23
Ira
2010
21:40

Filologiabako baten erantzuna

Zeu ibili izan bazina, ostera, a zelango euskaradun aberatsak eta egokiak aterako ziren! Zeure esku leun eta samurren ferekak jasoko zituzten nire «atzaparrenak» barik. Gainera, zuk, «lan-merkatuan galduta» ibili beharrean, nire soldata eskastxo honen ordez (2.000 euro likido hilean, 14 paga, bi hilabeteko oporraldia udan, irail osoan ia ia antzera -fitxatu arren-, Gabonetako eta Aste Santuko hamabostaldiak, urtean zehar izaten diren jai-zubiak ....) halako bi edo hiru edo lau , gutxienez, kobratuko zenuke (zeure jakinduriaren tamainakoa, mesedez), eta hainbat liberazio eta baimen lortuko zenituzke ikastaro bereziak eta graduondokoak egiteko, zeure euskara-maila goren hori are landuagoa izan dadin eta bost urte horietan ikasitakoa ahaztu ez dagizun.

— Luis Astorkia

Luis Astorkia, Sestaoko Udal Euskaltegiko irakasleak gogor erantzun dio Berrian Josu Gotzon Landetari. Hark lehengoan Euskal Filologia mespretxuaren putzuan artikuluan hain zuzen, gogor kritikatu zuen bere ustez euskal filologia tituluari ematen zaion balioa.

Josu Gotzon Landetari erantzunez (Berria)

Polemika hau apur bat bizantinoa iruditzen zaion bakarra naiz?

2.666665
Batez bestekoa: 2.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Filologiabako baten erantzuna

Sindikatu edukia