08
Ots
2009
21:03

Jakintza(?) digitala

Digital wisdom means not just manipulating technology easily or even creatively; it means making wiser decisions because one is enhanced by technology.

Jakintza digitala izatea ez da soilik teknologia erraz erabiltzea, ezta teknologiarekin sortzailea izatea ere, baizik eta erabaki egokiagoak eta argiagoak hartzea, teknologiak hartarako trebatu gaituelako. (itzulpen oso-oso librea, hitzetan eta esanahian. Baten batek hobetzen edo zehazten badu, estimatuta).

Marc Prensk-k digital wisdom kontzeptua plazaratu du. Natibo digitalak eta etorkin digitalen artekoa gainditu guran, teknologia norberaren eta egiten dituen gauzen garapenean eragiteko gaitasunean kokatzen du, ez teknologiaren erabilera hutsean ("digitally clever" vs. "digital wisdom!: teknikoki trebea vs. "jakintsua" nolabait).

Uste dut txoko hauetan agertu izan den hausnarketa bat hortxe kokatu ahal dugula: teknologiaren erabilera trebeak ikaskuntza hobea ziurtatzen du? Zerbaitetan laguntzen du "per se" teknikoki abila izateak? Teknologia erabiltzea ez da lehengoa formatu berrietara ekartzea baino zerbait gehiago?

Nodos Ele-n aurkitu dut erreferentzia: Digital Wisdom

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sena (?)

benito (e)k bidalita 2009, Otsaila 9 - 15:51(e)an.

Wisdom hori "jakintza" itzuli dut hasiera batean. Dudan egon naiz trebezia, konpetentzia, gaitasuna eta halakoen artean. Nodos Eleko Emilio Quintana ez da ausartu gaztelaniaz itzulpena ematen. Nik neuk azkenean hiztegiei egin diet men. Baina Prenskyren hitzei buelta pare bat emanda euskaraz horretarako hitza "sena" ez ote den geratu naiz. Zelan geratzen da itzulpena honela?

Sen digitala izateak ez du adierazten teknologia erabiltzeko erraztasuna izatea edo harekin oso sortzaileak izatea soilik, erabiliaren erabiliak eman digun senaz baliatuta erabaki egokiak eta argiak hartzen ditugula baino.

Hobe horrela

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Otsaila 9 - 16:30(e)an.

Niri gehiago gustatzen zait horrela. Nire ustez "sen" hitzak (erdarazko "instinto"-ren parekoa) hobeto islatzen du Marc Prensky-k esan nahi duena. Alegia, gazteek teknologi berrien aurrean adierazten intuizio horretaz ari dela esango nuke, dakitenaz baino gehiago.

Intuizioa edo zentzuna

benito (e)k bidalita 2009, Otsaila 9 - 18:16(e)an.

Ez dakit, sena intuizioa baino gehiago gauzei euren neurria hartzeko trebezia ulertzen dut gehiago. Uste dut "wisdom" hori hurbilago dagoela "zentzun" adieratik "intuizio" adieratik baino. Konpetentzia ere adieraz daitekeela uste dut.

Hain zuzen ere, uste dut azken batean hau esan nahi duela:

Gaur egun behar dena ez da teknologiarekin oso abila izatea (Debian instalatzea eta konfiguratzea adibidez), ezta oso sortzailea izata ere (Photoshop-eki birgeriak egitea adbz.) soilik. Teknologiak eman dizkigun aukerak ezagututa eta haietaz baliatuta geure bizimoduan (pertsonala, publikoa edo profesionala) eragin positiboa eta baliagarria lortzea baino.

Teknologiak zabaldu dizkigun bideak erabilita, gauzak hobeto, bizkorrago eta eragin handiagoarekin egin behar genituzke (enhanced by technology?), sen hori behar dugu, eta praktikan ipini.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Jakintza(?) digitala

Sindikatu edukia