IKTak

07
Urr
2009
00:28

Ebangelistak, mekanografoak, arrantzaleak eta...

Irakaskuntzara aldaketa garaia iritsi da eta, beste esparruetan gertatzen den bezala, bere egoa elikatu besterik nahi ez duten “ebangelista” ugari leku guztietatik agertzen ari zaizkigu. Aspalditik edo behin ere gela bat zapaldu ez duten “sasi pedagogo”, IKT mundua mekanografiarekin nahasten duten “adituak”, sarean lan egitea arrantzaleen lanarekin identifikatzen dutenak, informazioaren trataera Google-en bilaketa aurreratuetara mugatzen dutenak… gure mundu honetara iritsi dira zer egin behar dugun eta nola egin behar dugun esatera. Hori bai, esaten dutena lortzeko, oraindik ez diet inongo proposamen zehatzik behien ere entzun.

— Magic

Desengainatuta nagoelako (IKTeroak).

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ira
2009
15:04

Saroi: errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko sistema

Maite Oronoz ikertzaileak EHUko doktore tesirako garatu du errore sintaktikoak antzeman eta zuzentzen dituen Saroi sistema. Hizkuntz-teknologien aurrerapauso aipagarria izango litzateke. Albistean ez da zehaztu garapenaren zein fasetan dagoen eta zer-nolako aplikazioak izango dituen, beraz, ez zaitezte oraindik hasi interneten idazlanak zuzentzeko makinarik topatzen.

Via: Hizkuntza-teknologiak

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2009
22:55

Prestakuntzaren ondorengoak

Tamalez, gaur egun formazioa, ordu pilaketarekin eta agiri jakin baten lorpenarekin identifikatzen da baina ez du konpromiso berezirik exijitzen.

— Jolaus

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
20
Mai
2009
15:29

Prestakuntzaz

Simple formación en su medida, porque aquí la formación se mide en una única, simple y sencilla medida: HORAS. A más horas, más formación. Nada de resultados, nada de productos, aquí le darán sencillamente horas. Con un límite, claro. Sólo las horas sentado en una silla, sólo las horas firmadas, sencillamente horas.

— Pedro Villarubia

Discentia blogean Los tres timos (o mitos) de las TIC hiru artikulu sorta publikatu du Pedrok asteon. Hauek dira hirurak: Herramientas, Formación, Redes (tresnak, prestakuntza eta sareak alegia). Aipamen hau bigarrenetik aterata dago.

IKTen inguruan dabiltzan iruzurrak, mitoak eta topikoak jorratu ditu Villarubiak, baina aipamen honen kasuan IKTetatik harago joan dela esango nuke.

Jramoneleren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Ots
2009
17:04

Moodle: hamar urte atzera

Aipatu nionean hori irakasletako bati esan zidan baietz, Moodle zurruna dela, baina segurua.

— Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabalek Moodle probatu du lanean, eta hamar urte atzera egitea iruditu zaio: Moodle, amorragarria.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ots
2009
01:51

Zenbat eta zenbat?

Milaka ordu eskainiko dizkiogu irakasleak IKTetan trebeak izateko beharrezkoa duten formazioa eskaintzen...
... eta zenbat eskainiko dizkiogu didaktikaren berrikuntzari? Ingurune berrietan murgiltzeari? Autoikaskuntzari?

— Jolaus

Twitteo pare batean botata.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2009
21:03

Jakintza(?) digitala

Digital wisdom means not just manipulating technology easily or even creatively; it means making wiser decisions because one is enhanced by technology.

Jakintza digitala izatea ez da soilik teknologia erraz erabiltzea, ezta teknologiarekin sortzailea izatea ere, baizik eta erabaki egokiagoak eta argiagoak hartzea, teknologiak hartarako trebatu gaituelako. (itzulpen oso-oso librea, hitzetan eta esanahian. Baten batek hobetzen edo zehazten badu, estimatuta).

Marc Prensk-k digital wisdom kontzeptua plazaratu du. Natibo digitalak eta etorkin digitalen artekoa gainditu guran, teknologia norberaren eta egiten dituen gauzen garapenean eragiteko gaitasunean kokatzen du, ez teknologiaren erabilera hutsean ("digitally clever" vs. "digital wisdom!: teknikoki trebea vs. "jakintsua" nolabait).

Uste dut txoko hauetan agertu izan den hausnarketa bat hortxe kokatu ahal dugula: teknologiaren erabilera trebeak ikaskuntza hobea ziurtatzen du? Zerbaitetan laguntzen du "per se" teknikoki abila izateak? Teknologia erabiltzea ez da lehengoa formatu berrietara ekartzea baino zerbait gehiago?

Nodos Ele-n aurkitu dut erreferentzia: Digital Wisdom

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urt
2009
15:03

IT txartelaz

Lotsagarria iruditzen zait gure ikastetxeak IKT kategoria lor dezan irakasleok programa informatiko pribatuak (Microsoften Office eta Windowsi buruz ari da) erabiltzeko gaitasuna erakutsi beharra. Antzekoa litzateke Osakidetzak sendagileak behartuko balitu botika generikoak errezetatu beharrean, laborategi jakin baten marka zehatz bat errezetatzera. Susmagarria, ezta?

Tres tizas blogean irakurria.

Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro ematen dizkio urtero Microsofti lizentziak berritzeko.

Deigarria egin zait Tres Tizasen agertzen den Marcos Cadenatoren iruzkineko pasarte bat:

IT txartelarekin euskara tituluekin (EGA, hizkuntz eskakizunak) bezala gertatuko da: kontu bat izango dela benetako ezagutza eta beste bat ofiziala.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Abe
2008
13:38

Teknologia vs. ikaskuntza?

Un altre dels reptes que encara s’han de vèncer en algunes institucions i entorns és el de l’excés d’atenció, o més ben dit, la desviació a centrar el model de formació en la tecnologia, més que en l’ensenyament i l’aprenentatge.

(Gainditu beharreko erronketako bat erakunde eta inguru batzuetan teknologiari ematen zaion gehiegizko arreta da, edo hobeto esanda, ikaskuntza-eredua ikas-irakaskuntzan barik, teknologian zentratzeko joera.)

— Lourdes Guàrdia (

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Aza
2008
11:41

IKTei buruz

Edonork ahal du, jarrera kontua besterik ez da.

— Lourdes Barroso

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Aza
2008
16:27

Zurrunkeriaz

IKTek orain arte izan ez ditugun bezalako ikas-irakaskuntza aukerak eskaintzen dizkigute. Haatik, ikastetxeetan indarrean diraute IKTen agerpenaren aurreko eraketa-egiturek eta espazio eta denbora zurrunkeriak. Honek ez du batere errazten teknologia berrien erabilera orokortzea eta, ondorioz, zenbait irakasle 'abenturazale'k zailtasun franko izaten dituzte gure ikastetxeetan IKTei leku egiteko.

— Domingo Méndez

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urr
2008
16:54

Teknologia zertarako erabili klasean

Francisco Herrerak hiru aholku sinple ematen dizkigu teknologiaren zurrunbiloan sartu ordurako.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Ira
2008
16:50

IKTak eta ikas-irakaskuntza

Ikas-irakas prozesuetara etorrita, arazoa ez da ikasgela ordenagailuz betetzea eta ordenagailugela bilakatzea. Arazoa ez da ikasleak hainbat baliabide informatiko baliatzen irakastea. Hori, seguruenik, ezinbestekoa izango da. Baina sakonagoa da ikas/irakaskuntzan aldatu beharrekoa: IKTak ikas/irakas prozesuetan integratzea.

— Luis Mari Txabarri

Hizpide 67. IKTetan oinarritutako hezkuntza (eta II) artikuluan irakurrita.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Mar
2008
00:39

Internet en el aula sarea

Primer Congreso Nacional de Internet en el Aula kongresoaren karietara sortutako sare soziala.

Educacion tecnologica-ren bidez jasoa. 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ots
2008
19:40

Hezkuntza ereduak

Egungo hezkuntza ereduak leku txiki batean sartzen ditu adin bereko umeak, guztiek gaitasun berberak gara ditzaten .../... Egun ikastetxe gehienetan egiten den moduan zaharkitutakoa digitalizatu beharrean, denborarekin heziketa eskaintza norbanakotzea ahalbideratuko dute datu eta ezagutza bankuen digitalizazioan emandako aurrerapausoek.

Eduard Punset. El viaje a la felicidad. Destino

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia