ikasleak

18
Urt
2011
13:28

Telefonoz euskaraz erosoago egiteko

Lan ta lanen euskaraz telefonoz erosoago egiteko aholkuen zerrenda bat jarri digute eskura.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Urt
2011
19:42

Ohiko 10 akats jendaurreko komunikazioan

Joseba Kamiok bere Jendaurreko Komunikaziorako Gida Praktikotik ekarri dizkigu ohiko 10 errore hauek.

Jendaurrean lan egin behar dugunontzat baliagarria izan liteke (ikaslea ere jendea da, ezta?).

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Abe
2010
23:42

100 egun to learn euskera

Nine days until my Basque adventure begins.  There are so many things I want to do and only a little over 100 days to do them all.

1. Learn Euskera (Alde Zaharra, AEK; Maizpide, Lazkao; Gabriel Arresti, Bilbo)

...

— madaritxa (Barnetegi eta bidaiatzen bloga)

Urte berrirako asmoak azaldu Idahotik Euskal Herrira etorri den ikasleak, Barnetegi eta bidaiatzen blogean hain zuzen ere: Urte Berri (Barnetegi eta bidaiatzen)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Abe
2010
20:06

Trikimailuak

Orain beste pertsona batzuei laguntzen diet, beste ikasle batzuei azterketak prestatzen… Nik ez ditut euskara-eskolak ematen, ze ni ez naiz irakaslea, baina bueno, nire trikimailuak erabiltzen ditut besteei laguntzeko.

— Elena Sánchez

Elena Sánchez El Euskaltegi blogaren egilea da. HABE aldizkarian(pdf) egin diote elkarrizketa eta han orain beste ikasle batzuei laguntzen dabilela kontatu digu besteak beste.

Irakaslea izateko era asko daude seguruenik.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Abe
2010
13:55

Ikasle bat gehiago?

Algunos de lengua materna aprendido en casa, otros a través del estudio con ikastola, euskaltegi o barnetegi, grupo al que me quiero unir dedicando mayores esfuerzos, en el que se encuentran avanzadas personas como Arantza Quiroga o Carmelo Barrio

— Antonio Basagoiti

PPko Basagoitik euskara ikasi nahi duela ulertu behar dugu? Ikasiko duela ulertzea nahi du? Euskara ulertu nahi du? Ulertuko du? Ikasiko du? Nahi izango du?

Basagoiti muestra el compromiso de PP por mantener "vivo" el euskera y rechaza las "refriegas sectarias" (Europa Press)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abe
2010
19:01

Ikakazten: euskarari "ekarpenak"

Aspaldian dabil martxan blog hau, baina gaur aurkitu dut. "Euskaltegietako ikasle eta irakasleek euskarari egin dizkioten ekarpenik onenen zerrenda" egitea da asmoa, eta bertan itzulpen eta esakune xelebreen bilduma egiten ari dira.

"Trinaka", "soka egotea" edo "joko-mutila" zer den jakin nahi baduzue, jo hara.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Abe
2010
15:54

Erroma, euskaltegia, zinea...

Ilazki Euskaltegian Erromaz, erromatarrez eta zinemaz jardun dutela dirudi, eta honelako "peplum" pare bat jarri dizkigute sarean. ;)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Abe
2010
15:49

Praktika eta lehenagoko iruzurra

Orduan, irakaskuntzan, euskaltegietan, ez zegoen erabilerarako pausoa emateko estrategia planifikaturik; mintzapraktikako saio batzuk izaten ziren, gehienetan derrigorrezkoak ez zirenak. Askotan esan izan dut iruzurra egiten zela. Ikasten hasten zen guztiari jakinarazi behar zitzaion, gaitasun maila bat lortu behar zela, baina maila batetik aurrera astean horrenbeste ordu praktikatu egin behar zela. Hori ez zen esaten. Nork bere buruari iruzurrik egin ezean, zintzo aritu behar zuen, berdin amarekin, lagun koadrilarekin edo lanean, euskara praktikatzen.

— Iñaki Martinez de Luna

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
03
Abe
2010
13:07

Erreala euskara... irakasten?

Polita Errealeko jokalariek egin duten bideo hau, didaktikoa ere bada.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Aza
2010
02:27

D eredua, EGA eta motibazioa

Para él lo más duro no ha sido pasar el verano haciendo 'atariko probas', como reconoce entre risas, sino explicar a sus padres por qué tras estudiar en modelo D desde pre-escolar hasta terminar el bachillerato le ha costado casi dos años llegar al examen que ha hecho este fin de semana, su primer  oral, porque siempre suspendía antes de esta última prueba. “Pero esta vez lo saco. he hecho el examen perfecto. Hoy sí, termino con esta pesadilla,”.Y añade algo sorprendente: “Ya puedo dejar de hablar euskara”.

— Barakaldo digital

Barakaldo digital blogean asteburu honetan HABEren ahozko probak egin dituztenekin erreportaia egin dute: “Llevo estudiando en euskera desde los tres años y no consigo sacar el EGA”

Eta ez digute ikuspegi baikorrik eman, ez.

1
Batez bestekoa: 1 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Aza
2010
18:30

Kirolariak euskara ikasten

Lagun Aro Gipuzkoa saskibaloi taldeko Ricardo Uriz nafarra eta David Doblas kantabriarra euskaltegiko bezero ditugu. Gustura ari direla dirudi gainera. Hori bai hiruko jaurtiketa!

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Aza
2010
18:02

Udaltop 2011: zer da euskara ez dakitenenentzat?

Udaltop euskara-zerbitzuen topaketen 2011ko edizioaren gai nagusia erabaki dute dagoeneko: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletik?.

Helduen Euskalduntzetik gaia ez dugu urrun, ezta?

Via Euskara Gipuzkoan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Aza
2010
18:38

Azterketa babestuak

BECen egin diren azteketetako gertaera bitxia kontatu digu Iñaki Muruak. Azterketa egin behar duzuenok irakurri eta apuntatu, azterketa egitera joan eta kafea hartzen amaitu nahi ez baduzue.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Aza
2010
08:52

Izua

Cuando a prodesora te obliga a "pensar en euskera, serntir el euskera, soñar con el euskera, ser el euskera" puedes tener miedo

Más cuando te dice "No penseis en el euskera como si fuese el castellano! si lo haceis, ireis directos al infierno!!!"

si... tengo miedo de volver a clase

Blog honetan irakurria

Euskera izeneko sarrera bat aurkitu dut blog honetan. Gaztelaniaz idatzitako testu hori japonierazko itssaso batean. Euskara, gaztelania, izua, infernua.... Harrigarria bai.

Zaila egiten zait hitzok testuinguruan kokatzea, WTF batetik harago behintzat.

Hona jo beharko dugu akaso.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2010
16:12

Euskara nola ikasi nuen

Euskaratzeko ez nioan euskara ikastaro linealari jarraiki, bai zera, hasieratik hainbat iturri ezberdinetatik edan nian hizkuntza mailari kasu txikia eginaz.

— José Miguel Ramírez (poliglota kolonbiarra)

Lehengo egunean aipatu genuen Kolonbiako Antioquiako "Centro de Estudios Vascos"en bloga. Aurrekoan euskarak hango hizkuntzan izan duen eraginaz, eta gaurkoan bertako Jose Miguel Ramirezen artikulua ekarri digute, Jose Miguel poliglota ei da, eta euskara ere ikasi du, prozesua euskaraz kontatzeko beste. Handik nola ikasi duen kontatu digu hain zuzen ere, Internet, liburuak, txat-a... interesgarria.

EUSKARA NOLA IKASI NUEN / COMO APRENDÍ EUSKERA (Centro de Estudios Vascos de Antioquia)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia