ikas-prozesua

11
Ots
2011
10:50

Euskaraz esan, erdaraz erantzun eta apurka-apurka

Euskaltegitik bueltan hasi nintzen pixkanaka euskaraz hitz egiten, kostata. Baina bazen koadrilan neska euskaldun bat, andereño zena Iruñean. Oso ohituta zegoen bera euskaraz egiten eta erantzuna gaztelaniaz jasotzen eta orduan berarekin honela egiten nuen. Berak beti euskaraz egiten zidan eta nik erdaraz erantzun. Horrela hasi nintzen. Halako batean, konturatu gabe buelta ematen diozu horri eta euskaraz erantzuten hasten zara, modu naturalean.

— Mertxe Rodriguez "Marimotots"

HABE aldizkariaren "... euskara-ikasle" atalean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo hirukoteko hirugarren hori den Mertxe Rodriguezek kontatu digu euskara nola eta zergatik ikasi zuen.

Mertxe Rodriguez, "Marimotots", euskara-ikasle

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2010
16:12

Euskara nola ikasi nuen

Euskaratzeko ez nioan euskara ikastaro linealari jarraiki, bai zera, hasieratik hainbat iturri ezberdinetatik edan nian hizkuntza mailari kasu txikia eginaz.

— José Miguel Ramírez (poliglota kolonbiarra)

Lehengo egunean aipatu genuen Kolonbiako Antioquiako "Centro de Estudios Vascos"en bloga. Aurrekoan euskarak hango hizkuntzan izan duen eraginaz, eta gaurkoan bertako Jose Miguel Ramirezen artikulua ekarri digute, Jose Miguel poliglota ei da, eta euskara ere ikasi du, prozesua euskaraz kontatzeko beste. Handik nola ikasi duen kontatu digu hain zuzen ere, Internet, liburuak, txat-a... interesgarria.

EUSKARA NOLA IKASI NUEN / COMO APRENDÍ EUSKERA (Centro de Estudios Vascos de Antioquia)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urr
2010
15:48

Hasten naiz?

"Hasten naiz?" Horrela galdetu omen zien EGA azterketari batek aztertzaileei eta haietariko batek “AMAITU EGIN DUZU” erantzun zion.

— Euserabili

Pasadizo horrekin ekin diote Euskerabilikoek ikasturte berriari. Eta galdera bat ondoren: "Zerk animatzen zaitu ikasten jarraitzera?"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Urr
2009
19:44

Zailena eta errazena

Hizkuntzari dagokionez, zailena da lotsa alde batera uztea eta beldurra kentzea. Pausurik zailena eta inportanteena hori izan da. Errazena, ordea, euskaltegira joatea izan zen eta ordu pare batean mintzapraktika egitea.

— Fernando Goñi (pilotaria)

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
05
Eka
2009
16:00

Ikasle baten ajeak

Euskaltuben aurktiu dugu bideo hau. Karmen euskara ikasleak une honetan zer arazo eta nolako bloekoa sentitzen duen kontatzen.

Bigarren partea ere badu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia