erdara

24
Aza
2010
18:34

Erdara detektagailua

Asier Sarasuak Codesyntaxen azkenengo inbentoaren berri eman digu: erdara detektagailua. Gaztelaniazko jarioa detektatu eta pi-pi-pi hasten da trastoa.

Alpha-Beta fasetik irteten denean, Umap-ek baino arrakasta handiagoa, segurua eta ziertoa. :D

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
28
Api
2010
09:08

Ezjakintasuna argudio

Erdaldunek, ezjakintasuna (egiazkoa ala ez) argudio gisa hartuta gazteleraz hitz egitearen logikaz konbentzitu nahi dituzte euskaldunak. Logika horri jarraiki ordea, gizonezkoek ez lukete sekula erratz bat eskuetan hartuko, edota beste hainbat esparrutan ere gizartea ez litzateke garatuko.

— I. Larrazabal

Ezjakintasuna argudio (Zuzeu.com)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
17
Abe
2009
14:38

Cool fiebrea

Cool sukar honek zeharo artegatuta nauka. Zergaitik du nere alabentzako Cuernok Adarrak baino indar gehiago? Kaka, gixajo, itsatsi… Mierda, Pringao eta Pegar baino gezagoak dira? Zergaitik?

— Patxitrapero

Im from Baliarrain (Patxitrapero)

Galdera ona, eta erantzuna ez da nahi genukeen bezain erraza.

Portzierto, "Kul" eta "fi-e-brr-e-a" ahoskatzea komeni da.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
21
Aza
2009
16:13

Erdaldun berri

Eta bitxia da: euskaldunok euskaldun berri espresioa asmatu genuen euskarara zetozenentzat, baina ez genituen euskaratik zihoazenak izendatu, ez genuen erdaldun berri espresioaren beharrik sentitu. Hiztegietan ez dator adibide bakar bat ere. Logikoa, erdaldun berriena iruditzen zitzaigulako, seguru asko.

— Anjel Lertxundi

Erdaldun berri (Hitz beste)

4.6
Batez bestekoa: 4.6 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia