Ikaskuntza vs. jabekuntza
2011, Ekaina 25 - 02:22 — benitoIkuspuntu soziologiko batetik, hizkuntza baten jabekuntza ikaskuntza baino garrantzitsuagoa da. Eta hizkuntza ahul baten kasuan are gehiago. Ikaskuntza beharrezkoa da, baina benetan erabakigarria jabekuntza.
Jabetu gaitezen (Garaigoikoa)
"Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat?" Udaltopen kronika
2011, Apirila 12 - 10:17 — benitoZer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? leloaren bueltan aritu dira lehengo astean Udaltop jardunaldian. Lan ta lanekoak han egon ziren eta laburpentxoa egin digute.
Erabiliz ikasten da
2011, Apirila 12 - 00:47 — benito“Lehendabizi ikasi, gero erabili” paradigmaren mende gauden artean jai dugu. Erabiliz ikasten da, hemen eta nonahi. Hori baino ikuspegi integratuagoa behar da, ezer lortuko bada euskalduntze alorrean: bai azken orduko etorkinekin eta bai, nola ez, hasieratiko vasco-erdaldunekin. Etorkinen eskola bidezko euskalduntze-saioen eragimena mugatua da oso, eta hala izango da gero ere, saio horrek beren bizi- eta lan-ingurumenetik deskonektaturik jarduten duen artean.
Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen‐saioa liburuaren pasartea.
Liburua hemen duzue (pdf).
Txerraren bidez.
Irakaslea lubakian
2011, Otsaila 19 - 14:31 — benitoIrakasleak beti egiten du topo hizkuntza borrokaren lubakiarekin, dagoen tokian dagoela
Atzo Sozilinguistika Klusterraren jardunaldian Xamarri egin zioten elkarrizketa publikoaren laburpena egin du Berriak.
Arkimedesen palanka
2011, Otsaila 4 - 03:04 — benitoAro sinpleago batetik gatoz, aldagai gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar guztia puntu batean jarrita Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai gehiago hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da. Zailtzen ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari dagokion pisua emanda, gainera.
Tribua hausnarrean (Argia)
Zergatik ez da euskaraz egiten?
2011, Urtarrila 29 - 19:20 — benitoFaktoreetako bat aipatzearren, Arrasaten egun euskarak duen arazo bat da euskaldun askok ez duela menperatzen eta ondorioz, beste aldagai batzuk ere tartean daudela, ez duela erabiltzen.
Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak herrian euskararen erabileraz kezkatuta ikerketa enkargatu dio Siadecori. Ondorioen artean goiko hori da aipatu duten lehenengoa, euskara ondo ez menperatzea, erabiltzen ez jakitea alegia.
Erreferentziak:
- Zergatik ez dugu euskaldunok euskaraz egiten? (Goiena) Bideoa
- AED-k identifikatu ditu euskaldunek euskara ez erabiltzearen hainbat arrazoi (Mondraberri)
- Euskaraz ez egitearen arrazoiak (Diario Vasco)
Euskararen ezagutza, erabilera eta jarrerei buruzko ikerketa
2011, Urtarrila 21 - 13:39 — benitoEusko Jaurlaritzak zabaldu du Euskara: erabilera, jarrerak, politikak (pdf) ikerketa. EAEn jasotako informazioan oinarrituta datu deigarriak ditugu: %22k baino ez du ezer ulertzen euskaraz, %39k ez du ezer hitz egiten... Datu bilketa guztiak bezala arretaz irakurtzekoa, eta zer esana ematekoa ere bai.
Etorkizuna eta hizkuntzak
2011, Urtarrila 18 - 13:07 — benitoNire uste apalean, etorkizunen hizkuntzaz mintzatu ordez, hizkuntzen etorkizunaren kezka ukan behar dugu geure baitan, bereziki hilzorian eta bazterturik dauden hizkuntza gutxiengotuen etorkizunean. Europako beste hizkuntza askoren artean hemen datza euskararen etorkizunari buruz ukan behar dugun grina nagusia.
Etorkizuneko hizkuntzak (Berria)
Soziolinguistikari buruzko 10 liburu (x3)
2011, Urtarrila 13 - 18:23 — benitoGaraigoikoako Txerrak soziolinguistikaren inguruko 10 liburu gomendagarrien zerrenda egiten hasi da, euskarazko liburuak denak. Eta zerrenda egiten hasi eta hirukoiztu egin zaio. Dagoeneko bigarren hamarrekoa bota du.
Hizkuntza baten osasunaren faktoreak
2010, Abendua 22 - 13:38 — benito- Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.
- Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.
- Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.
- Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.
- Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.
- Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.
- Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.
- Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.
- Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.
Unescok munduko hizkuntzen atlas berritua kaleratu du. Berrian aurkitu dugu informazioa eta hizkuntzen osasuna erabakitzeko 9 faktoreren zerrenda hori.
Mundu bat galzorian (Iñaki Petxarroman - Berria)