IKTak

Bidegurutzea: IKTen erabilera

" Heztea ‘programako edukiak, testu-liburuan zehazten diren moduan irakastea’ dela uste badugu, IKTek programa adierazten lagun diezaguten nahi izango dugu (arbel digitala), ‘edukiak’ antolatzen (testu-liburu digitala edo e-gela) edota ikasleei azterketa prestatzen (autozuzenketadun ariketak). Baina, ikasleek arazoak konpon ditzaten nahi badugu, bilatzen jakin, aukeratzen, informazioa kudeatu eta ezagutza bilakatzen, orduan, agian, informazio iturri eta tresna ugaritarako sarbidea eta beste pertsona batzuekiko komunikazioa izango da IKTek erraz dezaketen funtzioa."

 

Jordi Adell (Comunicación y Pedagogía aldizkarian)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elkarrizketa interesgarria

Berta Martinezen blogetik hartutakoa. Egiozue begiratutxo bat Bertaren lanari, benetan interesgarria da eta.

Elkarrizketaren azpi-tituluak gaztelaniaz ikusteko sakatu beheko aldean dagoen cc botoitxoari.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Motibazioa > autonomia ala alderantziz?

Es interesante ver cómo el significado de la aplicación de las nuevas tecnologías en la educación se modifica radicalmente según la valoremos en una perspectiva o en la otra. Si la secuencia es “motivación ? autonomía”, las TIC se convierten en “envoltorios” que otorgan en el corto plazo un cariz innovador a la educación de siempre.

— Alberto Sarbach

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

IKTen erabilera gaztelaniaren irakaskuntzan: jardunaldiak

Atzo, gaur eta bihar Madrilen Jornadas Internacionales sobre el uso de las TIC en la enseñanza del español como lengua extranjera egiten ari dira. Espainiako Hezkuntza Ministeritzaren Redele aldizkariak antolatuta.

Eta azkenotan ohikoa egin den modura jarraipena egiteko aukera ugari ditugu: Zuzeneko streaming-a, Twitter-en #redele etiketa, Facebook-en, edo Ning-en sortu den talde honen bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

MoodleMoot Euskadi 2010

Aurtengo MoodleMoot Euskadiren webgunea dugu bistan. Ekainaren 18an izango da Errenteriako Tknika zentruan, eta programa oraindik osatzen ari den arren, badakigu irekiera saioan Javier Martinez Aldanondo izango dugula.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Web2.0 eta ahozko hizkuntza: ikastaroa

Blogge@ndon ahozko hizkuntza web2.0ko tresnen bidez lantzeko antolatu duten ikastaroaren berri eman digute, baita ikastaroko webgunea erakutsi ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eta blogak hiltzen badira

Jakintzaren ernamuintze hori kimatzen badugu, blogak akabatzen baditugu, edukien ekoizpenean oinarritutako ikaskuntza eta sakontasuna mozten ariko gara

— Ainhoa Ezeiza

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Informatikan jantzi ala...?

Kontua ez da informatikan adituak sortzea, komunikazioa sustatzea baizik. Informatika irakastea akats larria da. Etxean telefonoa kontratatu zenutenean, familiako inor ez zen telekomunikazio ingeniari egin.

— Angustias Bertomeu

Sareko Argian jaso dugu Emakumeak, berdintasunerako, desberdin korapilatzen direnak jardunaldiaren berri. Angustias Bertomeu enpresaria eta E-mujeres webgunearen sortzailea izango da jardunaldiko hizlarietako bat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzaren bidezko komunikazio-gaitasunaz

Aurkezpen interesgarri hau eskaini digu Felipe Zayasek:

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

IKTak eta didaktika

Askorentzat, IKTen formazioa da didaktikarekin duten lehen kontaktua. Inork ez die irakatsi irakasten orain arte eta jasotako ereduak errepikatu dituzte. Horregatik, IKTetan formazioa ematea aitzakia izan da azkenean metodologiaz eta ebaluazioaz hitz egiten jartzeko.

— Ainhoa Ezeiza

Mak-ek Ainhoa Ezeizari egin dio elkarrizketa oraingoan: Ainhoa Ezeiza, sare sozialetatik irakaskuntzara (y viceversa) (Mi blog de blogs)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez