13
Ots
2009
21:09

EGA azterketan idazteko #EGA=$

Azterketa honetan idatzitako testu eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak [Jarri zure izena](e)k dauzka.

[Jarri zure izena](e)k bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, berton dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Bai testuen irakurketa, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako irakurketak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, [Jarri zure izena](e)k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

[Jarri zure izena](e)k ez du bere gain hartzen testuan hirugarrenek egindako zuzenketetatik, iruzkinetatik edo testuaren edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Azterketa honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere [Jarri zure izena](r)en jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutakoari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Aurten EGA azterketa (edo bestelakoren bat ere bai badaezpada) egiteko asmoa daukazuenoi azterketan, idazlanaren amaieran testu hau idaztea gomendatzen dizuegu.

Badaezpada... Gure obra edonoren eskuetan jausten bada edo.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ederto!

Josu (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Otsaila 16 - 17:33(e)an.

Ederto!

Idazlanaren erdia

benito (e)k bidalita 2009, Otsaila 16 - 19:26(e)an.

Honekin bakarrik gainera idazlanaren erdia daukazu eginda, 150 hitz inguru.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for EGA azterketan idazteko #EGA=$

Sindikatu edukia