02
Uzt
2009
23:28

Eskarmentudunen euskaltegiak

Denbora pila dute orain. Lehen egiterik izan ez zutena orain egiteko aukera dute. Ez dira gutxi izango euskararekiko maitasuna, euskararen aldeko joera landu gabe utzitakoak. Zergatik ez orain berreskuratu galdutako denbora? Haietako askok, gainera, beharra dute baliogarri sentitzeko. Ez al da baliogarri izatea haurren euskarazko bihotzezko heziketan jardutea? Ez dakit euskaltegiek-edo inoiz gogo eman duten “hirugarren adineko jendearentzako” saioak egitea, unibertsitatean “eskarmentudunen gelak” arrakasta handiz antolatu diren bezala, baina zalantzarik gabe, gogoan hartzekoa litzateke.

— Pello Jauregi

Udaltop jardunaldietako materialetan irakurrita hau ere: Berezko taldeak eta hizkuntza: bihotzaren arrazoiak (17. orr.)

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

eskarmentudunen(tzako) euskaltegiak

ainhoaeusk (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Uztaila 2 - 23:54(e)an.

Bizitzaren kasualitateak: euskaltegian urte asko eman nituen erretiratuei euskara irakasten eta alfabetatzen eta orain unibertsitatean "Hizkuntza" ematen diet Esperientzia Geletan EHUn.

Euskara irakasten ari nintzenean, gehienek euskara ikasten zuten bere garaian ezin izan zutelako euskaraz egin edo galdu zutelako edo gaztetan Euskal Herrira iritsi eta lanean jarrita, erretiratu arte ez zutelako aukerarik izan euskara ikasteko. Batzuk alfabetatu berriak gaztelaniaz.

Bere garaian HABEn justifikatu genuen zer dela eta merezi zuen erretiratuei euskara irakastea, eta arrazoi pisutsuetako bat izan zen eurak arduratzen zirela haurrak zaintzeaz ordu askotan. Asko baitziren horietarik haurren hizkera ulertzeko gogo bizia zutenak.

Erretiratuak ez dira "bezero berrien merkatu goxoa", gure gizarte-kapitala aberasten duten eragile aktiboak baizik, Ez zait gustatzen Esperientzia-Gelen asuntua ikasle gazteen galera konpentsatzeko estrategiatzat hartzea. Zer esan handia dute "bihotzaren arrazoi" horiekin. Ondo ikusia, Pello!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Eskarmentudunen euskaltegiak

Sindikatu edukia