emozioak

19
Aza
2010
20:28

Irakaslearen gogoa

Conviene tener presente que el éxito en el aprendizaje no depende tanto de los materiales, técnicas y análisis lingüísticos, como de lo que ocurre en las relaciones entre personas (profesor-alumnos, alumno-alumno).
El entusiasmo del profesor es esencial, así como el clima de clase que es capaz
de generar.

— Rafael Bisquerra

Fernando Trujilloren De estranjis blogean Comillasen egiten ari den Encuentros (ELE) topaketaren berri izan dugu.  Hitzaldi, tailer eta mahai-inguru interesgarrien zerrenda dugu han.

Goiko hitz horiek Rafael Bisquerra Alzina irakaslearen "Educación emocional y la lengua: las emociones frente al aprendizaje de una lengua extranjera" hitzaldiaren laburpenetik (pdf) atera ditugu.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Eka
2009
13:36

Irakaslearen ahotsa

Eduvlogen ikusia.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Abe
2008
13:43

Irakurtzeko plazerra

Por esto es importante averiguar los intereses del alumnado y proporcionarles textos que puedan disfrutar leyendo. Esta es una de las mejores estrategias para potenciar el uso de la lectura.

— Rafael Bisquerra

Encuentro Practico ELEko tailer honen aurkezpenean:
Educación emocional y lengua

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Aza
2008
20:27

Carmen Díez IRAKASLEA

Your browser is not able to display this multimedia content.

Emakume bitxia dugu Carmen Díez, irakasle IRAKASLEA, 51 minutu inguruko bideo luze honetan (2. zatia ere badu) oinarri oinarrian bere lau urteko ikasleez eta ikasteko moduez ari da, pasartez pasarte. Pasarteon bitarteetatik hainbat gai azaleratzen dira:

  • Barrutik kanporantz ikasten dela. Txikitik handira zenbaitetan.
  • Beheko solairua (emozioena) eta goikoa (edukien mundua) uztartu beharra.
  • Emozioen mundua izan litekeela ikastakuilurik onena.
  • Ikasleak autonomia izan behar duela bilatzeko, aurkitzeko, okerrak egiteko, proposatzeko...
  • Ikasteko gogoa dela motorra. Ikasteko mugitu egin behar dela eta ez etorriko denaren zain egon. Ikasle eta irakasle kuxkuxeroak izan behar dugula.
  • Irakaslearen papera deszentralizatu beharra.
  • Irakaslea dinamika sortzaile.
  • Taldea ondo ezagutzearen garrantzia. Ikasle bakoitzak taldean garrantzia duela sentitu beharra.
  • Irakaslea ez dela orojakituna. Batzuetan ikasleekin batera ikasi behar duela, zerbait ez dakiela onartuz (eta ona dela hori gainera).
  • Material errealaren erabilera. Ikasleek berek material eta esperientzia ekarpen ugari egin litzaketela.
  • Proiektu irekiekin lan egin beharra, inprebisibilitatea asumitu beharra.

Eta abar, eta abar. Badakit batzuek 'txapa' galanta sartzen duela iritziko diozuela baina niri Carmen Díez IRAKASLEA iruditzen zait.

Bideo atal hau Eduvlog-en aurkitu dut. Bigarren zatia ere bertan duzue nahi izanez gero.

 

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia