umorea

17
Mar
2011
20:09

Kastellanoa erraza? Dedio!

Finlandia saioan Germánen abenturak.

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Ots
2011
15:58

Germán el Hablador

Kerman mintzalagun bilatzailearen parodia egingo dute Alkainek-eta Finlandia umore saio berrian. Aurki ETB1en.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Ots
2011
01:22

#euskalporn

Aste honen amaieran klasean nahi baduzue euskal musika eta literaraturaren erreferentzia batzuk ezagutarazi, berba-joko laburrak irakurri, euskaraz kuadrilan nola bazilatu daitekeen ikusi, arlo espezifiko baina interes orokorreko hiztegia landu, eta apur bat dibertitu, euskal txiokariek eman digute input apur bat.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
12
Ots
2011
02:38

Musuak hizkuntzaren alde

Igandean San Valentin eguna, eta Galiziako A mesa pola normalizacion lingüisticak egun horretarako ekitaldi aproposa antolatu du: bicada ludico-reivindicativa, galizieraren aldeko musukada. Binan-binan (edo) batuko dira Santiagon ekintzaile linguistikoak beraz.

Lastima euskaraz hizkuntza eta mihingaina homonimoak ez izatea.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
09
Ots
2011
10:40

Asto laburrak

Pueden creérmelo, me siento muy contento de éste de que yo llamo mi modesto aporte al idioma vasco: estoy completamente seguro de que a no ser por mi insistencia en ridiculizar el término “metrajelaburra”, esa burra, de Balaam o de quien fuese, no se habría ido nunca a pastar en las vastas praderas del desuso.

— Ricardo Bada

El espectador hedabide kolonbiarraren blogetan Ricardo Bada idazle andaluziarraren mezu deigarria aurkitu dut: Mi modesto aporte al euskera.

Ekarpen hori zein den jakin guran irakurri eta lagun faltsuak fenomenoaz ari da azken batean. Forma beretsuko hitzek edo esamoldeek hizkuntza desberdinetan hartzen duten adierek dakartzaten nahasteak edo txisteak.

Eta bai, laburra gaztelaniazko astemearen laguna izan liteke. Faltsua normalean, baina batzuetan ondo ezkontzeko modukoak: "asto laburrak" adibidez.

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Ots
2011
21:50

Etxeko lanak, zeintzuk?

Anduk ohartarazi digu "etxeko lanak" euskaraz zertzuk izan daitezkeen. Hemendik aurrera ondo zehaztu beharko da badaezpada.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Urt
2011
00:48

Euskara erabiltzen ari haiz

Olariaga Berrian.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
25
Urt
2011
13:15

Mintzakide taldea?

Morkotsen zintatxoetan ikusia.

2
Batez bestekoa: 2 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
13
Urt
2011
18:26

Koordinazioa eta sexua

Nire lagun batek dio koordinazioaren definiziorik onena "sexua" hitza bera dela. Ba al dakizue zergatik? Asko esan eta gutxi praktikatzen den hori delako.

— Iñaki Arruti

Koordinazioaren katalogoa (Euskar Gipuzkoan)

Euskarazko produktuen katalogoak eta baliabideen partekatzeaz dihardu Inakik, baina hasierako hitz horiek sinatzeko modukoak iruditu zaizkit.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
01
Urt
2011
20:16

21 aditz trinko XXI. menderako

Txistu y Tamboliñ blogean aditz trinko berrien proposamena luzatu digute bizitza modernoaren behar modernoak asetzeko: Dakakat, Bizorra, Damola... dira batzuk.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
11
Abe
2010
19:06

Aditz Trinkoen Erret Akademia (ATEA)

Facebook-en sortzen diren orri horietako bat. Aditz trinkoekin olgatu eta euskarari "ekarpenak" egitea dute asmoa antza. Itxaro Bordaren artikulu batek piztu du garra dirudienez. Edo Amurizaren proposamenak akaso?

Uzta batzen hasi dira: Lirakaskete, dizerdit, dizurit, genekaskiguke... Segi, segi lagunok.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Aza
2010
18:38

Azterketa babestuak

BECen egin diren azteketetako gertaera bitxia kontatu digu Iñaki Muruak. Azterketa egin behar duzuenok irakurri eta apuntatu, azterketa egitera joan eta kafea hartzen amaitu nahi ez baduzue.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
24
Aza
2010
18:34

Erdara detektagailua

Asier Sarasuak Codesyntaxen azkenengo inbentoaren berri eman digu: erdara detektagailua. Gaztelaniazko jarioa detektatu eta pi-pi-pi hasten da trastoa.

Alpha-Beta fasetik irteten denean, Umap-ek baino arrakasta handiagoa, segurua eta ziertoa. :D

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
14
Aza
2010
23:16

Gramatikaren definizioa

Via NodosEle: Qué es gramática

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
06
Aza
2010
04:40

Europearrak euskaldunokin jeloskor omen

Bitxikeria, biokimika edo genetikaren inguruko blog honen erdian mezu hau: Why are most europeans jealous of us Basques? (Europear gehienak zergatik daude jeloskor gu euskaldunokin?)

Euskaldunok Europako garbienak eta betikoenak garela, euskara hizkuntza zaharrena eta halako topiko-delirioak galderari erantzuteko.

Erantzun batek eman dit arreta hala ere:

Yup, I’m jealous alright. You can NEVER have too many K’s or X’s or Z’s in a sentence can you ?(Bai, jeloskor nago. Guk ezin ditugu inoiz hainbeste K, X edo Z sartu esaldi batean)

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia