22
Abe
2010
13:38

Hizkuntza baten osasunaren faktoreak

  • Transmisioa. Hizkuntzaren transmisioa belaunaldi batetik bestera.
  • Hiztun kopurua. Zenbat hiztun dituen hizkuntza batek.
  • Portzentajea. Komunitate baten populazio osoan hizkuntza batean mintzo direnek osatzen duten batez besteko pertsonen kopurua.
  • Ikasmaterialak. Hizkuntza bat ikasteko eta irakasteko dauden materialak eta herritarrek haiek eskuratzeko duten erraztasuna.
  • Teknologia berriak. Teknologia berrietan eta hedabideetan hizkuntzak duen presentzia.
  • Hizkuntz politika. Hizkuntz politiken nolakotasuna; gobernuek eta administrazioek hizkuntzarekiko duten jarrera eta erabilera. Ofizialtasuna.
  • Erabilera. Hizkuntzaren erabilera eremu publiko eta pribatu ezberdinetan.
  • Hiztunen jarrera. Hiztunek hizkuntzarekiko duten jarrera.
  • Dokumentazioa. Hizkuntza batean dagoen agiri kopurua eta haien kalitatea.

— Unesco

Unescok munduko hizkuntzen atlas berritua kaleratu du. Berrian aurkitu dugu informazioa eta hizkuntzen osasuna erabakitzeko 9 faktoreren zerrenda hori.

Mundu bat galzorian (Iñaki Petxarroman - Berria)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasmaterialak

benito (e)k bidalita 2010, Abendua 22 - 13:58(e)an.

4. puntu horrek, ikasmaterialak, eman dit arreta: Hizkuntza ikasteko materialak eta euren eskuragarritasuna, hizkuntzaren osasunaren neurgailua da nonbait. UNESCOren dokumentu honetan (pdf) begiratu dut irizpide horrek zehazki zer esan nahi duen. Badirudi hizkuntza baten corpusaren normalizazioaz edo alfabetizazioaz ari dela gehien bat, eskola-materialak edo hizkuntza bat noraino den hizkuntza idatzia nonbait, ingelesezko "literacy" horretaz.

Edozelan ere, ideia interesgarria hizkuntza baten indarra edo osasuna hizkuntza ikasteko materialen kopurua eta eskuragarritasunarekin lotze hori. "Ikasgarritasuna" kontzeptua asmatu daitekeela otu zait.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hizkuntza baten osasunaren faktoreak

Sindikatu edukia