03
Ots
2008
19:40

Hezkuntza ereduak

Egungo hezkuntza ereduak leku txiki batean sartzen ditu adin bereko umeak, guztiek gaitasun berberak gara ditzaten .../... Egun ikastetxe gehienetan egiten den moduan zaharkitutakoa digitalizatu beharrean, denborarekin heziketa eskaintza norbanakotzea ahalbideratuko dute datu eta ezagutza bankuen digitalizazioan emandako aurrerapausoek.

Eduard Punset. El viaje a la felicidad. Destino

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Loturarik?

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 3 - 20:08(e)an.

Lehenengo partean ez duzu loturarik ikusten Unai Elorriagaren honekin?
Bigarrenari dagokionez, digitalizazioa, errpositoroak antolatzeko estrategiak aipatuko nituzke. Oraindik askok uste dute ezagutza-bankuek dokumentu digitalizatuen biltegiak izan behar dutela. .doc, .pdf eta abarrak. Testu digitalak ez dira papererako testuak, ez horixe. Formatoa ez ezik, haien erabilera bestelakoa da. Ez dira hain osoak-indibidualak adibidez (wikiarenari erreparatu).

Jakina baietz

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Otsaila 3 - 21:26(e)an.

Horixe ikusten ditudala loturak! Begira, zein puntutaraino dauden aje zaharrak, jar dezagun beste adibide bat: autoikaskuntzarena. Hor dugu BOGA programa itxi bat (café para todos) eta tutoretzak berorren zerbitzuan (café para todos). Norbaitek zioen hemeretzigarren mendeko fabrika eta produkzio prozesua imitatzen ari garela etengabe... baina Interneten garaian gaude. Autoikaskuntzak duen indargune nabarmenena pertsonalizazioarena da. Horretarako ibilbide anitzak ahalbideratzen dituzten bankuak behar ditugu eta fokusa ikasle bakoitzarengan jarri.

Beste puntuan ere ados zurekin, testu digitalen eta paperezkoen artean alde kualitatiboak daude eta baita liburuaren (nahiz eta digitalizatua izan) eta programa informatiko baten artean ere, ondorioz, erabilera bera ere desberdina da oso.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hezkuntza ereduak

Sindikatu edukia