaltegi bihurtu dira euskararen didaktikaren klaseak. Oso tristea.

— Ainhoa Ezeiza

Twitter-en botata (@ainhoaeusk). Unibertsitateko ikasleen azterketak direla eta.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kotalaia2.0, komunikazio ikasleen bloga

EHUn martxan dauden euskarazko trebakuntza programen barruan Komunikazio Zientzien fakultateko ikasleek blog hau sortu dute Euskararen araua eta erabilera ikasgaiko jardunetik abiatuta. Hango ikerketak eta gogoetak sarera zabaldu nahi dituzte hain zuzen.

Joseba Ezeizak jakinarazi digu Karrajuan, eta berarekin batera Oier Aranzabal dabil admistratzaile. Bloga kolaborazioetara irekita dago

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nola garatu komunikazio gaitasunak ikas-irakaskuntza prozesuetan?

Joseba Ezeizak (eskerrik asko!) eman digu webgune honen berri Karrajuan. Unibertsitateko irakasleei zuzenduta dago berez, baina hainbat arlotako ekarpen baliagarriak izan ditzake, baita guretzat ere.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez