osasuna

22
Abe
2010
13:38

Hizkuntza baten osasunaren faktoreak

  • Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.
  • Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.
  • Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.
  • Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.
  • Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.
  • Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.
  • Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.
  • Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.
  • Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.

— Unesco

Unescok munduko hizkuntzen atlas berritua kaleratu du. Berrian aurkitu dugu informazioa eta hizkuntzen osasuna erabakitzeko 9 faktoreren zerrenda hori.

Mundu bat galzorian (Iñaki Petxarroman - Berria)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Urr
2010
00:18

Eleaniztasuna eta garuna

...mientras que lo que no se usa se deteriora, el manejo de varias lenguas obliga al cerebro al ejercicio constante. "Consciente o inconscientemente, el cerebro bilingüe tiene que tomar decisiones continuamente. ¿Debo pensar, hablar o interpretar el lenguaje hablado según las reglas del idioma A o el B?".

— Jared Diamond

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Ira
2009
12:38

Osasunari buruzko unitate didaktikoa / bloga

Blogge@ando-n hizkuntzen trataera integratuaren markoan osasunaren gaia jorratzen duen blog sorta baten berri eman digute. Haien artean euskarazko hau.

Getxoko Berritzeguneko irakasle batzuek prestatuta, ataza edo jarduera interesgarri batzuk proposatzen ditu.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2009
13:43

Elebitasunak zahartzaroko dementzia atzeratu

Kanadan egin duten ikerketa batean pertsona elebidunengan zahartzaroko dementziaren zantzuak lau urte geroago agertzen direla ikusi dute.

Gizarte elebiduna lortzeko argudio "komertzial" berria dugu? Smile

Observatorio Atrium Linguarumen irakurrita: Bilingüismo y demencia senil

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia