ega

20
Ots
2009
12:05

EGA prestatzeko webgunea: informazioa

Sareko Argiakoek egin digute biltze-lana (aupa zuek!). Hemen daukazue atzoko prentsaurreko esperimentalak hedabideetara ekarri duenaren laburpena.

Kazetariekin fidatu bai, baina egileen aho-eskutik jakiteko deseatzen gaude. Animo neska-mutilok! Tongue out

Eguneraketa:

Bideo hau agertu da Euskaltuben

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ots
2009
14:26

EGA prestaketa sarean: prentsaurrekoan jasotakoa

Sustatukoek gaurko prentsaurrekoaren erretransmisioaren "grabazioa" jarri dute.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ots
2009
14:24

EGArako prestaketa sarean

Ea bideo mutu hau baino informazio gehiago lortzen dugun.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
19
Ots
2009
12:31

EGA prestaketa sarean

Jakingo duzue honez gero, hor daukazue esperimentua.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
15
Ots
2009
17:45

Maite Goñi Amarauna saioan

EGA materialak erreitiratzeko agindua dela eta, elkarrizketa egin diote gaur goizean Maite Goñiri Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Maiteren hitzekin batera Ana Malagon, Haritz Rodrigez eta Goio Telletxea blogarien iritziak ere entzun ditzakegu.

Saioa Amaraunaren podcast-ean (audio fitxategiekin arazoren bat dagoela dirudi orain) edo Teknopata.net-en eskegitzen duten bitartean hemen entzun ahal duzue.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ots
2009
21:09

EGA azterketan idazteko #EGA=$

Azterketa honetan idatzitako testu eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak [Jarri zure izena](e)k dauzka.

[Jarri zure izena](e)k bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, berton dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Bai testuen irakurketa, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako irakurketak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, [Jarri zure izena](e)k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

[Jarri zure izena](e)k ez du bere gain hartzen testuan hirugarrenek egindako zuzenketetatik, iruzkinetatik edo testuaren edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Azterketa honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere [Jarri zure izena](r)en jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutakoari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Aurten EGA azterketa (edo bestelakoren bat ere bai badaezpada) egiteko asmoa daukazuenoi azterketan, idazlanaren amaieran testu hau idaztea gomendatzen dizuegu.

Badaezpada... Gure obra edonoren eskuetan jausten bada edo.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ots
2009
16:02

Bloga: Euskal mintzaira maite dugunon txokoa

EGAren kontu horrekin bueltaka blog honetara heldu naiz. Titulua erakargarria, edukietan berriz, EGAri buruzko informazioa nagusi.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Ots
2009
00:54

EGAko azterketak saretik kentzeko agindua

Duela egun batzuk Maite Goñik EGAko 2008ko azterketan jarri zituen sarean online egiteko moldaketa lanak eginda. Gaur IKTeroak-en kontatzen duenez saretik kentzeko agindua jaso du. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin zabaldu.

Ez dut jakin liburuak ibiltzeko hankarik eduki duenik. Aitzitik, baten batek hankak ipini eta orduan moztu egin dizkiotela iruditu zait gehiago. Tira, ez dagoen lekutik...

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
08
Ots
2009
17:23

EGA: 2008ko azterketak sarean

EGA azterketa libreak laster datozela, Euskaljakintzako Maitek sarean ipini dizkigu 2008 azterketak online praktikatzeko moduan. Bestela, dendetan liburua eta CDa dituzue salgai.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
27
Urt
2009
18:43

EGA lantzeko ikastaroa: aurkezpena

Euskaltuben aurkitu dugu hau derrepentean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
22
Urt
2009
01:16

EGA: azterketa librea egiteko matrikula irekita

Euskaltegietan EGA zer den ahazten hasi bazaigu edo, Maitek gogoratu digu hiru letra horiek oraindik Nafarroako ibaia baino zerbait gehiago ere badirela.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Urr
2008
18:05

Disidenteak

Ziur aski inkesta bat egingo bagenu, harrituta geldituko ginateke emaitzekin, argi ikusiko baikenuke EGAko zuzentzaileen edo ikastetxeetako irakasleen artean Euskaltzaindiak azken hamar urteotan hartutako erabaki asko zein gutxi hartzen diren aintzat ikasleek egindako idazlanak zuzentzeko orduan. Zorionez, zuzentzaile askok zentzu komun handia dute. Bejondeiela benetan, disidentzia hori oso osasungarria baita, askotan inkontzientea den arren.

— Mikel Hernandez Abaitua

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
04
Ira
2008
10:50

EGA, 03-04 azterketak online

Maite Goñik 03-04 azterketetako ariketak online jarri dizkigu. Horrez gain EGA azterketaren azken aldaketen berri ere ematen du.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia