22
Urt
2009
15:03

IT txartelaz

Lotsagarria iruditzen zait gure ikastetxeak IKT kategoria lor dezan irakasleok programa informatiko pribatuak (Microsoften Office eta Windowsi buruz ari da) erabiltzeko gaitasuna erakutsi beharra. Antzekoa litzateke Osakidetzak sendagileak behartuko balitu botika generikoak errezetatu beharrean, laborategi jakin baten marka zehatz bat errezetatzera. Susmagarria, ezta?

Tres tizas blogean irakurria.

Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro ematen dizkio urtero Microsofti lizentziak berritzeko.

Deigarria egin zait Tres Tizasen agertzen den Marcos Cadenatoren iruzkineko pasarte bat:

IT txartelarekin euskara tituluekin (EGA, hizkuntz eskakizunak) bezala gertatuko da: kontu bat izango dela benetako ezagutza eta beste bat ofiziala.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ui!

benito (e)k bidalita 2009, Urtarrila 23 - 03:18(e)an.

Ba gurean orain ez dakit asuntoa zelan dagoen, baina duela gutxira arte HABErentzako datuak kudeatzeko Microsoft Access instalatuta eduki behar zen ordenagailuetan,uste dut aldaketaren bat egin dela, baina ez naiz "eraketakoa" eta ez dakit.

Bestalde, Ikasbilen, bideo asko wmv formatuan daude, hau da, Windows Media Video. Dokumentuetan sartuta, .doc formatuan zabaltzen dira gehienak, bai HABEtik, baina baita euskaltegietatik ere. Eta online ikastaroren batean doc dokumentuak eskegitzen dira ikasleentzat. Gero baten bat ikusi dut ernegatzen ikasleren batek zerbait word-en azkenengo bertsioarekin bidali eta zabaldu ezin duelako.

Beste detaile bat. Informatikan formatu behar dugu! Bale! Ofimatika ikastaroa. Word, Excel eta Access alegia.

Power Point, Photoshop, Quark eta enparauetan sartu barik.

Dena dela, horretan nahikoa normalak gara. Lantoki-etxe gehien-gehienetan arraroa kontrakoa da oraindik ere. Linux, Open Office, Thunderbird, Ubuntu eta halakoak Jupiterren sateliteen izenak direla esango luke jende gehienak.

Hori bai, badira software librea etiketatik hurbil dauden programa batzuk ondo baino hobeto menperatzen dituztenak baita "eske ni informatika..." ibiltzen direnek ere: Emule, Ares, Azureus... txinpartak ateratzen zaizkie honelakoei.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia