motibazioa

13
Api
2010
11:28

Zerk bultza dezake administrazioko langile bat euskara ikastera eta erabiltzera?

Emuneko Haritz Goikoetxeak zerrenda egin du Lan ta lan blogean, administrazioko langile batek zergatik ikasi eta erabiliko du euskara? Administrazio-langileentzat ez ezik, beste hainbatentzat balio dezake zerrendak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Mar
2010
20:10

Motibazio integratzaileaz

Baina, zer da integratuta sentitzea? Bi mundu egoeran -gaztelaniaz bizi, euskaren arrastorik gabe- bizi eta ohartu ez; bi munduko egoeran bizi eta ohartu euskararekin lotutako mundua galtzen ari direla -batzuk balorazio positiboa egiten dute, beste batzuk beldur eta arbuioarekin lotutako balorazio ezkorra-. "Hay otro mundo y no lo ves"; "Yo sé que hay una parte de la historia que me pierdo por no saber euskera".

— Esti Amorrortu

Lan ta lan blogean jaso dizkigute lehengo astean egin zen III Euskal Soziolinguistika jardunaldiak esandako asko. Motibazioaz berba egin zela dirudi.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Urt
2010
13:54

Traumak eta mundu berriak

...nik euskararekin ez dut hemengo jende askok daukan harreman traumatikoa. Alderantziz, hitz bakoitzak, esaldi bakoitzak mundu bat eman zidan, eta eman zidan gaitasuna gauza gehiago esateko, jendearekin gauza gehiagori buruz hitz egiteko, testuak ulertzeko... Hasieran ez nuen ezer ere ulertzen, gero bat batean hasi nintzen entenditzen... eta erabat ezezaguna zitzaidan zerbait hasi zen irekitzen, lehen niretzat existitzen ez zen mundu bat.

— Petra Elser

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Urr
2009
16:12

Ikasi eta erabili edo bizi eta maite

Hizkuntza bat ikasi edo erabili baino gehiago, bizi egin behar duzu, maite egin behar duzu. Konfiantza horrek eta ez beste ezerk emango dizu hitz bakoitzaren pisua sentitzeko aukera eta beraiekin jolasaraziko

— Justin Webster (Katalunian bizi den kazetari ingelesa)

Erlea aldizkari berrian agertu dira Webster-en hitzak. Katalunian bizi eta bi alaba ditu, hizkuntzekiko usteak eta pertzepzioez ari da, giro eleaniztunean haietan gertatzen den bilakaeraz.

Via: Argia.com.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Ira
2009
23:36

Ikasi, testuingurua sortu eta animatu

Behin jendeak hizkuntza ikasita, hurrengo pausoa erabiltzeko testuingurua sortzea da, eta hizkuntza hori aukeratzera animatzea

— Meirion Prys Jones

Prys Jones Galeseko Hizkuntzaren Bulegoko eta Hizkuntz-aniztasunerako Europako sareko zuzendaria da. Lingua Mon buletinerako egin diote elkarrizketa eta bideo honetan ikusi dugu.

Hizkuntza minorizatuen aldeko estrategiez ari da hitz horietan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Mai
2009
19:40

Zer da euskara zuentzat?

Nahiz eta barruan euskaldun sentitzen naizen euskara ongi menperatzeak lasaitasun haundia eta indar gehiago emango didala pentsatzen dut. Euskal Herrian bizitzea euskara menperatu gabe ezinezkoa da, lotsagarria iruditzen zait, desohoragarria nire antzinakoen omenez.

— Mertxe (euskara ikaslea)

Baionako gau-eskolaren blogean ikasle batzuek galdera horri eman dizkioten erantzunak jarri dituzte. Zer da euskara zuentzat?

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Mai
2009
15:42

Konstruktibismoa, norbanakoaren eraikuntza eta motibazioa

Baina post-modernitatean sartzean, bereziki globaltasunarekin eta informazio eta komunikazio teknika berriekin, nortasunak beste itxura bat hartzen du eta konstruktibismoak esplikazio hobea ematen digu : nortasuna da gizabakoitzak beretzat eraikitzen duen zerbait, lehenagoko kulturaz jabetuz bai eta ere inguruko kulturak onartuz. Motibazio eskasa aipatzen dugularik, maizenik motibazio aldaketa bat gertatzen da.

— Erramun Baxok

Gazteenen motibapena 2006ko inkestan (Euskal soziolinguistikaz | Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak).

Blogaren berri eman digu gure Txerrak, eta segidan aurkitu dugu aipamen interesgarria. Ez da bakarra gainera.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Api
2009
20:07

Meritua edo plazerra

Es, sencillamente, un placer

— Nicolas Bernies

Gasteizen bizi da Bernies Quebecarra. Euskara ikasi du eta erabili ere egiten du. Bereak meritua daukala esanda horrela erantzun du.

Noticias de Alavako erreportaje interesgarri honetan irakurri dugu: Euskara lau haizeetara.

Gasteizen bizi diren lau euskaldunen berri eman digute erreportajean, irakurtzeko modukoak lauren istorioak. 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
26
Ots
2009
18:23

Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko ikastaroa.

Ikastaro interesgarria Eibarren UEUren eskutik. Maiatzean izango da, baina Txerrak bota digu abisua gaur, eta guk zabaldu.

Atzo Leireren artikulu hau irakurtzen euskaldunok/euskaltzaleok zenbat tentsio eta etsipen soportatzen ditugun pentsatzen jarri nintzen. Halako tailer eta jardueren beharrean gaude azken batean?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Ots
2009
00:35

Uste dugun baino hizkuntza gehiago dakigu

Como no sé euskara me es imposible hacer una traducción literal, ni siquiera correcta, pero esto entiendo yo:

Habla de los fusilados de la guerra franquista en el 36 (1936ko gerran frankistek fusilatutako), concretamente de los cuerpos de 86 compañeros fusilados (86 lagunen gorpuak). Al parecer los cuerpos son de ciudadanos vascos (euskal herritarren gorpuak) y fueron fusilados en Nafarroa (Nafarroako Fusilatuen)

La investigación es llevada a cabo por antropólogos de algún tipo de asociación científica (Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologoek). Hace una concreción en diez (hamar) de ellos.

Si es que para aprender una lengua sólo hace falta una voluntad ;)

— Apalpador

Menéameko azalera euskaraz idatzitako albistea heldu da lehenengo aldiz. Albiste horren iruzkinetan (ohiko memelokeriez gainera) eztabaida antzeko bat egon da askok albistea ulertu barik bozkatu dutela eta. Euskaraz ez ei dakien Apalpador horrek horrela eman dio errematea.

Borondate kontua bai, eta... estrategia deitzen da hori?

Zabaldu.com-en bidez

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Ots
2009
02:38

Mintzapraktika eta gazteak

Mintzapraktika programetan ari diren gazteak eta berauei aportatzen diena jorratu dute Matrakako erreportaia honetan.

Mintzapraktika.org-en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ots
2009
16:34

Dibertsio asko, motibazio gutxi?

Que algo sea motivador no quiere decir que sea divertido

¿Motivador quiere decir divertido? mezuan motibazioa kontzeptuari ematen zaizkion adierei eta konnotazioei buruz gogoeta interesgarria egin du Maribelek. 

Gurean ere ez da askotan pasatzen motibazioa jaia eta jolasarekin nahasteko joera dugula? Gehiago esango nuke, komunikatibo hitza ez dute askok ludiko adjektiboaren sinonimotzat hartzen?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Urt
2009
12:22

3 hilabete edozein hizkuntza ikasteko

Tim Ferriss autolaguntzako liburuen egileak proposatzen du bidea The 4-Horu Workweek best-seller-ean. Metodo miragarrien usaina dauka baieztapenak duda barik, baina Ferriss-en beraren esperientzia batzuetatik ateratako ondorioak eta hiru puntuotan oinarritutako bideak (efikazia, atxikimendua eta efizientzia), hausnarketxatxoren bat egiteko atxakia ematen duela uste dut.

Alvaro Gregoriren bidez heldu gara horra, eta Gregoriren hausnarketa ere kasu egitekoa iruditu zait: Aprender un idioma en 3 meses… ¿con elearning?

 

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Abe
2008
13:43

Irakurtzeko plazerra

Por esto es importante averiguar los intereses del alumnado y proporcionarles textos que puedan disfrutar leyendo. Esta es una de las mejores estrategias para potenciar el uso de la lectura.

— Rafael Bisquerra

Encuentro Practico ELEko tailer honen aurkezpenean:
Educación emocional y lengua

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Abe
2008
21:43

Hizkuntzaren mistika

sin el idioma natal una sociedad pierde su soplo místico

— Maurise Baila

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia