euskaltegiak

22
Ira
2009
18:29

Zarauzko Udal Euskaltegia: elkarrizketa

Zarauzko Udal Euskaltegiko zuzendariari egindako elkarrizketa hau aurkitu dugu Youtuben

Imanol Lasak daukan kanalean

.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Ira
2009
14:20

Elkarlanen spot-a

Elkalanekoek ere sareratu dute euren bideoa.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ira
2009
03:33

Euskara mon amour

Harremanetarako internet-ataria dirudienak euskaltegira joateko diosku. Originala, edo erromantikoa behintzat bada Donostiako Udalaren kanpaina hau.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ira
2009
14:30

Nola moldatzen ginen?

Fotokopiadorarik ez eta etengabe udaletxera bueltaka ibiltzen ginen, idazmakina erabiltzen genuen ikasle eta irakasleen fitxak-eta betetzeko, irrati-kaset handi batzuk erabiltzen genituen... Bideoa orduantxe ari zen abiatzen, DVD eta horrelakorik ez zen esistitu ere egiten... ez dakit nola moldatzen ginen ere!

— Pello Elorza (Azpeitiko Udal Euskaltegiko zuzendari ohia)

Udal euskaltege askok ospatu dute 25. urteurrena azkenotan, ikasturte honetan, besteak beste, Azpeitikoak. Pello Elorzaren hitzok irakurri ditugu erabili.com-en Gurien atalean: Mende laurdeneko euskalduntzea.

Zorionak Azpeitiko UEri eta 25eko buelta pasatu duten guztiei.

4
Batez bestekoa: 4 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
16
Ira
2009
15:19

Euskaltegira noa!

HABEk euskaltegietan izena ematera animatzeko kanpaina hau egin du 09-10 honetarako. Bideoa hor goian, eta hemen kartela (pdf) eta irratiko iragarkia (mp3).

Ikasbilen iragarri dute: Euskaltegira noa

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ira
2009
17:49

Automailaketa buruntzaldeko webgunean eta gauza gehiago ere bai

Seguraski jakin duen azkena izan naiz, baina bihoa hor automailaketaren albistea, Sustaturen bidez zabaldu dena.

Aurrekoan eman genuen Buruntzaldea euskaraz webgunearen berri hala ere, eta apurka-apurka hornitzen joan dela dirudi. Automailaketa horrekin batera, beste gauza interesgarri bat ere topatu dugu han, eskualdeko euskaltegien eskaintzaren eta leku librearen azalpen grafikoa web-ean.

Ez dakit ematen duen informazioa noraino den zehatza eta eguneratua, baina deigarria egin zait horretan euskara zerbitzuak aintzindari izatea, eta ez euskaltegiak eurak. A! Bai, 40.000 horiek analfabeto digitalak dira.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Ira
2009
17:08

Irudimena?

Euskararen inguruan aspaldion oso ideia estatiko, korrekto eta ez oso ausartak ikustera ohituegi gaituzte euskaltegi/aekademietako buruek, hizkuntza apolitikako arduradunek edo telebista ezberdinetako aurkEZleek.

— Patxi Gaztelumendi

Kanpainak eta kanpainak (Gaztelumendi.org)

1.333335
Batez bestekoa: 1.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ira
2009
16:56

Bilboko Udalaren kanpaina

Udal askoren antzera, Bilbokoak ere bertokoak euskara ikastera animatu nahi du.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ira
2009
16:43

Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpena

Prentsa-oharra bidali digute Buruntzaldetik, hango euskaltegien matrikulazio-kanpainaren aurkezpenera gonbidatzeko. Gu komunikabide kategoria handi horretakoak ote garen zalantzan, baina albisteari ongi etorri eta zabalpena ematea merezi du,  Buruntzaldeko euskaltegien webgunea ezagutzeko aukera emateagatik baino ez bada ere. Eta gainera oraindik ez gaituztenez Sustakoak bezainbeste spameatzen, horra gonbidapena:

Prentsa deialdia

Irailaren 11an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi-aretoan 12:00etan Buruntzaldeko euskaltegien matrikulazio kanpaina berria eta euskara.buruntzaldea.org web guneko Euskaltegiak izeneko atal berria aurkeztuko dituzte Buruntzaldeko euskara zerbitzuek.

Euskara.buruntzaldea.org web gunean jarri den Euskaltegiak izeneko atalari esker, norberak duen euskara maila ezagutzeko aukera izango du automailaketaren bitartez. Bestalde, herri bakoitzeko udalak euskara ikasteko zein laguntza ematen dituen jakitea ere posible izango da eta eskualdean dauden euskaltegi guztien datuak ere eskuragarri daude. Horretaz gain, martxan jarri den bilatzaileari esker, antolatu dituzten ikastaro guztien berri ere izatea posible da.

Ekitaldian, eskualdeko euskaltegietako ordezkariez gain, Lasarte-Oriako, Usurbilgo eta Urnietako udal ordezkariak izango dira.

Zure komunikabidea ekitaldira gonbidatua dago.

Lasarte-Orian, 2009ko irailaren 9an

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ira
2009
17:52

Titularrak

Las mujeres toman los euskaltegis para poder recuperar el empleo perdido

— 20 Minutos aldizkariko titularra

20 minutoseko hauek artistak dira titularrak egiten, ezta?

Albistearen lotura.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ira
2009
13:24

HABE 0910 ikasturteren aurkezpena: prentsaurrekoa

Datorren ostiralean Bilbon egingo da aurkezpen ekitaldia, eta gaur egin dute hedabideentzako prentsaurrekoa.

Ikasbilen informazio gehiago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Ira
2009
15:18

AEKren matrikulazio kanpaina: bideoa

Gaur aurkeztu du AEK-k bere eskaintza. Albistea EITB.com-en.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2009
15:06

Euskafe

Nafarroan helduen euskalduntzea sustatzeko ipini duten Juan Valdesen berri eman genuen lehengoan. www.euskafe.com webgunea ere atondu dute kanpainarako.

Bideo eta guzti.

Via Sustatu

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2009
12:47

09-10 matrikulazioa: Elkarlanen kartela

Hemen ikusia

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2009
12:38

09-10 Ikaren kartela

IKAren kanpaina

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia