Euskaltegi librean libre

2008 ekainak 10 15:23

Baina balegoke euskal subjektu nuklear hori indartzen hasteko modu interesgarririk. Ia erabat hutsik dauden herrietako bat euskaltegi bihurtzea. Bertara joan, herri batek behar duen administrazio guztia martxan jarri eta komunitate euskaldun bat eratu. Batzuk bertan biziko lirateke, agian, okupatutako etxe batean bezalatsu. Beste batzuk hilabete edo birako joango lirateke barnetegi klasiko batera joaten diren bezalaxe. Abereak, baratzeak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, bizitza. Zereginak banatzeko asanbladak.

Subentzio beharrik gabeko euskaltegi librea, idealismoaren habia, Nor-Nori-Nork sistema zigortzailerik gabeko eskola liberatzailea, euskaraz bizi leloaren praktika sozio-linguistiko plastikoa, kibutz euskaldun ez estatala, naturaren kodigoaren erresuma, euskal herria litzatekeen euskaltegia litzateke horrelako bat. Zergatik ez martxan jarri?

— Jon Urruxulegi

Euskal estatua (Berria)

1.25
Batez bestekoa: 1.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez