osakidetza

16
Uzt
2010
17:26

Euskara ikasteko liberatuen kopurua murriztu Osakidetzan

Datorren ikasturtean %25 langile gutxiago liberatuko dira Osakidetzan euskara ikasteko.

1
Batez bestekoa: 1 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Urr
2009
22:43

Medikua eta errusiarra

Imajinatzen dituzue kontsultaren barruan Errusiako sendagile bategaz, hasikeran irribarretsu eta keinuka komunikatzen saiatu nahian eta apurka-apurka tonua igonda eta silabak ondo markatuz, sendagile errusiarra gorra eta ergela izango balitz legez, azkenean euren onetik atarata Cervantesen hizkuntzaz egiteko exijituz eta idatzitako kexa bat ipiniz?

— Patxi Lurra

Mediku ona ala euskalduna? (Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Eka
2009
13:00

Dakienak ez dakienari

Euskararen hizkuntza eskakizuna duten medikuek euskara behar ez den lanpostuak aukeratzen dituzte. Eta era berean, hizkuntza eskakizuna eskatzen duten lanpostuak hizkuntz eskakizun hori ez duten langileek betetzen dituzte

— Rafael Bengoa (EJko Osasun eta konsumo sailburua)

Berriaren albiste honetan irakurri ditugu hitzok: Osakidetzan euskara meritu gisa hartu behar den berraztertu nahi du Bengoak

Hori horrela bada, bistan da zerbait ez dabilela ondo. Susmatzen dut hala ere hizkuntza eskakizunak ahultzeko aitzakia baino ez dela izango.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Eka
2009
03:08

Osakidetzaren euskalduntzea

Osakidetzaren euskalduntze prozesuaz erreportajea ekarri dute El Correon gaur. Hainbat datu eta iritzi ematen dira. Titularra Vocentoren estiloan: "Osakidetza gastó 24 millones la última legislatura para que sanitarios estudiaran euskera: La partida se destinó apagar las sustituciones de los 2.700 empleados liberados para acreditar el perfil".

Osakidetzako langile baten esperientzia kontatu dute beste atal batean:«Estudio siete horas diarias»

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Mar
2009
13:40

Liburua: Osakidetzako probak

Hizkuntz-eskakizunez gero eta gehiago hitz egiten dela, Osakidetzak bere probak bildu eta liburu batean argitaratu ditu. Beste azterketa-liburu bat beraz munduan.

Kasu honetan ez dirudi "ibilbideen" arazorik egongo denik. Izan ere, azterketa ereduak (ez dakit liburuan dauden guztiak ote diren) sarean ere badaude.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Mar
2009
10:01

Adiestramiento edo euskaratik gaztelaniara itzultzearen ajeak

El euskaltegiko Elenak "Curso de adistramiento para el uso del euskera en las tareas diarias" irakurri du Osakidetzaren euskarazko webgunearen gaztelaniazko atalean. Bistan da trebakuntza hitzari bilatu diotela itzulpena, eta gaztelaniazko adiestramiento hori apur bat bitxia suertatzen zaiela hiztun arruntaren belarriei.

Mezu berean Osakidetzako langileen ohar batekin klasean egin zutena erakutsi digu.

Bide batez, web orri horretan 3 zenbakiaren gainean klikatzen baduzue (ez dago permalink-ik, zelan gustatzen zaie java batzuei!) oposaketetako atariko proben plantilak dituzue.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
30
Aza
2008
17:52

Ope, ope, ope....

80.000 lagun Osakidetzan sartzeko merituen bila. Martxo-apirilean probak.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia