zinema

22
Abe
2010
18:09

30 film euskaraz sarean ikusteko

Iragarri zuten bezala, gaurtik aurrera euskarazko 30 film ditugu ikusgai Eitb.com-en. Streaming-en bidez ikusi ahal dira filmok.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
10
Abe
2010
15:54

Erroma, euskaltegia, zinea...

Ilazki Euskaltegian Erromaz, erromatarrez eta zinemaz jardun dutela dirudi, eta honelako "peplum" pare bat jarri dizkigute sarean. ;)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Uzt
2009
10:54

Bat-bateko euskalduntzea zineman

Film mexikar honen albistea zabaldu da asteburuan. Argumentua honelako zerbait: Senar-emazte mexikarrak, emakumeak hipnosiaz-edo euskaraz berbetan hasi da derrepentean eta ez daki beste hizkuntzarik. Sukaldari euskalduna kontratatuko dute itzultzaile lanak egiteko. Filmak "asko maite zaitut" du azpitutulua.

Horrelako bat-bateko euskalduntze-sistema batekin, gu pozik, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Mai
2009
16:11

Film laburrak argia.com-en


Film laburrak ikusteko txokoa atondu dute Argia.com webgunean. Goiko Tex Norton hori bezalakoak eskainiko dizkigute hemendik aurrera.

Via Zabaldu.com.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Ots
2009
22:19

The linguists dokumentala eta Ama-hizkuntzaren eguna

Zinemaz asko gabiltza azkenotan hemen. Gaur "The linguists" dokumentalaren berri izan dut. Ez da berri-berria, baina interesgarria ematen du.

Enric Serrak kontatzen digunez, datorren otsailaren 20an Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Unescok jardunaldi moduko bat antolatu du Parisen. Bertan galbidean dauden hizkuntzen atlasaren hirugarren edizioa aurkeztu, mahai inguru bat egin eta "The linguists" filmaren proiekzioarekin amaituiko da jardunaldia.

Filma Sundance-eko zinemaldian aurkeztu zen 2008an. Galbidean dauden hizkuntzak aztertu eta jasotzen dituzten bi hizkuntzalari ditu protagonista: David Harrison eta Greg Anderson, eta haiekin eramaten gaitu Siberia, Bolivia eta Indiara.

Hizkuntzalariok azken hiztunen berbak lortzeko egin behar dituzten ahaleginak erakusten dizkigu besteak beste, atzetik hizkuntzen (eta pertsonen) aniztasuna, kulturak, atxigarritasun linguistikoa...

Ez dakit filma non eta noiz ikus daitekeen. Webgune ofizialean DVDa dago salgai (300 dolar!!). Ea telebista-katearen bat animatzen den ekartzera, bestela Pebipe deunari erregutu beharko zaio Tongue out.

PD: hemen daukazue Harrisoen hitzaldi bat 40 hizkuntzatan azpititulatuta (euskaraz ez ere badago, baina animatzen bazarete zuzentzera edo osatzera).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urr
2008
10:25

My name is Istegui Argitalexei Sarrionanda

Flap-ek "La noche de..." saioan entzunda.
Hona hemen bideoa:

Eskerrik asko Txistu y Tanboliñ.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia