euskaltegiak

04
Ira
2009
12:34

09-10 matrikulazioa: Udal euskaltegien kanpaina

Udal euskaltegien kartela

Hemen ikusia.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Ira
2009
18:22

Hasi da kanpaina


Eta beti lotzen dut honekin, ez dakit zergatik (edo bai).

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Uzt
2009
12:36

Euskarabidearen iluna

Euskarabidea, Nafarroako euskararen institutuko langileek kexa zabaldu dute erakundearen egoeraz, euskaltegia barne.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Uzt
2009
23:28

Eskarmentudunen euskaltegiak

Denbora pila dute orain. Lehen egiterik izan ez zutena orain egiteko aukera dute. Ez dira gutxi izango euskararekiko maitasuna, euskararen aldeko joera landu gabe utzitakoak. Zergatik ez orain berreskuratu galdutako denbora? Haietako askok, gainera, beharra dute baliogarri sentitzeko. Ez al da baliogarri izatea haurren euskarazko bihotzezko heziketan jardutea? Ez dakit euskaltegiek-edo inoiz gogo eman duten “hirugarren adineko jendearentzako” saioak egitea, unibertsitatean “eskarmentudunen gelak” arrakasta handiz antolatu diren bezala, baina zalantzarik gabe, gogoan hartzekoa litzateke.

— Pello Jauregi

Udaltop jardunaldietako materialetan irakurrita hau ere: Berezko taldeak eta hizkuntza: bihotzaren arrazoiak (17. orr.)

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
23
Eka
2009
16:14

Gabriel Aresti euskaltegiko bideo-lehiaketa

Bideoen lehiaketa egin dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek. Hor dituzue aurkeztu direnak.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Eka
2009
22:48

Euskaraz bizitzeko aukerak Donibaneko Irrintzi euskaltegiarekin

Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi euskaltegiak euskaraz bizitzeko aukerak izenpean jarduera sorta zabala atondu du gaurtik hasita eta datorren astera bitartean, auzoko jaiekin batera. Ondo pasa ba!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Eka
2009
22:41

Udal Euskaltegiak Twitter-en

Udal euskaltegiek Twitter-era egin dute salto. Euren webgunearen feed-arekin lotutako txiokadak dira oraingoz.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Eka
2009
03:08

Osakidetzaren euskalduntzea

Osakidetzaren euskalduntze prozesuaz erreportajea ekarri dute El Correon gaur. Hainbat datu eta iritzi ematen dira. Titularra Vocentoren estiloan: "Osakidetza gastó 24 millones la última legislatura para que sanitarios estudiaran euskera: La partida se destinó apagar las sustituciones de los 2.700 empleados liberados para acreditar el perfil".

Osakidetzako langile baten esperientzia kontatu dute beste atal batean:«Estudio siete horas diarias»

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Eka
2009
18:26

Klasikoen irakurraldi etenik gabea: Peru Abarca ostegun honetan

Bilbo Zaharra euskaltegikoek iaz Axularren Gerorekin egin zuten bezala, aurten Bizkaiko partera jo eta Mogelen klasikoa irakurriko dute hainbat lagunek ostegun honetan, ekainak 18, goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara Arriaga antzokiaren aurrean.

Peru Abarka eta Maisu Juan Bilbon beraz. Entsaiatzen hasi nahi baduzue.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Eka
2009
13:16

Antsoaingo Xalbador euskaltegia arriskuan

Antsoaingo Udalak bertako euskaltegiaren lizitazio publikorako baldintza zorrotzak jarri, inork bete ezin, ezta orain arte Xalbador euskaltegian jardun duten AEK-ko kideak ere. Beraz, datorren urtean Antsoain herria euskaltegirik gabe geratu daiteke.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Eka
2009
10:55

HABEmus zuzendari

EHAAn irakurtzen denez, Eugenio Mugika Galpalsoro da HABEren zuzendari gaurtik aurrera.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Eka
2009
03:19

Euskaltegiak ez ito

AEK-k eta IKAk klaseak kalean eman zituzten atzo, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen murrizketaren (%40) kontrako protestan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Eka
2009
12:37

Zuk egin baduzu...

Bai, askotan esaten didate "zuk ikasi baduzu, geuk ere ikasi ahal izango dugu Badakigu zuk behintzat egin duzula, beraz, guk ere posible dugu, lortuko dugu euskaraz hitz egitea".

— Maite Bilbao

Maite Bilbao euskara irakasle dabil Hernaniko AEKn. Argentinan jaioa eta han hasi zen euskara ikasten. Ikasbilen daukagu HABE aldizkarian egin dioten elkarrizketa: Maite Bilbao: "Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda"

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2009
12:34

Euskaltegiak hezkuntza-sistemara?

Kanpotik etorritako pertsona heldu batek hemengo bi hizkuntzatan alfabetatu nahi izango balu, gaztelania ikasteko hezkuntza sistemara jotzea luke, euskara ikasteko, ordea, oraindik ere gau-eskola kutsua duen euskaltegi batera jo beharko.

— GorkaAzk

Euskara Irakasleak-en talde bat sortu da Helduen Euskalduntzea Hezkuntza sisteman sartzea eskatzeko. Foro horretako Zergatik Kultura eta ez Hezkuntza? mezuan irakurri ditugu hitzok.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mai
2009
09:41

Euskaltegiak hezkuntza sistemara?

Euskara irakasleak sareko eztabaida batean agertu zen eskakizun hau lehengo egunean. Ez da berria, bai bai aspaldian ahaztua. Talde bat sortu da EIn honetaz jarduteko: Euskaltegiak hezkuntza sistemara orain!!

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia